Bergarako albisteak
Bergarako albisteak
Giro ederra Bergarako Buruñao auzoan, San Blas jaien aitzakian
2012/02/05 - 21:35:34
Patxi Garatek zeinu eta sinboloz bete du Aroztegi
'Keinua eta letren artean' izeneko erakusketa zabaldu zuen atzo Patxi Garate artistak Bergarako Aroztegi aretoan. Elementu horiek historian izan duten garrantzia aldarrikatu nahi izan du margolariak lan honekin. 2012/02/04 - 20:40:02
Santa Ageda bezpera dugu...
Santa Ageda eskean dihardute, han hemenka, bailarako herrietan. Hona ekarri dugun bideoa , gaur eguerdian, Santa Ageda bezperan, Bergaran hartua da. Aranzadi ikastolako ikasle, gurasoa eta irakasleak ageri dira kantuan, kalerik kale ibili dira-eta - Santa Ageda bezpera Bergaran (ARGAZKIAK) 2012/02/04 - 16:41:08
Bost gazte atxilotu dituzte, Bergarako notaritzan lapurretan egitearren
Bost gazte, hiru gizonezko eta emakumezko bat, atxilotu zituen atzo, Ertzaintzak, Bergarako notaritzan lapurretan egitearren. 21 eta 30 urte arteko gazteak dira atxilotuak. Egubakoitz goizaldean atxilotu zituzten, Bergarako notaritzan dirua eta beste dokumentu batzuk ostu ondoren. Gauez egin zuten lapurretan, notaritzako leihoko kristala apurtu eta barrura sartuta sartuta. 2012/02/04 - 12:53:33
Iñigo Ucinek ordezkatuko du Rafa Barrenetxea Danobat Groupen zuzendari nagusi gisa
2012/02/04 - 12:47:11
Aroztegi aretoko 2012ko egitaraua prest dauka Udalak
Aroztegi aretoko batzorde mistoak itxi du 2012an Aroztegi aretoan egingo diren erakusketen egutegia. Amaitu berri den Nekane Lazkanoren argazki erakusketarekin, guztira 16 erakusketa egongo dira aurten Barrenkaleko aretoan. Bergarako Udalak gainera, dagoeneko aurreratu du 2013an Benito Cantero argazkilaria eta Bingen de Pedro margolaria gonbidatu nahi dituela Aroztegira. 2012/02/04 - 09:01:35
Selena Lizarzaburuk margolan erakusketa inaguratuko du gaur
Selena Lizarzaburu Gallastegi bergararrak olio-pintura erakusketa ipiniko du Nahikari tabernan. Inaugurazioa gaur, egubakoitza, izango da 19:30ean eta margolaria bera bertan izango da. Lizarzaburu Beart elkarteko kide da, baina erakusketa hau bere kabuz egitera animatu da. 2012/02/03 - 17:49:36
'Ai Amatxo' musikalak irekiko du Aratusteetako egitaraua hilaren 17an
Nork ez ditu behin edo behin Abbaren Mama Mia, Dancing Queen edo Waterloo bezalako kantu ezagunak abestu? Bada aurten Aratuste kontzertuarekin Abbaren garai onenetara bidaiatuko dute bergararrek. Dena dela, Greziako irla eder horietako batean beharrean, landetxe batean kokatuko dute kontakizuna eta Ai Amatxo ipini diote izena. Dantzak eta barre algarak ziurtatuta daude. 2012/02/03 - 15:51:35
Miguel Lazpiur Asepeyoren Kontseiluan
Asepeyo mutuaren Iparraldeko Kontseilu Erregionaleko kide izendatu dute Migel Lazpiur bergararra. Confebask euskal enpresaburuen presidentea izan da 2005etik iazko uztailera arte eta Adegiko burua ere izan zen; baita CEOEko presidente ordea edo Innobasque berrikuntzaren euskal agentziakoa ere. 2012/02/03 - 13:48:37
Patxi Garateren erakusketa zabalduko dute Aroztegin
Aroztegi aretoan Patxi Garateren Keinua eta letraren artean erakusketa zabalduko dute gaur, egubakoitza. Hilaren 19ra arte egongo da ikusgai ohiko ordutegian: martitzenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:30era; zapatutan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era; eta, domeketan 12:00etatik 14:00etara. 2012/02/03 - 09:34:32
