BH-klip

Bideo lehiaketa

Aukeratuta BHKlip bideo-lehiaketako Epai mahaiaren sariak

Bost laguneko taldea elkartuta apirilaren 14an, BHKlipen sarituko diren lanak aukeratu ziren. Aurten 40 lan aurkeztu dira, eta hiru sari emango dira: Epaimahaiaren lehenengo eta bigarren saria (600 eta 250 euro hurrenez hurren) eta Ikuslearen Saria (150 euro). Azken hori apirilaren 26etik aurrera bozkatu ahal izango da. Sari-banaketa ekitaldia, berriz, maiatzaren 20an izango da (ostirala). []  2016/04/27 - 10:36:03

Ikuslearen Saria bozkatzeko epea maiatzaren 16ra arte

BOTOA EMAN (hemen) BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Sariak aukeratuta, apirilaren 27tik maiatzaren 16ra bozkatu ahal izango da Ikuslearen Saria. Lanik bozkatuenak epaimahaiaren sariren bat jaso behar badu, bigarren bozkatuenari emango zaio Ikuslearen Saria. (*Adi! Boto bakarra pertsona/e-posta helbideko, eta izen-abizena jarrita). 1 Zoriontasuna 2 K sentitu 3 Konfiantza lortzen 4 Zer da konfiantza 5 Konfiantzaren []  2016/04/27 - 10:36:03

BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera

BHklipeko sariak Almenera eta Gaztelupera Atzo banatu ziren BHKlip lehiaketako sariak. Epaimahaiarena Almeneko DBHko 3. mailako talde batek jaso zuen eta Ikuslearena Gaztelupeko laugarren mailako batek. Lehenengoa XXII. Mendeko betaurrekoak lanagatik Jone Zuloaga, Uxue Beloki eta Nerea Fernandez de Antonarentzat izan zen. Ikuslearena, berriz, Ainhoa Mendizabal, Jone Uribesalgo eta Wilbert Ciprianentzat Etorkizuneko ikastola-etorkizuneko ametsak lanagatik. []  2015/06/03 - 19:48:07

Epaimahaiaren Saria erabakita, gaur zabaldu da Ikuslearen Saria bozkatzeko epea

BOTOA EMAN Ostegunean erabaki zuen epaimahaiak aurtengo BHKlip bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria. Gaurtik aurrera, berriz, Ikuslearen Saria bozkatzeko aukera egongo da. Botoa maiatzaren 18tik 31ra eman ahal izango da, bertan, blogean. (*Boto bakarrak pertsona/e-posta helbideko) Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hogeita hiru lan aurkeztu dira XXII. Mendeko ikastola izenburupean, horietako hamazazpi jarri direlarik Ikuslearen Sarirako hautagai; gainerakoek ez zituzten []  2015/05/18 - 20:41:04

Ikuslearen Saria-2015: bideoak

1 bideoa: Egun bat XXII. mendeko ikastolan 2 bideoa: 5D betaurrekoak XXII. mendeko Ikastolan 3 bideoa: Etorkizuneko ikastola Etorkizunera ametsak 4 bideoa: XXII. mendeko ikastola 5 bideoa: Guk horrela ikusten dugu XXII. mendeko ikastola 6 bideoa: Liburu hizlariak 7 bideoa: Eta zuek nola ikusten duzue? 8 bideoa: Erabil ditzagun teknologiak, baina ez gaitzatela teknologiek gu erabili!​ 9 bideoa: Etorkizuneko betaurrekoak []  2015/05/15 - 20:50:06

Abian da BHklip, 2015 bideo-lehiaketa

BHKlip bideo-lehiaketaren zazpigarren aldia izango da aurtengoa, eta parte-hartzen duten ikasleek bi hilabete izango dute bideo bat sortzeko ondorengo gaiaren inguruan: Eta zuk nola ikusten duzu? Irudikatu XXII. Mendeko ikastola. DBH 3, 4 eta batxilergoko ikasleentzat da, eta bi sari banatuko dira: Epaimahaiaren Saria eta Ikuslearen Saria. Azken edizioetan bezala, lankidetzan izango ditugu AZK, Goiena, MU []  2015/03/05 - 18:00:05

Erosketa otzara kamera aurrean, aurtengo BH-Klipen

Gazteek ia jatorrizko duten lengoaia baten gogoeta egin eta sormena sustatzeko tresna ezin hobea bilakatu da BH-Klip, iaztik Debagoieneko Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei zabalik dagoen bideo lehiaketa. Lehen urtean proposamenak izandako harrera eta maila onarekin sorpresa hartu zutela dio Arizmendi Ikastolako Edurne Baltzategik eta aurten bosgarren urtea beteko dute. Apirilaren 24ra artekoa da lanak aurkezteko []  2014/06/30 - 16:00:10

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago

BHKlipeko bideo-lehiaketaren Epaimahaiaren Saria erabakita dago. Hurrengo asteetan Ikuslearen Saria erabakiko da BHklip blogean botoa emanez. Ostegunean elkartu zen lau lagunez osatutako epaimahaia, eta dagoeneko erabakita dago zein lanek jasoko duen Epaimahaiaren Saria. Aurten BHKlip bideo-lehiaketan hamahiru lan aurkeztu dira Trukatuta ere berri izenburupean. Debagoieneko DBHko 3. eta 4. mailakoei eta batxilergokoei zabalik egon da []  2014/06/30 - 16:00:10

Ikusleen sarirako bideoak

Jarraian dituzue Ikusleen Sarirako aukeratutako bideoak. 13 dira. Amaierako formularioa beteta eman dezakezue botoa ekainaren 10era arte. Epaimahaiaren Sariarekin batera, ekainaren 13an, Ikastolaren Egunean saria jasoko dute saria irabazleek. Oharra: e-posta eta izen berarekin botu bakarra eman daiteke, antolakuntzak e-posta eta boto zalantzazkoak deskontatzeko eskubidea du. Hona hemen bozkatu daitezkeen bideoak: BHKlip zuk ere trukatu []  2014/06/30 - 16:00:10

Aurtengo BH-Klip lehiaketak baditu saridunak

Ezohiko eguna izan da gaur, egubakoitza, Arrasateko azokan, ukitu berezia eman baitio Arizmendiren BH-Klip lehiaketak. Lehiaketaren bostgarren edizioa izan da aurtengoa; eta Kontsumoaren katea, aukeratutako gaia. Abiapuntu horrekin, 29 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte bailarako ikasleek eta, gaur goizean zehar, azokan hutsik dagoen postu batean proiektatu dituzte. Katean loturik eta Kontsumoaren katea lanak saritu dituzte. []  2014/06/30 - 16:00:10

Nabigatu euskaraz