Gasteizko bertso kontuak

Gasteizko bertso kontuak artikuluen jarioa

ESKOLARTEKO handien txapela gasteizera

Txapelketa handia da bertsolari txikiena. Txapelketa eta festa handia. Gasteizek sekula galtzen ez duena. Arauek hala ziotenez txikien mailan kantatzeko talde bat egin behar zen, beraz,14 urtetik beherako bertsolariek kanporaketa bat jokatu zuten Amaia zentroan (Bertxilika, Xagumendi eta Amaia Zentroko bertso eskolen artean) eta talde ederra osatu zuten final handirako.Sei neska-mutil ausart! Handien mailan (14-18 urte) bost gasteiztar lehiatu ziren Izarran, Zalduondon eta Elosun jokatutako kanporaketetan. Denek lan ederra osatu zuten, nahiz eta aipatzekoa den Amaia Lasaga, berak eskuratu baitzuen final handirako txartela. Finaleko eguna iritsi zen. Egun ederra espero genuen, bazkaria, musika, herri kirolak eta bi lehia. Lehenengotik has gaitezen: Legution hiru talde zeuden oholtza gainean,hiru talde txiki handi: Gasteiz, Lautada eta Aramaio. Final estua izan zen eta Aramaiok txapela eraman bazuen ere, Maialen Arrausi gasteiztarrak ere Euskal Herriko txapelketarako txartela eskuratu zuen. Bazkalostean, handien txanda heldu zen. Oholtza gainean sei bertsolari(Josu, Maria, Paula, Amaia, Elyem eta Ainhoa). Saio freskoa osatu egin zuten denen artean. Emaitza izan zen bigarren sorpresa,txapelduna……… Amaia Lasaga! Beraz, Gasteizek ordezkaritza izango du Euskal Herriko txapelketan, handien eta baita txikien mailan ere. GORA ZUEK!  2016/03/15 - 16:11:04

Errebantxa eta beste!

Kanpezun egon ez ziñetenontzat! http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2242 http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2243 http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2244 Eta bestalde gogoratu, zita garrantzitsu bat daukagula bertsojaleok asteburu hontan, iluntzean izango dira saioak: Gaur, Maiatzak 26 Orion, Kalakari tabernan, Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga, Joanet, Verderoll eta Pelerekin batera arituko dira. Bihar, Maiatzak 27 Gasteizeko Gaztetxean 21.00etan, Manex Agirre, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal, bertsolariak; Esteve Barceló, Joan Moll "Joanet" eta Ismael Moll "Pele" glosadoreen kantuekin egurrean! Eta bukatzeko, Maiatzak 28an Laudion Gaztetxean 20.00etan, Izar Mendiguren, Iñaki VIñaspre, Ekaitz Samaniego eta Ander Solozabal, Esteve Barceló, Joan Moll "Joanet" eta Ismael Moll "Pele" Euskaldunak Bagarelako, Laudion pauso bat haratago egunaren baitan! Denok zaudete gonbidatuta, hartu-eman polit hontara. Be bertso-jale my friends... P.D.: Etortzen ez bazarete, larrutik damutuko zaizue!  2016/03/15 - 16:11:04

Eskolartekus magnifikus

 2016/03/15 - 16:11:04

Ostegunak!

Gasteizko Ostegunek xarma berezia omen daukate eta hori guk ere badakigu. Hori aprobetxatuz, aste hau oparoa izango da. Bestela begiartu!! Gazteizko Gaztetxearen 23. urteurrenaren barruan, HUDALTZAINAK!! BIhAr, osTeguNa gAstEIzko GAZteTXEaN hUDALTZAINAK maiaTzak 5 20:30etan Bertsolariak: Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue Antolatzailea: gasteizko gaztetxeAEta datorren astean, BERTSO GOURMETAK!!!! 2011-05-12, GASTEIZ Bertso-saioa. Bertso gourmetak. BODEGA RUBIO, Julian de Apraiz kalea, 2, 21.30ean. Bertsolariak: Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta. Antolatzailea: BODEGA RUBIO Ondo izan bertsojale!!  2016/03/15 - 16:11:04

Bertso-trama Gasteizen

 2016/03/15 - 16:11:04

Errebantxa Kanpezun

 2016/03/15 - 16:11:04

Finalaren ajea!

Egun on blogzaleok!! Pasatu ditugu txapelketaren aje, egunoste eta biharamunak, baina gugan utzi dituen arrastoak ere ikusten dira oraindik. Suposatzen dugu mila eta bat aldiz ikusiko zenutela bertsolari betaurrekodun bat besoak astintzen, haginak estutzen zituen bitartean. Gainera begiak itxi-itxi eginda eta kaka egiten ari deneko posturan pentsatzen. Baina lagunok hori baino gehiago da txapelketa, denok gara txapelketa, eta hainbeste bete gintueneko bi opari dakartzagu gaurkoan: Batetik, berria.tb-ko bideoa eta bestetik argazkiz osatutako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=AAOci9fLOAU http://youtu.be/bK87myE-RBw Besterik ez gure aldetik, ondo izan eta hurren arte, Aspaldidanik kosmosaren billa galdu den gauza batek sinatua  2016/03/15 - 16:11:04

Gasteizko urtekaria

Egin klik hurrengo estekan gasteizko urtekaria irakurtzeko: http://www.box.net/shared/8j5zmf9g64j6lmyyxs12  2016/03/15 - 16:11:04

Txapeldunen saioa, URRIAK 6

 2016/03/15 - 16:11:04

ZATOZ GASTEIZKO BERTSO ESKOLARA!

 2016/03/15 - 16:11:04

Nabigatu euskaraz