Euskal kultura

Albisteak atalaren RSS jarioa

Mexikoko baztandarrek festa jendetsu eta alaiarekin ospatu zuten aurten ere Baztango Eguna

Iragan maiatzaren 1ean Mexikoko baztandarrek berain eguna ospatu zuten, eta beste behin ere festak arrakasta itzela izan zuen. Badu zeozer berezia Baztango Egunak, urtero urtero jendetza biltzen baita Euskal Etxera. Agian zerikusia du eguneko menuak, Baztango jaki tipiko eta goxoek osatua, bertakoen oroimena kitzikatzen duena; edo agian giroa, beti ere aparta izan ohi dena. Jarraian, argazki galeria.  2016/05/09 - 04:59:20

Chicagoko Koldo Mitxelena Katedrak euskal fikzioa aztertu eta "Loreak" filmaren emanaldia egin zuen

Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra euskal fikzio garaikideak ari da aztertzen aurten, Mari Jose Olaziregi irakaslearen zuzendaritzapean. Programa akademikoarekin batera, ikasleek "Loreak" filma ikusteko aukera izan zuten iragan apirilaren 28an, Jose Mari Goenaga zuzendariak aurkeztuta bideo-konexio baten bitartez.  2016/05/09 - 04:59:20

Eder Montero, euskal sukaldari New Yorken: «Euskal kultura garai berrietara egokitzea gure eginbeharra da»

 2016/05/09 - 04:59:20

2016ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’: behin betiko programa eta ordutegia datorren iganderako

 2016/05/09 - 04:59:20

Caraboboko Euskal Etxe venezuelarrak zuzendaritza berritu du: Aitor Ibarra da orain lehendakari

Elkartearen Urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den igandean, Maiatzaren Lehenean, Venezuelan, Carabobo estatuko Eusko Etxeak, Naguanaguako bere egoitzan. Besteak beste, bildutakoek Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuten. Ondorioz, datorren agintaldi honetan Aitor Ibarra izango da Eusko Etxeko lehendakari berria.  2016/05/09 - 04:59:20

Standak Concordia erdian euskaldunen jarduerak zabaltzeko eta larunbat honetan, afaria euskal etxean

Euskal kolektibitateak egiten dituen ekintzak eta Euskal Herriaren berri zabaltzeko asmoz, stand kulturalak antolatuko ditu Concordiako Euskal Etxeak, hilean behin, hiriko 25 de Mayo plazan. Berri honekin batera gonbite bat ere luzatzen dute lagunek: larunbat honetan urteko lehenengo afaria egingo dute euskal etxean.  2016/05/09 - 04:59:20

Jaiaren logo lehiaketa eta urte osoko programa Chascomuseko Euskal Etxean, bere 25. urteurrena ospatzeko

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek erakundearen 25. urtemuga ospatuko dute aurten eta mota askotako ekintzak biltzen dituen egitarau bat ari dira osatzen behar bezala ospatzeko. Festaren publizitatea egiteko, irudi berezi bat nahi dute chascomustarrek eta hori dela eta Euskal Etxearen 25. Urteurren logo lehiaketan parte hartzeko deialdia ere plazaratu dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 10ean bukatuko da.  2016/05/09 - 04:59:20

Laburmetraiak, irudimena eta umorea; euskara ikasteko era bikaina Madrilgo Euskal Etxean

 2016/05/09 - 04:59:20

"Elkokoak, the Basques of Elko" online erakusketa sareratu dute zenbait kultur erakunde amerikarrek

 2016/05/09 - 04:59:20

Carina Barajas, Utah-ko euskalduna: "Jende gogorrak hazi nau, bereziki izpiritu gogorreko emakumeek"

 2016/05/09 - 04:59:20

Nabigatu euskaraz