Izan editore

Editore bihurtzeko

Proiektu hau internauta partikularren ekimenarekin osatzen da: editore bihurtuz gero, zuk zeuk atal bat zure esku izan dezakezu, eta hor loturak eta azpi-kategoriak gehitu, euskarazko bilatzailearen indarra handituz.

Editore lana borondatezkoa da. Nahi duzunean egiten duzu, eta inork ez zaitu ezertara behartzen. Kolaboratu nahi baduzu, erraza da:

Lotura gutxitxo dituen Dmoz-eko kategoriaren bat aukeratu behar duzu (ez 50 lotura baino gehiagokoa) Adibidez, zure herrikoa:
http://www.aurki.com/Top/World/Euskara/Non/Euskal_Herria/Herrika/G/Getxo
edo zuri egokiago iruditzen zaizun beste edozein. Aukeratutako atalean, goikaldeko laguntza-testuen artean, "Editore bihur zaitez" dioen tokian klik egin.

Kontuan izan ea gehikuntzarik egin dezakezun atal horretan, izan ere, editore eskaeretan 3 lotura berri proposatzeko eskatzen baitizute.

Formulario bat azalduko da, eta hori bete behar duzu. Hiru lotura proposatu behar dituzu, prest izan horretarako.

Atalean duzun interesa argi adierazi. Eskaera ODP-ko lantaldeko norbaitek berrikusiko du. Ez dugu uste han inork euskaraz dakienik, baina ez larritu, eskaeraren inguruan zalantzarik baldin badute, kontsultatuko dute esperientzia gehien duten editore euskaldunekin. Bestalde, eskaerako testuak gaztelaniaz ere bete ditzakezu. Kasu horretan, ODP-ko lantaldean badute gaztelaniaz dakienik, eta kontatzen badiezu oso proiektu interesgarria dela hau, alor hori ondo ezagutzen duzula, eta pozgarria dela euskara Dmoz-en aintzat hartzea, onartuko zaituzte.

Ez bazaituzte onartzen, ez etsi. Errazagoa izan daiteke akaso ODP-ko beste edozein ataletan editoretza eskatzea. Adibidez, espainolezko atal bat har ezazu, eta hiru lotura proposatu. Han editore bihurtu ondoren, errazagoa izango zaizu gero euskarazko atalera salto egin eta Aurki hornitzea.


Aurki-n loturak gehitzen denbora galtzeak badu zentzurik, bai

Zergatik emango dut denbora loturak gehitzen Aurki-n? Ba, bueno, web orri bat daukagun internauta guztiok galtzen dugu denbora gure gunean link-en orria egiten. Normalean gure gunearekin zerikusia duten orriak zerrendatzen ditugu horrela. Adibidez, zuk Getxori buruzko gune bat baduzu, normala da Getxori buruzko linkekin orri bat egitea. Ederto: hori egin nahi baduzu, egizu, baina ganoraz egitekotan, aukerarik onena duzu Getxo-ko Aurki-ko orriaz arduratzea, eta bertantxe gehitzea zure link faboritoak: zuk ezagutzen duzulako Getxo inork baino hobeto. Horrela, link horiek ez bakarrik zure gunean, munduko bilatzaile onenean ere egongo dira (bereziki Google-n, kontuan izan).

Atal jakin batzuen kargu hartu duten editoreen artean denetarik dago. Adibidez, Kultura/Dantza atala editatzen duenak, Dantzan.com gunea zuzentzen du, eta jokaldi bakarrarekin, Aurki-n loturak gehituz, lortzen du Dantzan.com-eko loturen atala hornitua izatea, Aurki-n txukun mantentzea dantzari buruzko informazioa eta Googlen euskal dantzariei buruzko orriak aurkitzeko erraz jartzea.

Beste adibide bat Gipuzkoako Diputazioarena da. Gipuzkoari dagozkion euskarazko, ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko atalak Gipuzkoa.net atariko arduradun batzuek hornitzen dituzte, zuzenean editatuz. Direktorio propio bat sortu beharrean Gipuzkoako atariarentzat, lana eta konplikazio teknikoak aurreratzen dituzte Aurki-ren bidez eginez. Eta, bide batez, Gipuzkoako Interneteko informazioa munduk hainbat bilatzailetan eta Googlen ederki eta zuzen kokatua eta azaldua egongo dela dakite.


 

Zertarako editore? Lana doan? Noren mesederako?
Aurki,edo ODP doan egindako lanarekin hornitzen da, bai. Nola da posible?

Produktua bera doan delako. Hau da, zuk zeuk edo beste edozeinek erabil dezake ODP-ko eduki osoa bilatzaile konpletoa zeure gune pertsonalean integratzeko. Eibar.ORG elkarteak Aurki bilatzailea bere orrietan integratu duen bezala, beste edozeinek berdin egin dezake. Guk ez dugu copyright-ik. Hau Linux-en printzipioa da, Open Source, edukia guztien artean egiten da, eta emaitza guztion jabetzakoa da.

Baina beste bilatzaileak ere doan dira, ezta?

Ez. Doan direla dirudite, baina ez dira doan. Paisvasco.com-en bilatzea dohainik da, bai, baina direktorioaren edukiak haienak dira, partikularrak, eta haiek bakarrik kudeatu ditzakete. Paisvasco.com-en ezer bilatu edo aurkitu nahi izanez gero, bertara joan behar duzu. Aldiz, ODP mila tokitan dago: Google-ren direktorioan, AOL-en bilatzailean, Aldar.net atari arabiarrean, Dmoz.com.ar bertsio hispanoan, Aurki bilatzaile euskaldunean... Guztietan bilatzen ahal duzu Getxo, adibidez, eta guztietan aurkituko duzu. Noski, Aurki sortu dugunok Getxo gehitu dugulako ageri da orain Interneteko bazter horietan guztietan, ODP bilatzailean gehitu dugulako Getxo...

Badaude beste bilatzaile batzuk... Beste batzuk ere ari dira gauza hauek egiten.

Baina ez dira euskara hutsez, ez dira doakoak (komertzialak dira), eta ez dira Aurki baino hobeak. Zu Getxoko internauta euskaldun bat bazara, zuk baino hobeto ez du inork inon egingo bilatzaile hoberik euskaraz Getxori dagokionez. Zuk egin dezakezu Getxoko bilatzaile onena: zure esku dago, ez Yahoo-ren esku, ez Jaurlaritzaren subentzioen esku.>



Sareko direktorio handiena sortzen parte har ezazu
Open Directory Project
zOpen Directory software programarekin egina. Ingenieritza eta diseinua: CodeSyntax.
Eibar.ORG elkarteak
Eibarko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren
laguntzaz.