Udalak

Gero eta udal gehiagok banatzen dute informazio jarioa.

Jone Azkoaga Elejondok garatuko du Bergarako Goruetan Bekaren lehen edizioa

Bergarako Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, ‘Goruetan’ beka aurkeztu zuen iaz lehen aldiz. Behin deialdia itxita, epaimahaiak beka horren irabazlea iragarri du, eta, hain zuzen, Jone Azkoaga Elejondok (Zarautz, 1.992) garatuko du, Itxaro Borda idazlearen poesian genealogia safikoaren sorkuntza aztertuz. Beka honen bitartez emakumeek historian zehar Euskal gizarteari egindako ekarpenak ikertzeko aukera izango du beka jasotzen duen pertsonak ala taldeak. Ikerketaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, eta, trukean, 12.000 euroko ordainsaria jasoko du. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/07 - 00:00:00

Bergarako Udalak Donibane Lohitzunen gertatutako emakume baten erailketa gaitzetsi du

Bergarako Udalak Donibane Lohitzunen gertatutako emakume baten erailketa gaitzetsi du eta senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Horrez gain, Bergarako Udalak bat egiten du herriko mugimendu feministak Donibane Lohitzuneko erailketa matxistia salatzeko antolatutako kontzentrazioarekin. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/05 - 00:00:00

Neguko loreak herritarren artean banatuko ditu Bergarako Udalak

Hurrengo astean udako garaiko lorak sartuko ditu Bergarako Udaleko Lorezaintza Taldeak herriko loragune desberdinetan. Orain arte neguko lorak egon dira jarrita ( pentsamenduak, antirrinunak eta biolak zehazki). Momentuz ondo badaude ere, ezin da ahaztu negu garaiko espezieak direla eta beraz udaran nekez egingo dutela aurrera. Etxeko zaintza egokiarekin agian pixka bat luzatu daiteke beraien bizitza. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/04 - 00:00:00

Matxiategi kalean hainbat lan egingo ditu Bergarako Udalak

Matxiategi kalean hainbat farolen zutabeak egoera txarrean daudela ohartu da Udala, eta horiek ordezkatzeko lanetan hasi da aste honetan Obra eta Zerbitzuak saila. Zutabeekin batera, horien basamendua berriztu eta kutxatilen (arketen) tapak aldatuko dira. Lanok hiru fasetan egingo dira eta ekainean bukatzea aurreikusten da. Gainera, ekainean, kale horretako asfaltatze lanak hasiko dira. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/04 - 00:00:00

Gorlako kantina kudeatzeko aukera ireki du Bergarako Udalak

Askagain edo Iturriberri parkean dagoen kantina edo zerbitzu eraikinaren erabilera eta ustiaketarako deialdi publikoa ireki du Bergarako Udalak. Lizitazio honen helburua espazio hori 3 urtez kudeatzea da, luzapen gehigarri baterako aukerarekin. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/01 - 00:00:00

Udal osoko bilkura 2024-01-29

Gai zerrenda / pdf > > Bilkura ikusi > > - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/01 - 00:00:00

Bergarako Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du maiatzaren 5ean udaletxeko areto nagusian

BTB – Bergarako Txistulari Bandak kontzertu berezia eskainiko du datorren maiatzaren 5ean 13:00etan Bergarako udaletxeko areto nagusian. Bergarako Txistu Bildumaren hurrengo programa joko dute: - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/01 - 00:00:00

Mokoloblok Eguna ospatuko dute maiatzaren 19an Bergaran

Maiatzaren 19an ospatuko da aurten Mokoloblok –Bergarako Kaleblok-a–. 18:00etan hasiko da, San Martin plazatik abiatuta. Antolakuntzak parte hartzaileen 25 gehieneko kopuru bat jarri du. Onarpena izena emandako ordenaren arabera egingo da. Onartuak izan diren parte hartzaileek maiatzaren 19an 17:30erako San Martin plazan aurkeztu beharko dute. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/01 - 00:00:00

Udal osoko ezohiko bilkura 2024-01-22

Gai zerrenda / pdf > > Bilkura ikusi > > - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/05/01 - 00:00:00

Algaraka, bakarrizketa lehiaketaren finala

 RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

How to have sexo pelikula

 RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

2024ko maiatza

 RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

Origen y desarrollo del canto coral (II)

 RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

Eguazteneko azoka

 RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

Pentekosteetarako egitaraua aurkeztu dute astelehen honetan

· Su Ta Gar, Janus Lester, Xabi Solano, Raimundo El Canastero, Trikidantz, Unidad Alavesa edota Haize Arrosa taldeen kontzertuak izango dira jaietan. · Jaietako astelehenean ospatuko den baltsa jaitsiera berreskuratu du Xaxau Konpartsak hamarkada baten ostean. Maiatza hurbiltzen den heinean, Pentekosteak ere ate joka daude. Hilabeteetako lanaren ondoren, Jai Batzordeak dagoeneko prest dauka aurtengo jaietarako egitaraua, eta, berau aurkeztu asmoz, prentsaurrekoa eskaini dute eragile ezberdinetako ordezkariek. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

Lau elementuak film laburrak eta solasaldia

 RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

Bergarako Udalak Klima eta Energia Plana onartu du asteleheneko plenoan

Bergarako Udalak aurrerapauso esanguratsuak eman nahi ditu energia eta klima arloetan, eta, horretarako, Tokiko Klima eta Energia Plana onartu du astelehen honetan, apirilaren 29an, ospatutako osoko bilkuran. Plan honek jasangarritasunean eta energia ‘berdeagoetan’ jartzen du jomuga. Planean 115 ekintza jaso dira eta betetze muga 2030. urtera arte helduko litzateke, horixe baita erreferentziazko urtea bai klima eta energiari buruzko politiketarako eta bai Garapen Jasangarriaren Helburuak 2030 Agendaren baitan lortzeko. Plan honek bost helburu zehatz izango ditu: - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/04/30 - 00:00:00

Agorrosingo tabernaren kudeaketa lizitaziora irten da

Bergarako Udalak lizitaziora atera berri du Agorrosingo taberna eta jatetxearen kudeaketa. Kontratua lau urteetarako izango da, eta, gutxienez, Agorrosin zabalik dagoen egunetan taberna irekita egon beharko da. Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a izango da. Hileko gutxieneko alokairua 756,64 eurokoa (BEZa barne) izango da. Lizitatzaileek prezioa hobetu ahal izango dute; alegia, kopuru hori gorantz hobetu ahal izango da. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/04/28 - 00:00:00

‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du Pentekosteetarako kartel lehiaketa

Mikel Aginagaldek sorturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ kartelak irabazi du aurtengo Pentekosteetarako kartel lehiaketa. Guztira, 14 kartel aurkeztu dira, eta herritarren eta epaimahaiaren bozkak jaso eta gero, aipaturiko ‘Aste ta Jai, Beti Alai’ izan da garailea. Herritarrek apirilaren 22tik 24ra bitartean bozkatu ahal izango dute eta herritarrek emandako bozkek %40 balioa izan dute. Bestalde, epaimahaia Udaleko teknikari ezberdinek, Beart elkarteko kideek eta Jai Batzordeko kide batek osatu dute. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/04/27 - 00:00:00

Hainbat bazkari herrikoi izango dira aurten ere Pentekosteetan

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere bazkari herrikoi ezberdinak antolatu dira elkarlanean Bergarako Pentekosteetarako. Adin tarte ezberdinei bideratuta, bergarar guztiek gozatu ahalko dute lagun arteko bazkariren batetaz. Maiatzaren 20an, astelehena, herri bazkaria ospatuko da San Martin plazan 14:30etik aurrera, eta euria eginez gero Seminarioko karpan ospatuko litzateke. Txartelak eskuratzeko aukera apirilaren 29an jarriko da martxan, 18:00etatik aurrera www.seminarixoa.eus helbidean. - Partekatu: - - -  RSS jarioa 2024/04/27 - 00:00:00

Nabigatu euskaraz