gaztelumendi.org
Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?
Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako EZtaBAIdarako apunteak Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian. Berria taldearena Nabarra aldizkaria UEU eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Eta uste dut, egoeraren azterketa egiteko puntu asko jarri behar direla. Eta asko apropos ezkutatzen direla, beste asko gainditutzat ematen [...] 2011/12/22 - 12:34:15
Kutxa eta txistuak
Arretaz eta harriduraz irakurri ditut Kutxako arduradun honen hitzak gaurko egunkarian. erakunde jakin bati emandako txistukadak eta beste erakunde jakinei emandako txalo zaparradek bertsolaritzaren kultur jarduerari berari zein mesede edo kalte egiten dioten hausnartzera gonbidatu nahi ditu bertaratu zirenak Bertsolaritzaren kultur jarduerari zein mesede egiten dioten ez dakit, eta kalterik bai? Bertan batutako 9.000 entzuleek, [...] 2011/12/20 - 12:10:04
kultura digitalaz
Kultura digitalaz aritzeko baliatzen dugu asteroko tartea Info7 irratian. Eta sarean gertatutakoak, ikusi eta ikasitakoaz aritzen gara. Maiz, irratiko edukiak sarean ere hdatzen ditugu, eta eztabaida sortzen ere saiatzen gara, gaiak garrantzia duenean. euskal kulturaz, GAUR behatoki digitala Huheziko fakultatean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egin ostean, euskal kultura eta kultura digitala arreta gehiagorekin begiratu eta [...] 2011/12/15 - 08:00:16
Dei Gaztelumendi, artista bat
Twitter bidez izan dut bere lanen berri. Dei Gaztelumendi. Xabiroi aldizkariaren azken portada zelan diseinatu, marraztu eta osatu duen erakutsi du timelapse teknika baliatuta. Eta milaka bisita izan ditu bideo honek sarean. Bideoa pasada bat da, eta bere teknika ez da gutxiagorako. deisign.com gunea ikusten aritu naiz, eta poztekoa da gure artean horrelako artistak egotea. [...] 2011/12/14 - 14:41:18
Durango ugari
Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik? Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik autobusean, atentatua Erletxetan. Liburu eta diskoak. 80. harmakadako Andramari elizpeko diskoak eta estetika gogoan dut, Tijuan in Blue eta Potatoren diskoaren inguruan Soinuakoen estand hura, Kortaturen aizkolariaren posterrak, Hertzainaken kartel marroi handia, [...] 2011/12/07 - 08:25:10
biba Gartxot! aupa Kerobia
Bart izan da. Kerobia Plateruenean. Gartxo filmeko irudiak. Jende pilo bat. 300 lagunetik gora igande gauez, Euskal Herrian. Izugarria izan da kontzertua. Aspalditxo ikusi dudan onena. Akustikoan hasi dira, xume, sendo. Banda osoa (perkusioa, kontrabaxua, pianoa eta Bandiniren ahotsa). Eta tartean marrazkiak tartekatu zaizkigu goian paratutako pantailan. Halako batean, isiltasuna, irudiak eta zenbait kanturen ostean, [...] 2011/12/05 - 09:51:11
7 urtez idazten
Atzo zen, Durangon. Gaur hemen. Bihar han. Badira zazpi urte, blog honetan idazten hasi nintzela. Eta zazpi urte, jendeak irakurtzen duela. Geroztik sortu dire berriak, eta hobeak. Eta kementsuagoak, eta apalagoak. Interesanteak eta jantziak. Idazteari, irakurtzeari, sortzeari, ikasteari ez diot utzi oraindik. Denetarik pasa da zazpi urteotan, gauza askotaz mintzatzeko parada izan dugu. Izan dira [...] 2011/12/03 - 11:23:12
90. hamarkada
Ondo gogoan dugu oraindik. Kantu asko burura datozkigu lantzean behin, baina gehiago dira nostalgiaren eraginez, aurrekoak, 80. hamarkadako erdialdekoak. Martxa zebilen gurean, kontzertuak ugaritu ziren. Antolatzeko modu berriei atea ireki zitzaien. Gehiegizko profesionalizazioa ere bai, katxetaren logika bakarra. Hala ere, eremu alternatiboak jarraitu du esistitzen, funtsezkoa izan da. Orain, katalagoa digitalizatu eta merke antzean dago [...] 2011/12/01 - 12:16:03
Parte hartzea bultzatzeko dinamikak
Aste honetan parte hartzearekin zerikusia duten ekimen baten baino gehiagotan aritu eta jardungo naizenez, horren inguruko gogoeatxo bat botatzea pentsatu dut. Parte hartzea gora egingo duen dinamika izango da. Berdin du ze motatako prozesuetan den: izan dinamika sozialean, politikoan, instituzionalean edo profesionalean. Larrabetzuko udalean aurrekontu parte hartzaileak Udalak Larrabetzun, 2012ko aurrekontuak jendaurrean eta jendearekin prestatzeko [...] 2011/11/22 - 23:08:06
i + g apur bat
Berr(h)i(z)kuntza 3dimena gara¡pena! ilusioa garaia eguneratzen hasteko (F5) sasoia da. Abian jarri, berrabiarazi. Kide berriak, langintza, antolaketa aurrera begira Kultura librea, ikusentzunezkoak, etorkizuna lantzen jarraitu beharko dugu. Bide horretan, auzolana, parte hartzea, sozializazioa funtsezkoak izango dira. Eremu pertsonalean eta kolektiboan. Lokalean eta globalean. Bi hitz: aurrera bolie! biba zuek! 2011/11/20 - 12:47:08
