Hiru.com Musika

Albisteak, erreportaiak

Echo and The Bunnymen, Hot Chip eta Sr.Chinarro FIB jaialdiaren kartelean

FIB Heineken jaialdiaren 16.edizioko kartela handitzen doa pixkanaka. Uztailaren 15etik 18ra Benicassimen izango diren hainbat talde berriren izenak ezagutu ditugu gaur. Besteak beste, Echo & The Bunnymen , Hot Chip , Dirty Projectors , Mumford & Sons eta Sr.Chinarro arituko dira bertan.  2010/03/13 - 04:33:16

Doctor Deseoren itzulera

Apirilean itzuliko da Doctor Deseo . Disko berriarekin eta kontzertu-bira luze batekin iritsiko da talde bilbotarra. "Cartografia imposible" bira apirilaren 16an hasiko da Durangoko Plateruena antzokian . Aste bete geroago, apirilaren 23an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan arituko da eta apirilaren 24an Atarrabiako Totem aretoan . Maiatzean Euskal Herritik atera eta Madril eta Bartzelona bisitatuko ditu. Maiatzaren 8an joko dute Francis eta bere taldekideek Madrilen eta maiatzaren 15ean Kataluniako hiriburuan izango dira.  2010/03/13 - 04:33:16

Cypress Hill ere Madrilgo Rock in Rio jaialdian egongo da

Madrilgo Rock in Rio jaialdiak kontzertu berri bat iragarri du gaur, Cypress Hill taldeak espainiar Estatuko hiriburuan uztailaren 11n emango duena, alegia.  2010/03/10 - 03:21:09

Norah Jones Euskaldunan arituko da uztailaren 11n

Norah Jones ek The Fall lan berria aurkeztuko du udan Bilbon Last Tour International enpresak jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, uztailaren 11n arituko da abeslari estatubatuarra Euskalduna Jauregian , rock suabea, jazza, blues musika, gospela, soula eta folk estiloa nahasten dituen disko berria aurkezten.  2010/03/10 - 03:21:09

Paul Welles eta Faith No More ere BBK Liven izango dira

Bilbao BBK Live jaialdiaren bosgarren edizioa ari da itxura hartzen. Antolakuntzak jakitera eman duenez, aurtengo jaialdian izango dira Faith No More taldea, Mod mugimenduaren aitzindari Paul Weller , Skunk Anansie laukote ingelesa eta Gogol Bordello (gipsy punk) New Yorkeko banda. Alice In Chains taldeak ere BBK Liven joko duela baieztatu dute, atzo eitb.comek aurreratu bezala .  2010/03/06 - 03:14:14

Oreka TX-en "Lauhazka" kantua, Independent Music Awards sarietarako izendatua

Oreka TX taldearen Nomadak TX diskoko "Lauhazka" abestia IMA Independent Music Awards sarietan lehiatuko da, munduko musiken arloan kantu onena gisa. Harkaitz Martinez de San Vicentek konposatutako kantuan, Oreka TX txalapartariez gain, Tiris saharauiar taldea, Mongoliako abeslari Ganzorig Nergi, Indiako Kutal Khan musikaria, Zaid talde bereberra eta Saapmi herriko Jana Mangi abeslariek hartzen dute parte.  2010/03/05 - 02:14:07

Alice in Chains Bilbao BBK Liven izango da

Uztailaren 9an Bilbao BBK Live jaialdian joko duela iragarri berri du Alice in Chains Seatlleko taldeak bere webgunean. Egun berean, Pearl Jam taldea izango da Kobetamendin eta badirudi grunge ari eskainitako eguna izango dela uztailaren 9koa.  2010/03/05 - 02:14:07

"Ni fu ni fa sostenido", Abao Txikik haurrentzako opera eskainiko du

Datorren ostiralean, martxoaren 5ean, goizeko 11:00etan, haurrei zuzendutako " Ni fu ni fa sostenido " ikuskizun lirikoa estreinatuko da. Arriaga Antzokia k eta Abao-Olbe k elkarrekin prestatu duten lana da; familiari opera ikuskizuna eskaintzeko asmoz, eta gazteenak lirikaren mundura gerturatzeko helburuarekin elkarlanean egindako antzezlana da.  2010/03/04 - 05:01:08

U2 da 2009an diru gehien irabazi zuen musika taldea

 2010/03/04 - 05:01:08

DJ Makalak "Happy Sound" birari ekingo dio martxoaren 11n

DJ Makala bueltan da. DJ zarauztarrak martxoaren 11n ekingo dio " Happy Sound " birari eta 15 hitzordu dauzka lotuta uztailaren 3ra bitartean. Euskal Herrian 8 emanaldi ditu Gaztea ko disko jartzaile eklektikoenak eta, hemendik kanpo, Bartzelonan, Madrilen, Vienan eta Berlinen arituko da jendea bere doinuekin dantzan jartzen.  2010/03/03 - 11:42:16