Aramaioko Udala
Udal Albisteak
Etxean laguntza behar duten adineko senideei arreta egiten dieten pertsonendako 2009rako
diru-laguntzak
Eskaera aurkezteko epea abuztuaren 16ra arte izango dute interesatuek herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan. Jarraian dituzue oinarriak: 2010/07/28 - 15:23:03
Udalaren eta zerbitzuen ordutegiak abuztuan
Aramaioko Udalak udako ordutegia izango du abuztuan eta irailean: 09:00tatik 14:00tara. Abuztuak 13 eta 20 (ostiralak biak) udal bulegoak itxita egongo dira. Kultura Etxea eta liburutegia, itxita egongo dira abuztu osoan eta irailaren 1ean irekiko dituzte berriz. Kiroldegia, abuztuaren 1etik 23ra eta abuztuko aste bukaeretan itxita. Gainontzeko egunak ohiko ordutegiarekin: 17:00etatik 21:00etara. 2010/07/28 - 15:23:03
Suņa eta Untzilla arteko errepide zatia konpontzen hasiko dira
Datorren astelehenean, abuztuak 2, Suņa eta Untzilla arteko errepide zatia konpontzen hasiko dira. Ondorioz, zati hau trafikora itxi egingo da eta Arrasatera joateko Aretxabaletatik joan beharko gara. 2010/07/28 - 15:23:03
Bizi-baldintzak eta bizi-kalitateren hobekuntzarako prestazioak
Prestazio hau, 2009an indarrean egon zen lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta txikiagoa izan duten pertsonendako da. Jarraian baldintzak: 2010/07/28 - 15:23:03
Ur-mozketak
Ur-ihesak kontrolatzeko lanak direla eta, ur mozketekin jarraituko dugu: 2010/07/28 - 15:23:03
Sua egitea debekatuta
Foru Aginduaren arabera, Arabako Lurralde Historikoko ondoko tokietan sua egitea debekatu da, salbuespen moduan eta aldi baterako: 2010/07/26 - 09:59:02
Igerilekua Baņera parkean
Aramaioko Udalak igerilekua jarri du Baņera parkean, 13 urtetik beherako umeek bertan ondo pasa dezaten. 6 urtetik beherako umeek heldu batek lagunduta sartu ahal izango dira. 2010/07/26 - 09:59:02
Ur mozketak
Ur-ihesak kontrolatzeko lanak egiteko ur-mozketak egin behar ditugu, egutegi honen arabera: 2010/07/21 - 17:19:02
Ezohiko osoko bilkura Aramaio-Arrasate errepideari buruz
AHT eraikitzeko obren ondorioz gure herriko errepide nagusia moztu ziguten. Ordutik 5 hilabete pasatu dira eta egoera honen irtenbidea gero eta nahaspilatuago dago. 2010/07/19 - 11:55:02
VI. postal lehiaketa abian da
Txirritola Euskara Elkarteak antolatu du seigarren postal lehiaketa. Parte-hartzeko aukera dago irailaren 15era arte. 2010/07/13 - 19:32:03
