Kulturala

43. Euskal Jaia Eibarren

Kartela: 43 Euskal Jaia Eibarren Maiatzak 23, ostiralean hasi eta Ekainak 1 igande arte luzatuko da aurtengo Euskal Jaia Eibarren, 43. edizioa. Maiatzaren 25 arte, zapatu gauean, 30ean, Untzagako karpan egingo Kantu Afarirako eta domekan, ekainak 1, toki berean egingo den Herri Bazkarirako sarrerak salgai daude Kultu Tabernan eta Deportiboan. Egitarau osoa (.pdf formatoan) eta informazio gehiago Deporren webgunean .  2008/05/23 - 04:17:01

Argazki sarituak Kultu Tabernan

 2008/05/16 - 21:43:00

XI Eguen Zuri argazki lehiaketaren saridunak

 2008/05/15 - 09:37:00

Iņigo Manterola, erakusketa Topalekuan

 2008/04/23 - 01:38:08

Txango Kulturala Arrikrutzera (Oņati)

Arrate Kultur Elkartearen txangoa Arrikrutzera Oņatin, Aizkorriko magalean, Arantzazuko Santutegiaren inguruan aurkitzen den Kastara, Arrikrutzeko kobetara txangoa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak datorren apirilaren 19rako. Lur azpian espeleologi fenomeno, gune luze konplexuak eta kare harri ikusgarriak ezagutzeko aukera eskeiniko dizkigu 2007an, lau urte iraun zuten lanen ondoren, irekitako haitzulotik zehar burutuko dugun bisita gidatuak. 20ko talde bitan egingo dira ordubete inguru iraungo duten bisitak. Arrazoi honek txangoaren parte hartzaile kopurua mugatzera garamatza, 40 lagunendako tokia egongo delarik. Bisita burutzeko oinetako egokiak eta hotzari aurre egiteko arropa aproposa eraman beharko dira , argibideak euskeraz eta gazteleraz jasotzeko aukera egongo da Haitzulotik atera eta inguruko parajeez gozatu ondoren bazkaria burutuko dugu bertako jatetxe batetan. Ondoren Oņatira jetsiko ginateke, herria eta bertan kokatzen den unibertsitatea ezagutuz arratsaldea igarotzera iluntzerako Eibarrera bueltatuz. Apirilaren 19an, zapatua, goizeko 9retan (karteletan gaizki dago) Ego Gain geltokitik aterako gara. Bidaia, bazkaria, sarrera eta bisitak 30 euro (27 bazkideentzat) kostatuko zaigu . Txangorako izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko : - Arrate Kultur elkarteko bulegoan, ostegunetan 18:30etatik 20:30 etara - edo elkarteko zenbakia erabiliz 943 20 22 99 edo 626 984 472.  2008/04/10 - 00:30:01

Emakume Artisten Erakusketaren inaugurazioa

 2008/03/07 - 09:00:28

Bertso bazkaria bihar, gazteen bertso saioa atzo

 2008/03/01 - 05:40:33

Bertso ekitaldiak martxan

 2008/02/26 - 03:26:10

XI Eguen Zuri argazki Lehiaketa

 2008/01/24 - 23:27:55

Makilaje tailerra

URTARRILAK 26, MAKILAJE TAILERRA Urtarrilaren 31tik otsailaren 5a bitarte ospatuko diren Aratoste giroan sartzen joan eta larunbat arratsaldea era original batetan igarotzeko aukera eskeini asmoz makilaje tailerra antolatu du Arrate kultur Elkarteak datorren Urtarrilaren 26rako. aholkuak behar dituztenei , apain-apain edo itxura beldurgarria hartzeko aurpegia eraldatzeko sekretuak ( begia nola handitu, itzalen erabilera etab.) ikasi nahi dituztenei zuzendutako tailer praktikoa jasotzeko aukera izango dugu 17:00etatik aurrera Arrate Kultur Elkarteko lokaletan (tabernako Parte hartzea doakoa izango da eta bertaratzen direnek begietako arkatz beltza eta ongi pasatzeko gogoa besterik ez dute ekarri beharko. Animatu!  2008/01/24 - 23:27:55