Energiaren eta jasangarritasunaren inguruko bi erakusketa Bergaran

Energiak eta jasangarritasunak sortzen duten kezka sozialari erantzunez, Bergarak aipatutako gaien inguruko bi erakusketa izango ditu ikusgai datozen egunetan. Alde batetik, herriko hiru ikastetxeetako ikasleek Bergarako Eskolako Agenda 2030aren baitan egindakoa eta Agorrosingo kiroldegian ikus daitekeena, eta, bestetik, ‘Iraunkortasunari Hamaika Begirada’ izenekoa, Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak aztertuko dituena, Laboratorium museoan.

Tabakorik Gabeko Nazioarteko Egunaren baitan mahai informatiboa jarriko da Bergaran

Tabakismoaren epidemia murrizteko asmoz, Bergarako Udalak, Bergarako osasun-zentroak eta ‘Minbiziaren Aurka Gipuzkoan’ elkarteak, Tabakorik Gabeko Mundu Eguna aprobetxatuko dute bizitza osasuntsu baten alde elkarlanean lan egiten jarraitzeko. Horretarako, maiatzaren 31n, Boni Laskurain pasealekuan, informazio gunea jarriko dute tabakoaren eta horrekin lotutako produktuen kearen arriskuez herritarrak kontzientziatzeko. Mahai informatibo hori goizeko 10:30etatik 13:45era bitartean egongo da.

Koldo Eleizalde lehiaketaren sari banaketa ospatuko da igande honetan Seminarixoan

Koldo Eleizalde lehiaketaren XXXIX. Edizioaren sari banaketa ospatuko da Bergaran asteburu honetan. Sari-emate ekitaldia maiatzaren 26an, igandea, izango da, eguerdiko 12:00etan, Seminarixoan. Ekitaldia Youtuben ere ikusi ahal izango da, ‘Bergarako Udala’ kanalean. Ekitaldiaren izena: Koldo Eleizalde sari emate ekitaldia.

331 lan jaso dira guztira edizio honetan. Aurreko urteetako parte hartzearekin alderatuta, beherakada izan da lan idatzietan eta igoera nabarmena interpretazio arloan: antzerkian eta ipuin-kontaketan.

Bergarako auzoguneetara taxi zerbitzua eskainiko du Bergarako Udalak Pentekosteetan

Bergarako auzoguneetako herritarrek (Angiozar, Ubera, Osintxu, Elorregi, ...) Pentekosteez gozatu ahal dezaten, Bergarako Udalak auzotaxi zerbitzua eskainiko du gauez egun hauetan zehar. Horretarako, zerbitzua erabili nahi dutenek Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu beharko dira. Zerbitzuaren prezioa 16 eurokoa izango da eta Udalak 9 euro ordainduko ditu, gainontzekoa, berriz, erabiltzaileak ordaindu beharko du.

Orriak