Teknofiloak

Teknologiaz eta Interneteko kontuez idazten dutenak. Geek jendea eta.

Artikulu gutxi eta txio asko

Artikulu bat osatzeko berbak batzen ari naiz. Hitzaldi batek, eta haren kronikak ekarri duelako gaia hizpidera. Jon Sarasuak, bertsolari txapelketak, eta gaiari kantatzeko moduak aztertu ditu. Kantatzen ez direnetan jarriaz fokua, edo mikroa. Eta arrabotsa sortu da. Dialektika gutxi, eta kaka asko. Zoriondu dutenetako askok ez dute anitz maite egungo bertsogintza, barrutik ahots apalen bat, eta larrua kentzeko moduko kritika bestetik. naiz.eus atariko kronikak, sekulako bisitak izan ditu. Egunero ageri da argitaratu zenez geroztik irakurrienen zerrendan. To! eta no! txiotegian, oilarrak kukurrukuka. Oilanda isilik ez, eta abereen etxaldea zantzoka. Txio asko eta artikulu gutxi dio Gorkaren boligorriak. Eta horretan bederen, arrazoi osoa du. Gu geu ere, gero eta gutxiago ari garelako artikulugintzan. Artikuluak, pagatutakoak dira soilik gaur egun (batez ere). Pagatu idazteko. Pagatu irakurtzeko. Eta pagatu paratzeko. Hori da gure baratzea. "Artikulu gutxi eta txio asko produzitzen ditu euskal komunitateak". Horretan bederen arrazoi osoa du @gorka_bm kazetariak. Zein da alternatiba? Blogak ez ditugunean bogan, non eta zelan sortu azkar eta duin. Tabernak? Plazak? Hedabideak?https://t.co/gSqDdYWD1o gaztelumendi ???? ???? (@iPatxi) April 29, 2024 Txioak, momentuz doan egin, sortu, argitaratu eta idatzi ditzazkegu Teslaren jabearen autobide honetan. Eta gogoetak pentsamenduaren taberna ilunetan egiten dira sarri, ordu txikietan. Unibertsitateak, akademiak gurean pentsamendu aski prekarioa sortzen du, eta akademialariek, paper ezberdinak nola sortu dute buruan, nongo kongresutara joan, eta argitalpenak egin eta sustatzea. Egoaldea iparra galduta, alegia. Txio adina artikulu egitea ez da erraza. Baina blogari hautsa kendu, eta bogan jartzea da post honen helburua. Inork irakurriko duen esperantza asko barik. euskal blogosfera indartsu baten alde sarean.eus 2017/06/05  gaztelumendi.eus 2024/04/30 - 00:00:00

Euskarara itzulitako sailen jarraipenez oparo hasi da urtea

"Girls' last tour" sailaren hirugarrena, "Iratxo txikia"-ren bigarrena, "Biga"-ren seigarrena, "Idefix"-en hirugarrena, "Ahizpak"-en zazpigarrena eta "24 ordu" sailaren beste liburu bat atera dira otsailetik apirilera  e-gorblog 2024/04/26 - 00:00:00

"Wanted - Erretratu odoltsua", anti-western ederra

Harriet argitaletxeak atera du euskaraz Boriau eta Dhondt-en komikia  e-gorblog 2024/03/21 - 00:00:00

...eta Pirinioen hego isurialdeko zeharkaldi GR-11-ren Euskal Herriko zatia

Lehenago GR-10-ekin bezala, hemen aurkituko dituzu track-ak, zenbait informazio eta aholku...  e-gorblog 2024/01/21 - 00:00:00

Eta Mattinen beste bi!

"U morea - Amore ez emateko, umorea" atera du Zortzikorekin eta "Larru marruak - Primi eta Maurizia" Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Denonartean-ekin  e-gorblog 2023/12/31 - 00:00:00

"Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin", memoria historikoa komikian

Balmaseda 1937 elkarteak atera du  e-gorblog 2023/12/25 - 00:00:00

"Superpata - Nahaspila kosmikoa 2 - Bare erregearen mendekua" eta "Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria"

Haurrentzako komiki gehiago 2023koen berriekin amaitzen joateko  e-gorblog 2023/12/23 - 00:00:00

Amaia Ballesterosek "Arbasoak" komiki digitala atera du Alboan-ekin

Ur-baliabideen eskasia eta pribatizazio arriskua eta indigenismoa bezalako gaiak lantzen dira, eta hezkuntzan lantzeko material didaktikoa ere badakar  e-gorblog 2023/12/22 - 00:00:00

Zientziaren dibulgazioko bi komiki: "Pasteur, mikrobioen iraultza" eta "24 ordu espazioan"

Lehenengoa Jordi Bayarrik eta Dani Seijas-ek egin dute eta Ikaselkar-ek argitaratu, eta bigarrena Rob Lloyd Jones-ek eta Laurent Kling-ek egin eta Ttarttalok atera  e-gorblog 2023/12/21 - 00:00:00

Txakolinaren eta komikiaren batuketaren beste bi emaitza

Batetik, "Bizkaiko txakolinaren benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakaslearen esanetan" idatzi du Mikel Begoñak eta Kike Infamek marraztu; bestetik, Begoñak idatzi eta zenbait egilek marraztutako txakolinaren inguruko iaz digitalean ateratako 7 istoriotxoak batuta paperean atera dira orain, "Txakomic! - Txakolin zaporedun istorioak" izenburupean  e-gorblog 2023/12/21 - 00:00:00

Asterixen eta Idefixen album bana gehiago

Asterixen abenturetan 22.a ("Bidaia handia") berrargitaratu da, eta Idefixenetan bigarrena ("Kroketak erromatar erara") ere atera da  e-gorblog 2023/12/19 - 00:00:00

Zortziko argitaletxearen bi komiki berri: Aitorren abenturen album berria, "Aitor eta lanpa magikoa", eta "Naiaren abenturak 1- Itsasoak irentsi zuen hiria"

Marie-Christine Thiry Merlo-ren 2015eko "Aitorren ametsa"-ren jarraipena da lehenengoa, eta Eno-ren lehen komikia bigarrena  e-gorblog 2023/12/18 - 00:00:00

"X-Venture" mangaren "Gorputza krisian" saileko hirugarrena eta azkena, eta "Primal Power" saileko lehena

Ooso-k otsailean atera zuen "X-Venture - Gorputza krisian - Erreskate handia 3 - Nerbio-sistema" eta irailean "X-Venture - Primal Power 1 - Erregeen sumina - Lehoia vs. Tigrea"  e-gorblog 2023/12/17 - 00:00:00

"Ahizpak" sailaren beste lau komiki

3.etik 6.erako albumak atera ditu aurten Hachette etxeak  e-gorblog 2023/12/16 - 00:00:00

"Makina Maixu" komiki/rol-jokoaren bigarrena atera da, "Rolari maltzurrak"

Hau ere Imanol Etxeberria eta Noemi Gallegok egin dute eta Rolariak elkartearekin atera  e-gorblog 2023/12/15 - 00:00:00

George Orwell-en "Abereen etxaldea" ere komikian eta euskaraz

Txalaparta argitaletxeak euskaratu du Maxe L'Hermenier eta Thomas Labourot-en komikia  e-gorblog 2023/12/14 - 00:00:00

Noaingo batailaren berri, komikian eta Oroz-en eskutik

Mintzoa argitaletxeak atera du  e-gorblog 2023/12/13 - 00:00:00

"Xan", konfinamendua eta osasun mentalaren inguruko komikia

Elkar etxeak argitaratu du Emma eta Maialen Arestegiren komiki hau, itxialdirako Baionara itzultzen den gazte ikasle baten gogoetei buruzkoa  e-gorblog 2023/12/12 - 00:00:00

"Iris XXII", etorkizun post-apokaliptiko baten komikia Yurre Ugarte eta Julen Ribasen eskutik

Txalapartaren eskutik datorkigu komiki bikainak egiten dituzten bi egile hauen lehen kolaborazioa  e-gorblog 2023/12/11 - 00:00:00

"Elur gorrituaren egunak", euskal familia baten istorioa Espainiako Gerra Zibilean

Amaia Telleria gidoilariaren aitonak eta haren familiak bizitakoak kontatzen dira Laida Ruizek marraztutako komikian  e-gorblog 2023/12/09 - 00:00:00

Nabigatu euskaraz