Espaloia

Abuztuko ordutegiak Espaloian

Abuztuan merezitako oporrak hartuko dituzte Espaloiko lankideek. Hori horrela, itxita egongo da abuztuaren 9tik 22ra. Gerra Zibileko harreragunea ere itxita egongo da egun horietan. - Abuztuaren 9tik 22ra itxita - Abuztu guztian, 16:00etatik 19:00etara itxita - Astelehen eta martitzenetan 16:00etatik aurrera itxita  2010/08/04 - 04:13:02

Danbaka badator: musika taldeei deia hiru kantu grabatu eta bidaltzeko

 2010/07/11 - 16:45:04

urria-azaroa-abendua prestatzen

udaldian kanpoko ekintzak, jaiak, plazak... eta gu opor buelta prestatzen: Blake, yllanaren pare bat, Danbakako kontzertu sorta, erakusketak, herrixa dantzan... ez gastatu pila guztiak oporretan, e? ikusiko dugu elkar, kulturak batzen gaituelako.  2010/06/22 - 21:58:02

Txalaparta eta trikia kontzertuan: iñaki Plaza eta Jon Garmendia

 2010/06/03 - 09:27:07

Euskovision 2010, sarean eta fisikoki ere bai, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian

Sustatu eta La Personaliteren ekimenez egingo da Elgetan Eurovision emanaldiaren zuzeneko jarraipena. Zer den hau? segi, segi irakurtzen. Sustatu.com-etik ateratako artikulua: Iaz esperimentu bitxi bat egin genuen, Eurovision jaialdiko emanaldiaren web bidezko zuzeneko jarraipena egin genuen euskaraz: Euskovision deitu genion. Aurten, errepikatu egingo dugu, Sustatu eta La Personnalite-ren eskutik. Eta ez bakarrik web bidez, fisikoki ere bai. Elgetako Espaloia Kafe Antzokian elkartuko gara parranda maite duzuen sustatuzale guztiak, ustezko gustu on edo txarraren artean, aurriritzi handirik ez dugunak behintzat. Maiatzaren 29an da hitzordua, larunbat batez. Gonbidatuta zaudete. Eurovisioneko finala Norvegian da aurten, Oslon. Maiatzaren 29an, larunbatearekin, 21.00etatik aurrera. Aste horretan bertan, sailkapen txandak egingo dira, finalerako herrialde batzuk bakarrik baitaude oraingoz sailkatuta. Vikingoen ideia hortik atera dugu, kartelerako. Euskovision, berriz, izango da jai zoro bat finala elkarrekin euskaraz partekatzeko. Kultur ekitaldi gisa, Eurovisionek ez du asko balioko, baina ondo pasatzeko aitzakia askoz gehiago ez da behar. Iaz lagun edo/eta ezazagunen artean elkarrekin egin genituen barre algarak hemen irakur ditzakezue. Aurten ere ez da aspertzeko aukerarik izango. Iaz bezala, bi proiektu txikiren eskutik dator zoramen hau: Sustatu.com, euskarazko bloga, eta La Personnalite, web komunikazioko Donostiako enpresa ausarta. Sustatu.com-eko editore eta kolaboratzaile zenbait mugituko gara Elgetara, eta baita La Personnaliteko Ana Malagon eta Goio Telletxea. Hortaz, Euskovision 2010 eklitaldian parte hartzeko hiru modu daude: - Oslon, Norvegian, sailkatu bazara herrialderen baten ordezkari gisa, irten kantatzera eta txalotuko zaitugu. - Elgetan, finalaren gauean, Espaloia Kafe Antzokian, 20.00etatik edo 21.00etatik aurrera. - Etxetik, ezin baduzu Elgetara etorri, konektatu Sustatu.com-era eta bertan komentatu ahal izango duzu. Coveritlive eta Twitter erabiliko ditugu, baina bien emaitza konbinatua ikusteko, Sustatu.com-en bertan ikusiko da. Jaia Espaloian, Sustatuzaleen artean Elgetako jaiari dagokionez... Bi pantaila izango dira Espaloian. Batean Eurovision emango dugu, bestean zuzeneko iruzkinak erakutsiko ditugu. Jaia izango da? Tira, ea nor elkartzen garen. Ordenagailua ekartzen baduzu, zuzenean konektatu eta komentatu ahal izango duzu bertan, wifi konexioa baitago Espaloian. Saiatuko gara zizka-mizka eta edari batzuk banatzen... baina ea zenbat jende lagun agertzen den: ez espero barra librerik. Facebook-en sortu dugu hitzordua, eta bertan izena ematen baduzue, lagunduko diguzue aurreikusten zenbat etorriko zareten. - Hitzordua Facebook-en. Ondorenerako, kontuan izan Elgetatik jaisteko bihurgune asko daudela, gaua izango dela... Gidari izango bada inor, hobeto ez badu edaten, eta horrez gain, ostatu hartzeko aukerak badaude Elgetan. Hauek: - Eguzkitza. Eibarko errepidea, z/g. 943 78 90 84 - Elgeta hoteltxoa. San Roke kalea, 26. 943 78 91 07 - Barrenengua landetxea. Barrenengua Baserria. 943 76 82 21 Biharamunean igande eder bat igaro dezakezu Euskal Herriko bazter polit batean. Animatu eta etorri. Argazkiak.org | Euskovision 2010, osoa © cc-by-sa: sustatu header.gif 20KB (21365 byte)  2010/05/25 - 12:02:02

23an, domeka, musika: Grupo SanJuan eta Or2tan

 2010/05/12 - 21:42:02

Seguruenik Europako gertuko magiarik onena Elgetan

 2010/05/04 - 23:58:01

Espaloia dantzan jarri zuen herriak

Herritarrak gustura jardun dute dantzan. Eta ez dantzan bakarrik ze jende asko eta asko egoten da dantzariei begira. Halaxe izan da azkenengo domekan ere. Errotu den ohitura bat bihurtu da hilaren azkenengo domekak dantzan errenditzea. Polita da domekari horrela ematea amaiera eta aste berri bati begira jartzea dantzan egin ondoren. Hurrengoa? ba berriz ere hilaren azkenengo domekan, maiatzaren 30ean. Argazki honek ere erakusten du, baina baita argazki galeria honek ere. Josetxo Arantzabalen argazkiak dira. Eta zu? animatuko zara hurrengoan, ezta? Ez ahaztu dantza-jauzien ikastaroa ere badagoela eta hor polikiago eta lasaiago ikasi ahal izango dituzula pausoak. Laureran erdizkaaaaaaaaa!!!!!!!!  2010/04/27 - 14:03:02

Dantza-jauzien ikastaraoa Espaloian

Joan den urteko udaberrian, Koadrilen egunari begira, dantza ikastarotxoa egin zen, egun horretan plazan egingo ziren dantza batzuk prestatzeko. Orduan azaldu zen parte hartzaileen interesa dantza jauziak hobeto ikasteko. - Dantza-jauziak: oinarrizko urratsak eta praktika - Xiberuako Branlea - Axuri beltza - Extra: Baztango zortzikoa errepasatzea (Lantzeko inauteria) Iraupena : 1,15 orduko bost saio. Irakaslea : Patxi Montero. Noiz : apirilak 28 - maiatzak 26, eguaztenero, 19:15 - 20:30 Non : Espaloia Kare Antzokian. Izenematea : Udaletxean. Zenbatekoa : 5 euro. Izena ematean udaletxean ordaindu beharrekoa.  2010/04/25 - 08:39:04

Umorea: Gorka Aginagalde eta Gurutze Beitia

 2010/04/13 - 00:18:03