Orioko Udala
Udal Albisteak
"Zeu izan, hemen eta orain"
Otsailaren 10ean arratsaldeko 19:00etan Marta Gastakak hitzaldia eskainiko du Kultur Etxean Mandalara taldeak antolaturik. 2012/02/08 - 13:39:02
Udaltzaingoaren Oharra
Orioko III Kross Txikia datorren igandean ospatuko da. 2012/02/08 - 07:50:11
Dantza ekitaldia
Otsailak 11 larunbatean, 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskeiniko dute. 2012/02/07 - 16:34:07
Danbolinek emaitza ezin hobeak lortu ditu aurten ere Andoaingo piano-jaialdian
2012ko otsailaren 4 eta 5ean egindako Andoaingo 7. Piano Jaialdian 17 oriotarrek 11 urrezko domina lortu zituzten (horietatik hiruek epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuten eta eskubidea izan zuten zeremonia amaieran parte hartzeko) eta hiru zilarrezko. 2012/02/07 - 14:36:02
Etxebizitza babestuen zozketa publikoa: eskabidea aurkezteko azken egunak
Udalak 29 etxebizitza babestu zozkatuko ditu: 4 hondartza sektorean eta beste 25 Kale Nagusian. Zozketa publikoan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute udaletxean eta eskabideak aurkezteko azken eguna 2012ko otsailaren 13a izango da, datorren astelehena. Gaiari buruzko informazioa nahi duenak jo dezala udaletxera bulego orduetan (astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era). 2012/02/07 - 12:40:02
EuskoTrenek greba egingo du ostegunean, hainbat ordutan
EuskoTreneko Batzorde Iraunkorrak greba deialdia iragarri du otsailaren 9rako, zerbitzu publikoetan azken aldian egiten ari diren murrizketen kontra protesta egiteko. 2012/02/06 - 15:30:03
'Topagune berdea' ostegun arratsaldean bilduko da
Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du hurrengo ostegunean, otsailak 9, 19:00etan, kultur etxean. 2012/02/06 - 09:40:01
Ametsa gaztelekuaren kudeaketa lehiaketara atera du Udalak
Udalak lehiaketa publikoa egingo du, Ametsa gaztelekua kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko. 2012/02/01 - 14:04:05
Andoaingo 7. piano jaialdia.
Danbolin Musika Eskolako ikasleak, Andoaingo 7. piano jaialdian. 2012/01/30 - 19:47:07
Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak
Urola Kostako Udal Elkarteak ikastaroak eskaintzen dizkizu, erabat doan, lana bilatzen laguntzeko. Udal Elkartea Lanbideko Orientazio Zerbitzu Kolaboratzailea da. Ikastaroen helburua da lana bilatzen laguntzea edo, lana dutenei, lanari eusteko gaitasunak hobetzen laguntzea. 2012/01/30 - 10:03:08
