Aretxabaletako albisteak
Aretxabaletako albisteak
Txapel Txin: "Aretxabaletan urte askotako kultura dugu eta beti izango ditugu Aratuste
onenak"
Otsailaren 11n etorriko da Txapel Txin Aretxabaletara, Aratusteak iragartzera. Mozorroak jantzi eta jairako gogoa dago herrian dagoeneko, eta kontutxo batzuk aurreratzeko eskatu dizkiogu. 2012/02/03 - 14:40:04
'Euskararen espektakulua' ikuskizuna Goienan
2012/02/03 - 13:42:06
San Blasen bedeinkapena jaso dute aretxabaletarrek
Parrokian elkartu dira San Blas eguna ospatzera joandakoak, 80 bat herritar, eta poltsetan eramandako jakiak bedeinkatu dizkie abadeak. Aurten ikastetxeetako umerik ez da izan ospakizunean. 2012/02/03 - 12:23:03
Kantuan eta eskean dabiltza Santa Ageda neska-mutilak
San Blas da gaur, baina Santa Ageda usaina dute gure kaleek. Izan ere, Santa Ageda neska-mutilak kantuan eta eskean dabiltza herriko komertzio, lantegi eta ikastetxeetan. Bihar, baserrietara joango dira, eta domekan, Santa Ageda eguna, kalean izango dira. 1993an jaiotako 40 bat neska-mutil dabiltza aurten. 2012/02/03 - 12:23:03
Salluente ermitan beharrean parrokian izango da San Blas eguneko meza
San Blas eguna gaur, Apotzagaetxebarri auzoko Salluente ermitan jakiak bedeinkatzea da ohitura Aretxabaletan. Gaur, baina, elurra eta izotzaren erruz bidea ez dago batere egoera onean, eta erabaki dute meza parrokian esatea (10:30); gero jakiak bedeinkatuko dituzte. 2012/02/03 - 10:27:02
Protokoloak martxan, gorabeherarik ez
Elurraren aurkako protokoloak martxan daude, baina herri gehienetan ez dago arazorik, eta udal langileak lasai dabiltza, momentuz. 2012/02/02 - 12:24:08
Txapeltxin, "Riesgon primiaz"
Aratusteak geroago eta gertuago dauzkagu eta aurten ere mozorroz jantziko zaizkigu kaleak. Debagoieneko herri eta auzo handienetik hasi eta txikienera arte. Aratusteak iragartzeko kartelak, mozorroak prestatzeko lanak, jai egitarauak … Badoa forma hartzen. Eta, azkenaldian, boladan dagoena, zera da: Aratusteen inguruan bideoak egitea. Aretxabaletan egin dute. Sarean da dagoeneko. Txapeltxin egunerako. Prima de Riesgo agertuko ei zaigu aurten Txapeltxin egunean: "Otsailaren 11n, Txapeltxin, Riesgon primiaz!". 2012/02/01 - 20:08:07
Arritxu Oliden: "Momentu txarrak bizi izan nituen, baina asko disfrutatu nuen alkatetzan
egon nintzenean"
Alkatetzara heldu zenean Aretxabaletan gabezia handiak zeudela gogorarazi du Arritxu Oliden jeltzaleak. Bada, herriak oraindik ere beharrak baditu ere, 2003tik 2007ra bitartera gabezia horiei irtenbidea emateko "oinarriak" jarri zirela uste du. 2012/02/01 - 16:13:37
Kepa Urrarengana Almeriara joateko autobusa antolatu dute
Aretxabaletako Egin Bidea taldeak martxa antolatu du Almeriara joateko, Kepa Urraren 20. urteurrena bete dela eta. Otsailaren 24an, egubakoitza, aterako da autobusa Andaluziarantz, eta hurrengo egunean itzuli. Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute, eta honako tabernetara jo dezakete herritarrek eta interesatuek: Urbaltz; Zaraia; eta Txiki Bar. 2012/02/01 - 12:20:38
Andoni Egaña eta Igor Elortzarekin bertso afaria Aretxabaletan
2012/02/01 - 10:24:39
