Hamaika

Edorta Aranaren blog-a

Hiru puntu…

Goiena Komunikazio Taldeak astero argitaratzen duen Puntua aldizkarian argitaratu nuen artikulua ekarri dut hona. Berrirakurri dudanean, lehor samarra iruditu zait idatzia baina orduan, eta oraindik ere, gaiaren inguruan dagoen tentsio polarizatua eta aldiberean egoerak dakarren erronkak mahaigainean jartzen dituela. Segidan datorrena da martxoan Puntuan kaleratu nuena: EiTB jomugan EiTBri buruzko albisteak egunkarietako azaletan agertzen []  2015/04/18 - 21:31:05

Trending

2014ko Urtarrilaren 11ko manifestazio esanguratsuaren deialdia hainbat alderdi politikok eta sindikatuk egin zuten, beraiei dagozkie erantzunkizuna eta, emaitzak ikusita, apostu egokia egin izanaren poza. Aspaldiko partez erakutsi ez duten maila erakutsi zuten. Bejondaiela. Velasco epaileak “Tantaz tanta” izeneko kale agerraldia debekatu izanaren ondorioz egin zen bigarrena eta ordu batzuetan EHko arduradun politiko eta instituzionalen telefonoak []  2015/03/05 - 17:41:05

ETB2 euskarara zabaldu

“ETB2 ixtea ez zait erreala iruditzen” dio @GaraziGoia-k aste honetako Argian daukan elkarrizketan. http://www.argia.com/argia-astekaria/2400/garazi-goia. Ixtea ez, zabaltzea da kontua! Oso interesgarria da Garazik Miel A. Elustondok gidatutako elkarrizketan esaten dituenak. Bereziki gustatu zaizkit etorkizuneko telebistari buruz esaten dituenak. Programazio-tauletara mugatuta egotea baino, ikus-entzuleek gura dutena, gura duten momentuan eta gura duten aparailuaren bidez erabiltzeko joera []  2015/03/05 - 17:41:05

Lau t’erdikoa

Programa bat kendu eta bestea jarri. Eguneroko kontua gaur egungo telebistagintzan. Bereziki audientzia lehian sartuta dauden kanal pribatuetan. Ez hainbeste publikoetan. Ala bai? Urtzi Urkizuk gaurko Berrian argitaratutako artikuluan dio Egunon Euskadi ETB1etik ETB2ra pasako dutela urte berriarekin batera. Eta gogorarazten digu EITBeko zuzendaritza orokorraren apostuetako bat izan dela albistegi hori eta, orokorrean, euskarazko eskaintzari []  2015/03/05 - 17:41:05

Black is bultza!

Fermin Muguruzaren ekintzailetasuna agerian gelditu da, berriro ere, Bilboko Alhondegian, 2014ko azaroaren 13tik 2015eko otsailaren 8arte zabalik egon den muntaian. “Muntaia” hitza erabili dut hain zuzen ere “Black is Beltza” proiektuaren orbitan elementu asko kokatu ditutezlako: erakusketa, komikia, hitzaldiak, musika emanaldiak, bideoklipa, kamisetak, e.a. Proiektu benetan interesgarria izan da eta hurrengoetarako pista politak eskaintzen []  2015/02/10 - 23:05:22

Kazetariak mendean hartzeko asmoa

UPD, PP eta PSEk Eusko Legebiltzarraren EITBren Kontrol Batzordearen barruan esandakoei eratzunez, Euskal Irrati-Telebistako Erredakzio Kontseikuak kaleratu duen idatzian (2014/02/05) gustatzen zaizkidan gauzak dira: EITBko profesionalek beraien independentzia aldarrikatzen dute eta onartezinak iruditzen zaizkie kritika politikoak errespetuaren muga gainditzea eta oraingo honetan egin den bezala ideologikoki norabidea zein den erakutsi edota zentsuraren eremura gerturatzea []  2014/06/30 - 11:21:03

Naturaltasunez

Mihiluze telebista programaren atal baten izena birziklatuz, saio berri bat jarri du martxan Kike Amonarrizek eta bere taldekideek, ETB1en. Azarotik hona lortutako tokia, metatutako audientzia eta eskuratutako Argia Saria dira Tribuaren berbaken arrakastaren lekukorik garbienak. Saioa oso ondo dago. Gaurko Berrian Amonarrizekin eginiko elkarrizketa irakur daiteke. Ilusioa. Lanerako gogoa. Konbentzimendua. Horiek eta gehiago sumatzen dira elkarrizketan []  2014/06/30 - 11:21:03

Hitzarmenak

Programazioa, lan harremanak, Nafarroa eta euskara dira urte amaiera honetan, EITBren orbitan mugitzen diren planetak. Eta marten ez bezala, horietan guztietan bizia dagoela dirudi. Programazioan pausu interesgarriak eman dira, ETB 1en bereziki. Betikotik jo dutela diote batzuk baina nire ustez hain beharrezkoa genuen entretenimenduaren ikuspegitik nobedade aipagarriak daude. Informazioari dagokionez, oraindik ere, apustu handiagoak egin []  2014/06/30 - 11:21:03

Hala Bediren eredua

Aho zabalik utzi nau Gasteiztik emititzen duen irratiaren erabakia: euskara hutsez emititzen hastearen, modu iraunkorrean. Urtea amaitzeko erabaki ezin hobea hartu dute. Pozgarria oso. Argiaren bidez eduki dut horren berri (http://www.argia.com/albistea/hala-bedik-euskara-hutsezko-emisioak-hasiko-ditu-28an) eta beste hainbat hedabideentzat eredu bat izan daiteke. Mila esker eta eutsi goiari Hala Bedi!  2014/06/30 - 11:21:03

EiTB birsortu

Urriko hauteskundeen emaitzek posible egiten dute orain, komunikabide publikoen inguruan aspaldidanik beharrezkoa zen eztabaida sakon eta patxadatsuari ekitea. Ez da jauntxokerietarako garaia. Gehiengoaren perfil sozio-politikoa kontuan hartuz, komunikabide publiko zein ekimen sozialekoen gaineko hausnarketa irekia egiteko baizik, duela gutxi arte ez bezala. Baikorrak izateko arrazoi ugari dago. Asko dago eztabaidatzeko, adosteko eta jarrera berriekin ibiltzeko. [ ]  2014/06/30 - 11:21:03

Nabigatu euskaraz