Ondarroako Udala
Udal Albisteak
Martxoaren 8a, kartel lehiaketa: Iñaki Fernandez eta Maider Zabala irabazle
Iñaki Fernandez eta Maider Zabalak egindako lanak aukeratu dituzte Martxoaren 8ko kartela iragartzeko lehiaketan Iñaki Fernandez Iturmendi eta Maider Zabala Segurolak egindako lanak aukeratu dituzte Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, iragartzeko kartel lehiaketako irabazle moduan. Iñaki Fernandez Iturmendi lehiaketa nagusian gailendu da eta etxea abiapuntu! lanarekin, eta horregatik 1.000 euroko saria jaso du. Bestalde Maider Zabala Segurola 14 urtetik beherako lehen sailkatu bezala hautatu dute, Denok dugu dohainen bat lanarengatik. Sari moduan 200 euro poltsikoratu ditu. 2009/02/18 - 19:26:04
Ondarroako lau gaztek Aztertu 2008 saria
Ondarroako lau gaztek Aztertu 2008 saria jaso dute Lucas Matos, Naroa Solabarrieta, Aitzol Etxebarria eta Irati Bilbao ondarrutarrek Aztertu 2008 saria jaso zuten larunbatean. Aztertu programa Azterkosta izenarekin jarri zen martxan Euskal Autonomia Erkidegoan 1992an. "Coastwath Europe" itsas bazterraren gaineko ingurumen heziketa programa europarraren egokitzapen moduan hasi zen eta gerora Ibaialderekin osatu zen, gure erreken ingurumen egoera aztertzeko. 2009/02/17 - 01:20:05
Munduko emakumeen literatura: Afrika beltza
Ondarroako emakumeentzako Jabekuntza eskolak "Munduko emakumeen literatura: Afrika beltza" ikastaroa dakar oraingoan Ondarroako emakumeentzako Jabekuntza eskolak otsailetik ekainerako egitarau berria aurkeztu du. Asteburu honetatik aurrera "Munduko emakumeen literatura: Afrika beltza" mintegia emango dute. Klaseak, hain zuzen ere, otsailaren 13an, martxoaren 6an, apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta 15ean, eta ekainaren 12an eta 19an. Saioak Guzur Etxean izango dira eta 17:00etatik 21:00etara izango bitartean. 2009/02/09 - 17:54:07
Zaldupeko zubia: lanen lizitazioa
Ondarroako Udalak Zaldupeko zubia konpondu eta hobetzeko eta alboan oinezkoentzako pasabidea egiteko kontratazioa lizitaziora atera du Ondarroako Udalak Zaldupeko zubia konpondu eta hobetzeko eta alboan oinezkoentzako pasabidea egiteko lizitazio lehiaketako baldintzak argitaratu ditu. 2009/02/09 - 17:54:07
Sahararako materiala
Saharako errefuxiatuentzako materiala eta elikagaiak biltzeko kanpainan iaz baino heren bat material gehiago jaso dute Ondarroan Ondarrutarrek iaz baino heren bat material gehiago batu dute Saharako errefuxiatuei laguntza moduan bidaltzeko. Bilketa joan den ostiralean amaitu zen eta ondarrutarrek eman duten erantzuna ezin hobea izan da. Honen ostean, batutako guztia Bilbora bidali dute "Piztu itxaropena" Sahararen aldeko V. euskal karabanan parte hartzen duten Udal guztiek jasotakoarekin batera bere helmugara iritsi arazteko. 2009/02/03 - 00:31:05
Komunikazio Bulegorako Kontratazio epea irekia
Ondarroako Udalak Komunikazio Bulegorako Kontratazio epea ireki du. Ondarroako Udalak Komunikazio Bulegoko Zerbitzua onartu du, negoziatutako prozeduraz eta publiko eginez. Zerbitzu hau kontratatzeko 64.588,80 euro onartu ditu. 2009/02/02 - 03:27:04
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren egitaraua
Ondarroako emakumeentzako Jabekuntza eskolak otsailetik ekainerako egitarau berria aurkeztu du. Eskola honen helburua emakumeen partaidetza soziala eta politikoa bultzatzea da, eta horretarako, sare-lanean gauzatzen da proiektua. Aurten, gainera, sarea indartzeko erronkari heldu zaio ikasleen arteko harremanak eta elkartrukea sustatzen ahalegintzeko. Ikasturtean zehar ikastaroak eta ikasturte amaierako ekitaldiaz gain, jardunaldi bat antolatuko da emakumeen Udal Kontseiluen gainean jarduteko. 2009/01/27 - 21:09:04
Erregistroko bulegoak lekuz aldatzea eta zerbitzuen gida berritzea
Ondarroako Udalak Erregistroko bulegoak lekuz aldatu ditu eta zerbitzuen gida berritzen ari da Ondarroako Udaleko Kudeaketa Taldeak Erregistroko bulegoen kokapena aldatu du, herritarrentzat bertaratzea erosoago aizan dadin. Aurrerantzean, eta behin betiko, Musika Plazaren azpian egongo da, Kanttoipe kalean. Honenbestez, Udaletxearen beheko solairuan bai Erregistroak zein Udaltzaingoak libre utzi dituzten bulegoak beste udal atal batzuk hartuko ditu hauek konpontzeko lanak amaitu bezain laster. 2009/01/22 - 21:49:09
Herri barruko bideak igandeetan eta jaiegunetan garbitzeko zerbitzu publikoa
Ondarroako Udalak herri barruko bideak igandeetan eta jaiegunetan garbitzeko zerbitzu publikoa betetzeko kontratazioaren behin betiko esleipena egin du 139.400,06 eurorengatik, gehi 9.758,00 BEZarekin. 2009/01/19 - 02:34:06
Biribilgunea eraikitzeko lanen esleipena
Ondarroako Udalak BI-633 eta BI-638, zubi barriaren ondoan, lotuko dituen biribilgunea eraikitzeko behin betiko esleipena Construcciones Lasuen enpresaren alde egin du, 906.340,49 euroko esleipen zenbatekoarekin. 2009/01/15 - 00:18:09
