Gehitu iturri bat

Aurki.com-eko jarioa, euskarako sareko hainbat informazio iturritatik elikatzen da: albistegiak, blog pertsonalak, posta-zerrendak...

Zerrenda honetan egoteko bi baldintza bete behar dira:

  1. Webgunea euskaraz (ere) egotea
  2. Euskarazko eduki horren RSS edo XML jarioa izatea da. (Zer da jarioa?)

Horiek betetzen baditu webgune batek, zerrenda honetan egon behar luke.

Nola gehitu iturri bat?

Zerrenda horretan egon behar lukeen iturriren bat ezagutzen baduzu, jakinarazi aurki.com-i eta pozik gehituko dugu dagokion taldean.

Horretarako:

  1. Joan aurki.com-en kontaktu formulariora
  2. Idatzi gehitu nahi duzun blog, albistegi, posta-zerrenda edo delako iturriaren helbidea eta XML edo RSS jarioaren helbidea. Biak idatzi, mesedez.
  3. Idatzi zein kategoriatan gehitu nahiko zenukeen.
  4. Bidali formularioa, eta listo.

Horrekin, nahikoa. Aurki.com-eko talde editorialak ahalik azkarren gehituko du iturri hori.

Nabigatu euskaraz