irratia.com 2.3 | Basque digital radio

173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza

Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten | © cc-by-sa: gaztelumendi.org Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu. Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da gurean. Ordenadore [...]  2010/03/09 - 00:26:16

172. saioa: Global / basque music podcast

Global funk jaia asteburuan Bilboko kafe antzokian. Dj Dusty, Arka eta Makal festa batean. Global funk proiektua zer den ezagutu aurretik, musika jartzeari ekin diogu, musika globala eta lokala uztartuz Jazz & milk disketxea, Fermin Muguruzaren hurrengo musika geltokia, The Clash taldearen bertsio berezi bat edota funky doinu ezberdinak. Podcast musikala atera zaigu, lantzean lantzean albiste teknologikoren bat sartuaz, [...]  2010/03/02 - 02:25:13

171: Asel Luzarraga blogariari elkarrizketa

Asel Luzarraga elkarrizketatu dugu irratia.com emankizunean. Txilen espetxeratuta egon ostean, etxeko atxiloaldi egoeran dago egun. Txiletik Euskal Herrira egiten duen lehen elkarrizketa honetan, bere egoeraren berri, gertaerak, akusazioen berri eman digu. Umorerik ez du galdu euskal idazle eta blogariak. Gogotsu mintzo da Anarkismoaz, maputxeen eskubideetaz, maitasunaz eta Euskal Herriaz. Aselaskatu.org ekimenko partaide bat ere gurean izan [...]  2010/02/23 - 04:25:18

Egunkaria libre

Gaur, otsailak 20 Egunkaria libre! Argazkiak.org | Egunkaria libre © cc-by-sa: irratia.com Abenduan Bilboko kaleetan manifestazio izugarri handia egin zen Euskaldunon Egunkariaren alde. irratia.com / egunkarialibre.info emankizun berezia egin genuen. Saioa entzun edo eskuratzeko HEMEN klikatu.  2010/02/20 - 17:09:14

170. saioa: Gora Ramonzin! biba RAMONez!

EZgae eta Ramontzin aztertzeko, umorea eta kritika tarteko, saio borobila atera zaigu, oso oso musikala, zelan ez. RAMONez. Rockanroll radio, lets go! Nola aldatzen diren gauzak, Kamarada! eta beste hainbat hit aipatu ezin direnak. Saretik ekarri dugun musika, la lista de sinde zerrendari erreparatuz. Putasgae.info klik egin eta grileterik gabeko kultura aldarrikatuz. Ramoncin abeslariak ARGIA astekarian, 1985eko [...]  2010/02/16 - 12:23:17

169. saioa: Fosdem 2010 eta albisteak 2.0

Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara. albisteak 2.0 Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago gertatuakoak ekarri ditugu gure albistegi digitalera. Aspaldiko [...]  2010/02/09 - 02:31:14

Herri irratigintzari buruzko erreportaia

8. kalea bideo sorta ari da egiten aspaldion Ibaizabal Telebista. Bilbo eta inguruetako gaiak lantzen dituzte normalean, eta berriki herri irratigintzari buruzkoa egin dute. Bilbo Hiria irratia, Bilboko Irola eta Tas Tas irrati libreak, Uribe Kostako Koska irratia eta Lutxanako Zopinpa irratia. Irratia.com emankizun bat grabatzen ere egon ziren Ibaizabalekoak, eta gure saioko irudi eta soinuak [...]  2010/02/06 - 03:24:14

168. saioa: euskarazko irratigintzaren erronkak

 2010/02/01 - 22:36:20

[gogoeta saioa] irratigintza euskalduna eta berrikuntza

Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai. Podcasting-a aro digitala irratiak eta Internet euskara / euskal kultura Informazioaren gizartean Gauza asko ditugu berba egiteko, eta guztion artean egin nahi dugu, eztabaida zabaldu eta gogoeta amankomuna egiten saiatzeko. Saio hau, hasiera bat baino ez da, berrikuntza [...]  2010/01/29 - 11:38:10

167. saioa: Mikel Laboa oroituz

Mikel Laboa izan dugu gogoan. Bere eraginak, bere gustuko musika eta autoreak. Testuinguruan jarri dugu Mikel Laboaren ibilbide artistikoa, musikala Ibon Rodriguez musikari eta musikazalea eta Julen Azpitarte kazetari musikazalea gonbidatu ditugu gurera. Diskoak, biniloak, mp3 kantuak, wikipediako apunteak, biografiak . zer ez duten estudiora ekarri gure bi lagunek. Saio interesgarria, jakintza sozializatzeko gogoa, kantu eta [...]  2010/01/26 - 18:27:12