Bergarako Udala

Udal albisteak

'Kudeatuz programa' parte-hartzailea jarri du Udalak abian

Bergarako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako "Kudeatuz programaren" barruan, prozesu parte-hartzailea jarri du abian Bergaran eraikiko den erabilera anitzeko antzoki baten funtzioak eta antolaketa fisikoa zehazteko asmoz. Prozesu honen lehenengo saioa, martxoaren 2an, bihar, burutuko da 19:00etan osoko bilkura aretoan.  2010/03/01 - 17:08:05

"Alfonbra magikoa" umeendako antzezlana

Euskarazko antzezlan hau, familia osoarendako da. Oihulari Klown taldeak domekan, hilaren 7an, eskainiko du Zabalotegin "Alfonbra magikoa" lana 17:00etan. Sarrera: 3 euro.  2010/03/01 - 15:13:03

"La alfombra mágica" teatro para niños/as

Esta obra de Oihulari Klown es para toda la familia. Será el 7 de marzo, domingo, en Zabalotegi a las 17:00. Entrada 3 euros.  2010/03/01 - 15:13:03

Mursego bakarlariaren emanaldia zapatuan

Maite Arroitajauregi, Mursego, musikari eibartarrak emanaldia eskainiko du Zabalotegi aretoan. 20:00etan izango da zapatuan, martxoaren 6an. Sarrera 5 eurokoa da.  2010/03/01 - 13:17:11

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren 2010eko errezibuak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren 2010eko errezibuak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:  2010/02/26 - 15:57:05

Zuhaitz landaketa atzeratuta, eguraldi iragarpena dela-eta

Larunbaterako, otsailak 27, antolatuta zegoen zuhaitz landaketa bertan behera lagatzeko erabakia hartu du udalak. Euskalmetek eman duen muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko oharraren arabera, haize oso gogorrak egongo dira mendi aldean eta kanpoan egin beharreko edozein ekintza bertan behera uzteko gomendioa eman du SOS Deiak-ek.  2010/02/26 - 14:01:05

Erramu Zapatuan txosnen esplotazioa arautuko duten baldintzak eta eskaera orriak

Bi txosna jarriko dira Erramu Zapatu egunean, martxoaren 27a: Seminarioko patioan bata, taloak saltzeko; eta Munibe plazan bestea, labeldun oilasko errea saltzeko. Hemen bakoitzaren esplotaziorako baldintzak eta eskaera orriak:  2010/02/25 - 14:50:04

Zuhaitz Eguna, zapatuan

Datorren zapatuan, otsailak 27, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu Bergaran. Pagoak landatuko dira Gorlan eta zuhaitzen azoka egingo da San Martin plazan.  2010/02/25 - 12:54:04

Martxoko kultura egitaraua

Jarraian duzue martxoan zehar antolatu diren kultura ekitaldien zerrenda: zinema, antzerkia, musika, hitzaldiak...  2010/02/25 - 12:54:04

Valdezcarayrako eski irteeran primeran pasatu dute gaztetxoek

Otsailaren 20an, zapatuan, joan ziren 58 gazte Valdezcarayko ski pistetara. Primeran pasatu dutela kontatu digute joandako lagunek.  2010/02/24 - 17:37:04