Indymedia Euskal Herria
Indymedia Euskal Herriko berriak
Munduko Arrozakeko zortzigarren edizioa: Irurtzun, Bilbo, Iruña, Gernika, Donosti,
Gasteiz...
Berriro, Munduko Arrozakeko deialdia heldu da. Aurten, beti bezala gure inguruan kultur arteko jaietan artean erreferentzia bihurtu da. Izan ere, zazpi urte pasa eta gero Munduko Arrozak herrikoa, parte hartzailea, autogestionarioa eta errebindikatiboa izaten jarraitzen du. Aurten ospatuko den leku desberdinak eta datak, hauek dira: | Ekainak 4: Irurtzun, Foru Plazan |, | Ekainak 18: Bilboko San Frantzisko auzoan, Mariaren Bihotza plazan |, | Ekainak 18: Iruña, Navarrerian, San Jose plazan |, |Ekainak 18: Donostia, alde zahareña, Trinitare plazan|, |Ekainak 18: Durangon, Ezkurdi plazan |, | Ekainak 19: Otxarkoaga, Bilbo, Ugarte plazan|, | Ekainak 25: Gernikan, Pasalekun |, | Uztailak 2: Gasteiz, Alde zaharrean, Bueno Monreal kalean|. Munduko arrozako pasa den deialdiak IndymediaEHn: | Munduko Arrozak 2010 |, | Munduko Arrozak 2009 |, | Munduko Arrozak 2008 |, |Munduko Arrozak, 2007ko kronikak: [1] , [2] |, | [Bideo] Munduko Arrozak. Iruñea 2006 |, | Munduko Arrozak 2004-ko argazkiak |. 2011/10/22 - 14:52:04
Jardunaldiak XXI. mendeko sozialismoa: Txina, Venezuela, Europa.
Gaur egungo krisi ekonomikoak munduko herrien nahiak asetuko dituen eredu sozio-ekonomiko berri bat planteatzeko beharra azalarazten du. Ikuspegi honetatik eta Europako herri txiki honetatik, GITE-IPES ek eta UPV-EHU k gaurko sozialismoa eta erronkak aztergai izango dituen jardunaldiak prestatu ditu. Herrien historian beti agertu izan da xede moduan justizian eta elkartasunean oinarritutako jendarte bat erdiestea. Xede hori XIX. mendean " sozialismo utopikoa " deitu zuten eta XX. mendean " sozialismo erreala " . Orain, XXI. mendean, sozialismoa birsortzeko beharra dugu, antzinako kontraesanak gaindituz... Zeregin horretan, " sozialismoa jendearen etorkizuneko irtenbide bakarra " dela azalduko du Cheng Enfun-ek, Txinako Herri Errepublikatik. Modu berean, Darío Azzelini-k beste kontinente batean ematen ari den eraldaketa azalduko du, hots, Venezuelak bideratzen duen " mugimendu komunitarista " . Gogoeta horiek guztiak kontinente " zaharrerantz " ekarriko ditu geroago, eta inguru hurbilago honetan Tony Andreani-k bere egitasmoa " Sozialismo elkartzailea Europan " azalduko du. Jardunaldi hauek EHUren Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan izango dira martxoa, apirila eta maiatzean zehar. Azken geltokia izango da Darío Azzellini-ekin (Doctor en Ciencias Políticas y director de la reciente película " Comuna en Construcción y Venezuela desde abajo " ) hurrengo egunak: - Maiatzak 11, asteazkena ZINE-FORUMA: " Comuna en construcción y Venezuela desde abajo " pelikularen proiekzioa eta solasaldia. Arratsaldeko 18:3etan, Sarriko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Areto Nagusia) (Av. Lehendakari Agirre 83, Bilbo). - aiatzak 12, osteguna. MINTEGIA: Darío Azzellini adituarekin Venezuelako prozesua eta garatzen ari diren eredua aztertzeko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu (izena eman behar da). Goizeko 11:00etan Leioako Campusean Lan Harremanen Unibertsitate Eskolan (Rosetoia) - Maiatzak 12, osteguna. HITZALDIA: " Proceso comunitarista en Venezuela " . Darío Azzellini. Arratsaldeko 18:30etan, Sarriko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean (Areto Nagusia), Av. Lehendakari Agirre 83, Bilbo. - Maiatzak 13, ostirala. MINTEGIA Donostian 9:00etan Zine-foruma " Comuna en construcción y Venezuela desde abajo " pelikularen proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia. 11:00etan Hitzaldia " Proceso comunitarista en Venezuela " Dario Azzelliniren eskutik. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Gradu Aretoa) | Ihardunadiko egitarau osoa |, | Informazio guztiarekin dosierra |. Informazio gehiago eta izenemateko, idatzi ipes.bilbao@euskalnet.net. 2011/10/22 - 14:52:04
Nabarmena: Info Indy 15-U / II
(((i))) Informazio osoa Indymedian 15 U IndyEH-n loturak Info Global: | map.15october |, | indymedia.us |, | 15october |, | globalrevolution.tv |, | submedia.tv|, | movimiento15m |, | uninomade |, | democraziakmzero |, | progettorizoma |, | traficantes.net |, | madrid.indymedia |, | italy.indymedia |, | nycga.cc |, | globalproject |, | ikusimakusi | __________________________ INFO GEHIO: | Info Indy 15-U / II. Kroniker. | 2011/10/22 - 14:52:04
LatinoAmerika Tinko jardunaldiak
Urtero bezala Komite Internazionalistak LatinoAmerika Tinko jardunaldiak antolatu dituzte. Apirileko lehenengo bi asteetan izango dira eta gaur egun Brasil, Bolivia, Kolonbia eta Kubako errealitatetan, borroketan eta erresistentzietan sakontzeko aukera eskeiniko dute. Hau izango da jardunaldien egitaraua: - Apirilak 4, 18:30etan: Taller de Soberanía Alimentaria. Janaina Stronzake & Lucineia Freitas ( Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra ko kideak), Deustuko Gazte Lokalan (Bilbo) - Apirilak 6, 20:00etan: La hegemonía indígena y popular en Bolivia. Iñigo Errejónekin (Boliviako Gobernuan aholkularitza lanetan egondakoa) Gatazka Gunean Bilbo - Apirilak 12, 19:30 etan: Colombia: lo que ocultan las transnacionales, el caso de Hidroituango Bideoconferentzia Kolonbiatik Nubia Cirorekin (Ituango Abeltzain Txikien Elkarteko kidea), Hikaateneo (Muelle Ibeni, 1, Bilbo). - Apirilak 13, 19:30 etan: Cuba, proceso de debate, retos y expectativas. Lazaro Oramas (Kubako Alderdi Komunistako kidea) eta Antxon Mendizabalen (Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) parte hartzearekin. La Bolsa aretoa (Pelota kalea, 10, Bilbo) Horretaz gain, tailerrean, bideokonferentzian edo hitzaldietan Komite Internazionalistak aurtengo udarako preparatu dituen brigada kanpaina aurkeztuko du eta brigadei buruzko informazioa eskuratzeko aukera izango da. Erlazionaturiko estekak: | Elikadura subirotasunaren topaketak Bilbon |, | III Jornadas Internacionales Movimientos Campesinos y Transformaciones Agrarias: Alimentos: ¿Derecho o Mercancías?. Bilbon 2011/10/22 - 14:52:04
Kukutza III Gaztetxea, Gurea da garaipena! Guztion artean lortuko dugu!
Kukutza III. gaztetxea , Euskalherriko gaztetxeen artean handienetakoa eta historia luzeenetakoa duena desalojo eta suntsitze arriskuan dago. Epaileak desalojo autua sinatu du eta ez du errekurtso bat jartzeko denborarik utzi; eta gainera erkidegoko gobernuaren onarpena du suntsiketarako. Tramite administratibo eta judizial guztiak ziztu bizian doaz aurrera eta presaz. Mehatxu berri eta definitiboa dirudien hau plazaratu zenetik hainbat elkartasun ekimen egin dira Kukutzaren alde, besteak beste ehundaka lagun biltzen dituen lipdub-a , Errekaldeko auzotarren manifestaldia , EHUko irakasle eta katedradunek suntsiketaren aurka daudela jasotzen duen testua edo babesa emateko prentsaurrekoak [ Bideoa ]. Gaur egun hainbat lagun eta talderen babesa jasotzen jarraitzen duen arren zure babesa ere beharrezkoa da beraz animatu babesa ematera zuen izenean edo ordezkatzen duzun taldearen izenean. Gainera uztaila eta abuzturako defentsa brigadak antolatzen dabiltza. Irakurri gehiago Kukutza -k duen blogean. Guzti honetaz gain nazioarteko manifestaldi bat antolatuko da uztailaren 16ean Bilboko udaletxetik abiatuz 18:00etatik aurrera. Mezuaren zabalkuntzan laguntzeko deskargatu kartela eta atera argazki bat katerlarekin eta ondoren bidali helbidera . 2011/10/22 - 14:52:04
Gonbidapena parte hartzeko 2011-V-21 [Gran Via-17:00]-an
Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen parodia zein herri bazkariak kalean burutzea, informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala, legez kanpoko ekintzak bihurtu dituzte. Gainera, geroz eta jende gehiago, edozein argudio iraultzailetik urrun dagoen pasibotasunean harrapaturik aurkitzen gara, errealitatetik ihes egin nahian etsipenean erortzen garelarik. Eguneroko errepresioaz izuturik, jazarpenen aurrean ezinean jausten gara, borrokatu ordez. Askatasunaz hitz egitea, kaleetan gure existentzia debekatzen duten bitartean eta egunkariak, irrati libreak edota publikazio alternatiboak isilarazten dituztenean, fartsa bat da! Irailean, Bilboko Udalak Espazio publikoaren ordenantza onartu izana, honen adibide garbia da, dagoeneko isunen bidez martxan jarri dutelarik. Atera kalera eta pasibotasuna garaitu. Kalea guztiona den heinean, etengabe isilarazitako bozgorailua izan da. Salatu, opatu, oihukatu, dantzatu, gozatu eta gurea dena berreskuratu! Adierazpen askatasuna defenda dezagun! Kolektibo zein pertsona ezberdinei kalea gurea den gune herrikoia bihurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu: Bertsolariak, musikariak, malabaristak, dantzariak, antzerkilariak, margolariak, kirolariak etab. Denetarik ekarri, ikurrak, kartelak, pegatinak, musika tresnak eta burutzen zaizuen guztia, izan gaitezen sortzaile eta zuzenak. Eta maiatzaren 21ean [larunbata] Bilbon [Gran Via], arratsaldeko 17:00etan elkar ikusten bagara? | Bideoa | Informazio gehiago: | Irratsaioetako elkarrizketa: Irauli Uhinak |, | Irratsaioetako elkarrizketa: Gazte Borraste |, | Pasa den edizioa: argitapena |, | Pasa den edizioa: Argazkiak ta kronika |. 2011/10/22 - 14:52:04
Indymedia EH arriskuan
[Talde editorialaren oharra: Sarrera hau erdigunera daramagu IndyEHren etorkizunaren inguruko eztabaida zabaltzeko. Interesgarria deritzogu eztabaida hau, IndymediaEH berritzeko bidean, modu eta edukietan, baita taldeak osatzen duen jendean ere. Eztabaida honetan partehartzera eta eztabaida aberastera animatzen zaituztegu. Hurrengo astetan ere asanbladara deituko da.] Newswire-n eztaibaida (eskuineko zutabea) Las que se suelen llamar cuestiones técnicas, pueden tener muchas veces orígenes de fondo bastante más serias. Aquí es evidente que tenemos un problema, otra vez. Pero según dicen aún más grave que de costumbre. Probablemente, un problema estructural de comunicación. La primera, es que haciendo parte del equipo dinamizador de los Herria Mugi! (esos foros de movimientos sociales vascos coordinados por la JZF que anticiparon de alguna forma las pautas de Puerto Alegre), justo poco después de Seattle, fui un convencido impulsor del proyecto Indymedia desde las primeras noticias que tuvimos de ello en el IV encuentro de Barria, cuando añadimos inmediatamente un espacio Indymedia a los debates del semillero de comunicación. Donde se concretó la iniciativa, entre otras importantes como una coordinación de radios libres. La segunda, es que desde su nacimiento, aunque sin hacer parte del equipo dinamizador (¿asamblea?), ni conociendo bien sus mecanismos, empecé a participar en el newswire con una cierta asiduidad, sobre todo en los debates. Hasta hoy. La tercera, por supuesto la más importante, es que considero Indymedia EH una de las mejores herramientas que disponemos los movimientos populares, los voluntarios y los que tenemos algo que opinar e informar en Euskal Herria. Pese a todos sus límites, es evidente. Se entiende, comunicar en el marco nacional, de autodeterminación, de lucha social y de clases, contra y fuera de todo el aparato y lenguaje mediático institucional, capitalista o partidista. Es decir: fuera del control de instituciones, partidos, sindicatos, jefes o patronos de cualquier tipo, sobre todo españoles y franceses. La crisis que se registra actualmente, según el clásico boca a boca que caracteriza nuestra sociedad muy viva y siempre atenta, parece más grave de lo habitual. A veces resultarían ser problemas técnicos, los que condicionan la supervivencia de este medio independiente pero, lo sabemos, siempre existen explicaciones sociales, culturales y políticas en los orígenes de estos dichosos problemas técnicos. Por mi parte, desconozco todavía como funciona el mecanismo Indymedia. Lo confieso, uso ordenadores no mucho más que como aparatos de redacción, e Internet esencialmente como medio de comunicación de forma bastante simple o primitiva. No tengo conocimientos suficientes (y por esto no me sumé al equipo de puesta en marcha) como para entender que hay detrás de esta página tan interesante, dinámica y disponible. Pero aquí quisiera introducir un primer elemento crítico: me parece que, ya desde su puesta en marcha, no se han registrado grandes esfuerzos para darla a conocer a los movimientos sociales. Será por mi desconocimiento o despreocupación, pero tengo la impresión de que demasiado pocos voluntarios del movimiento social vasco hayan tenido la oportunidad de conocer y participar en este proyecto. He visto en otros países campañas de apoyo, o de promoción de los respectivos Indymedia. Hasta pegatas y pintadas en la calle, pero en Euskal Herria, por lo menos por lo que conozco, nada parecido. Se habla de asambleas Indymedia, pero ignoro el cuando y el como de estas reuniones, y así creo que le pasa a la gran mayoría de los que hacemos alguna actividad social, cultural, etc. en Euskal Herria. Por lo tanto, esto podría explicar, en parte por lo menos, la situación bastante precaria del medio. E indicar un camino alternativo más provechoso, abierto y eficaz para mantener abierta y desarrollar esta ventana de libertad. Pregunto: ¿No habrá llegado el momento de socializar algo más Indymedia EH, por lo menos a partir del mismo sito, o con los medios que se consideren más oportunos, para dar a conocer la situación e invitar a una mayor participación? 2011/10/22 - 14:52:04
Kukutza hustu egin dute!
Berriak berri: Kukutza eraisteko baimena eman du epaileak , | Alerta Roja !! Todxs a defender Kukutza |. Asteazkenean urriak 22, Ertzaintzak Kukutza hustu zuen. Hau izan da jasotakoaren kronima: Egunsentiko bostetatik ertzaintza Kukutzan sartzen saiatzen ari da husteko asmoarekin. Errekaldeberri auzoa hartu dute poliziek eta etengabe jendearen aurkako kargak egiten ari dira [ Streeming auzoko etxe batetik kamera zuzenean ]. Zaurituak eta atxilotuak daude jadanik eta urgentziazko deialdia egin dute jendea Gaztetxera hurbiltzeko. Eutsi goiari eta gora Kukutza, defenda dezagun!!! IndymediaEHan agertutako berriak: | Desde los alpes solidaridad con kukutza |, | Gaur, ostirala, ere, Kukutzaren alde!! |, | Ultima hora !! La Ertzaintza vuelve a cargar contra los manifestantes por Kukutza |, | Kukutzaren Desalojoari Stop |, | Construyen cárceles y cierran gaztetxes |, | Más de 5.000 personas se manifiestan en defensa de Kukutza, cuyo drribo ha sido paralizado |, | Kukutza Indy Azkenak |, | estan desalojando Kukutza |, | Las F.S.E de la C.A.V comienzan a desalojar el gaztetxe de Kukutza a sangre y fuego |, | Alarma gorria! Kukutza desalojatzen ari dira! |. Berriak berri: | Kukutza-ko Facebook |, | Desalojo-aren argazkiak |, | Berria Branka-n |, | Berria Gara-n |, | Berria Nodo50an |, 2011/10/22 - 14:52:04
Akanpadak 15-M eta gero
Madrilek bidea marratu zuen joan domekan. Gizarte saretik zabaldu zan deialdia eta gutxinaka, gutxinaka, geroz eta jende gehiago biltzen joan zen. Alor guztietako eta ideologi ezberdinetako jendea, baina gutxi batzuen eskuetan dagoen bidezkoa ez den mundu baten aurrean amankomunean daukate honek sortzen dien haserrea. Denen arteko lanari esker, haserre hau akanpatzeko dendetan, kurtso, ikastaro eta asanbladetan bilakatu da egunotan. Bilbon ingelesen zelaian hasi zen, maiatzaren 16an. Iruña zaharrak erdialdea agora irakigarria bilakatuta ikusi du. Donostia, Gasteiz,... Partehartzaileek, mantra balitz, alderdi politikoetatik, sindikatuetatik edo antzekoetatik at daudela iharduki azaltzen dute. Herria baino ez direla, ez direla lekutik mugituko zerbait lortu arte adierazten dute. Batek daki zerbait lortuko duten, agian ez, baina hor daude. Gai honi buruzko albisteak. Hausnarketarako artikuluak: | Web de la acampada de Iruña |, | Acampada de Barna |, | Web de la acampada de Madrid |, | Democracias emergentes |, | Sol, o cuando lo imposible se vuelve imparable |, | (Sobre el 15M) La realidad es compleja y frecuentemente distinta a cómo nos la imaginamos |, | Después del 15M, un reto: reinventar la democracia |, | Algunas líneas sobre lo que acontece en Sol |, | 15-M: sugerencias para arrancar adoquines |, | Carlo Frabetti: La revolución ha comenzado |, | A la execrable partidocracia: ¡FUERA!, Dégage! |, | ¡No es sólo indignación! Inventando nuevas formas de hacer política |, | Movimiento 15 M: un movimiento condenado al fracaso |, | #spanishrevolution in Amsterdam.Video |, | Democracia real y continuidad monárquica, no concuerda |. 2011/10/22 - 14:52:04
Eragozpen fiskala 2011
Zentzugabekeria militarra sostengatzen jarraitzeari uko egiteko. Bidegabekeria militarra publikoki salatzeko. Makinaria militarra martxan jarduteko behar diren baliabideak ez emateko, aurten ere talde antimilitaristak errenta aitorpen garai honetan, eragozpen fiskala egitera animatzen dute. Paperak betetzerakoan, ordaintzeko nahiz kobratzeko izan, idazki baten eragozle izatearen adierazpena gehitu daiteke. Desobedientzia zibila aktiboki egiteko, aitorpenaren kenketetan, bestelako proiektu bateri bideratzen zaiola gastu militarrei dagokion dirua eta ogasun sailari ordaintzen ez zaiola adierazten da, proiektuari emandako diruaren agiria eta eragozlea izatearen idazkia gehituz. 84 euro kentzea proposatzen da, munduko herrialde txiroenak gogoratuz. Estatuak ez du horregatik defentsarako aurrekontua murrizten, urtez urte handiagoa bait da, baina behintzat gerraren kontrako adierazpen politiko moduan jaso beharko du. Informazio gehiago lortzeko: - Kakitzat: deitu 652 762 232 - Eragozpen Fiskalaren aldeko Gipuzkoako Taldea ( KEM-MOC ): idatzi edo deitu 666-619586 - Bilboko KEM-MOC: idatzi edo deitu 609469599 - Eragozpen Fiskalaren aldeko Taldea - Iruñeko KEM-MOC: idatzi , deitu 948 21 05 30 edo pasa asteartetan Bakearen Etxetik, Merced 18 bajo, Iruñean Informazio gehiago: | Eragozpen fiskalaren gainean bideoa |, | Zenbait galdera eragozpen fiskalaren gainean |, Gerrarik Ez |, | Aurtengo kanpainaren triptikoa |, | CGTren kanpaina |, | Kakitzat: Desarma tus impuestos |. 2011/10/22 - 14:52:04
