Arrasate - Albisteak - Goiena.net

Okela gisatua banatuz eman dio hasiera AEDk bazkide kanpainari

'Aldien eruen deigun' lelopean, AED elkarteak bazkide kanpainari hasiera eman zion zapatu eguerdian, Arrasateko plazan. Hotzak ez zuen jendea atzera bota. 70 lagun inguru elkartu ziren plazan. Ekainera arte iraungo du AEDren bazkide kanpainak.  2010/03/14 - 13:39:01

Belaunaldi bi eta punkari ohore

Peter & The Test Tube Babies eta Material Rechazado: egubakoitzean punkak hazitako bi belaundi. "Belaunaldien talka" topiko nagi eta demasa erabilia izateaz gain musikan zentzua berehala galtzen du. Froga garbia da egubakoitzeko kontzertua Hiru aretoan.  2010/03/14 - 11:43:07

Martxoaren 31 izango da AEDren antzerki tailerrean izena emateko azken eguna

AED euskara elkarte aitzindariak antzerki tailerra antolatu du apirilaren 16tik ekainaren 18ra. Izenemate epea martxoaren 31n amaitzen da eta kopurua mugatua denez, interesatua adi ibili beharko da. Hasierako asmoa da ikastaroa bi hilabetez luzatzea eta antolatzaileek ekimenak fruitu emankorrak ematea espero dute.  2010/03/11 - 14:18:07

Bazkide berriak erakartzeko kanpaina

AEDk, Tatxilipurdik eta Ekin Emakumeak elkarteek bazkide kanpaina abiarazi dute, euskalgintzara euskaltzale gehiago erakarri guran. Euskadunok jatun onak garela jakitun, zapatuan egin dute hitzordua, Herriko plazan. Besteak beste, iragarri dute gisatutako okelaren platertxoak banatuko dituztela, SUDC elkarteko kideek egindakoak.  2010/03/11 - 12:23:07

'Etxeak gazte barik, gazteak etxe barik' jardunaldiak gaztetxean, aste bukaeran

Etxebizitzaren arazoa jorratu gura du AGAKOk aste bukaerarako antolatu dituen hitzaldietan. Gazteek etxebizitza propio lortzeko dituzten arazoak jorratuko dituzte hiru hitzalditan eta gazte arrasatearrak deitu dituzte jardunaldietan parte har dezaten.  2010/03/11 - 10:28:04

Elurrari aurre egiteko protokoloa, aktibatuta

Momentuz, elurrak ez du eragin arazorik Arrasaten, baina Udalak dagoeneko aktibatuta dauka elurrari aurre egiteko protokoloa. Zerbitzu Sailetik aditzera emandakoaren arabera, goizeko seietan hasi dira guztia gertu lagatzen. Adituek diote arratsalderako datorrela okerrena.  2010/03/10 - 13:15:03

Emakumeen Egunean, gatzaren museoan

Emakumeen Egunaren bueltan elkartu ziren argazkiko bedoņarrak atzo (astelehena), eta egun osoko ospakizuna eskaini zioten: goizean gatz-museoa bisitatu zuten, eta aurreko urteetan bezala, bazkaria egin zuten gero Loramendi elkartean.  2010/03/09 - 18:00:02

Musakolako haurreskola inauguratu dute

Urtarrilaz geroztik irekita egon arren, egubakoitzean inauguratu zuten ofizialki Musakolako haurreskola berria. Arrasateko hirugarren haur eskola da Musakolakoa. 0 eta 2 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta. Berez 21 ume hartzeko gaitasuna duen arren, momentu honetan hamabi ume ditu.  2010/03/09 - 18:00:02

Arrasate Herri Eskolako jantoki publikoetan ez dute grebarik egingo

Gaur (martitzena) hasi eta hilabetea bukatu arte, astean bi eguneko lan uzteak deitu dituzte eskoletako jangela publikoetan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Martitzeneroko eta egueneroko hitzorduak egin dituzte. Bada Arrasateko jantoki publikoek ez dute bat egingo deialdi horrekin. Gaur ere jantokiek normal funtzionatu dute. Eta eguenean ere hala egingo dute.  2010/03/09 - 16:04:03

Talde kirola dute gustuko emakumeek

Geroago eta emakume gehiagok egiten du kirola; hala ere, bada adin tarte bat hutsune nabarmena gertatzen dela: 30-40 urte bitartean. Emakumezkoen bizimodua korapilatu egiten da adin tarte horretan, batez ere, seme-alabak izaterakoan. Hori dela eta gertatzen da etena kirol praktikan. Hala ere, 40 urteen ostean, atzera ere hasten dira emakumezkoak kirola egiten. Halakoak eta beste kontatu ditu Yolanda Perez de Arenaza kirol zinegotziak Arrasate Irratian, Emakumeen Egunaren harira egindako elkarrizketan. Segidan duzue osorik entzungai.  2010/03/08 - 20:45:02