Hiru.com Zinea

Albisteak, erreportaiak

Asteko estreinaldiak gure zinema aretoetan

Gizonezkoen izenak dira nagusi aste honetako zinema estreinaldi etan.  2010/03/13 - 03:33:16

Kimuaken bi lan, Italian eta Gasteizen garaile

2009ko Kimuak katalogoan aukeratuak izan diren film laburrek sarien zakua betetzen jarraitzen dute. Oraingoan, Koldo Almandozen Ahate pasa eta Anartz Zuazuaren El nunca lo haria film laburrek lortu dute balentria.  2010/03/11 - 01:30:19

'Alice in Wonderland'ek marka guztiak hautsi ditu AEBetan

Alice in Wonderland ( Alicia en el País de las Maravillas ) Tim Burtonen film berriak marka guztiak hautsi ditu AEBetan, udazkeneko 3Dtako estreinaldi arrakastatsuena izan baita, estreinatu den asteburuan bertan.  2010/03/10 - 00:30:15

'Iparraldea XXI', iparaldeko gazteriaren inguruko ikuspegia

Iparraldea XXI dokumentalak Iparraldeko gazteriaren ikuspegi artistiko bat eskaintzen du. 18 minutuko ikus-entzunezko lana da eta eskoletan, mediateketan, telebistetan, etab. izango da ikusgai. Bost hizkuntzatara itzuli dute: euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta katalana.  2010/03/09 - 01:21:12

Ezazu Film Fest lehiaketa azken txanpan sartu da

Urtarrileko lehen egunetan jakinarazi zituzten sarien lehian sartuko diren film labur izendatuen zerrenda. Ezazu Film lehiaketaren lehendabiziko edizio honetan jasotako lanen artean 11 film laburrek gainditu dute galbahea: Clark eta Boris, Aberri, Touch the ash, El sindrome de Estocolmo, El pintor de cielos, Inboluzio, Cara a la paret, Los protectores, El Mobil del Crim, L'escollit eta Ardia . Antolakuntzak aukeraturiko epaimahaiak bi sari banatuko ditu: film labur onenaren saria eta animaziozko film labur onenaren saria. Hirugarren saria publikoak emango du. Ezazu Film Fest jaialdiaren webgunean gehien ikusi den film laburrak jasoko du saria.  2010/03/05 - 22:21:32

'Millenium'en hirugarrena, Clooney eta Jeff Bridges zinema-aretoetan

Asteburu honetan Millennium 3 , sagaren azken atala, estreinatuko dute eta baita George Clooneyren, Ewan McGregorren, Kevin Spaceyren eta Jeff Bridgesen Los hombres que miraban fijamente a las cabras ere. Bridges Corazon rebelde filmagatik hautagai da.  2010/03/05 - 22:21:32

Zinebi jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute

 2010/03/04 - 21:17:13

Keanu Reevesek eta Sam Worthingtonek ere Oscarrak banatuko dituzte

2010eko Oscar sari en banaketa ekitaldian parte hartuko duten pertsonaia ezagunen zerrenda badoa pixkanaka betetzen. Orain jakin dugunez, Keanu Reeves eta Sam Worthington aktoreak Hollywoodeko Kodak aretoa n izango dira, aurtengo Oscar sariak emateko. Maiatzaren 7an bertan izango diren aurpegi ezagun gehiago ere ezagutu ditugu gaur: Gerard Butler, Bradley Cooper, Jake Gyllenhaal, Chris Pine, Ryan Reynolds eta zuzendari lanetan sartu berri den Tom Ford diseinatzailea.  2010/03/04 - 03:55:16

Kimuak katalogoko film laburrak Wisconsinen ikusgai izango dira

Aspaldian eman zuten Kimuak katalogoko film laburrek nazioarterako jauzia. Oraingoan AEBetara helduko dira Euskal Herriko kimu berriak. AEBtako Wisconsin estatuko Madison hiriburuan ospatuko den Wisconsin Film Festival delakoan erakutsiko dira Kimuakeko film laburrak. 17 film labur proiektatuko dira, orotara, apirilaren 15etik 18ra bitartean. Eskainitako 17 film laburretatik 9 2008 eta 2009koak dira. Gainontzekoak 2001 eta 2005 urte bitartekoak dira.  2010/03/04 - 03:55:16

Oscarrak normaltasunera itzuliko dira aurten

Festa giroa Oscar sari etara itzuliko da igande honetan. Azken bi edizioetan gidoilarien greba eta krisialdi ekonomikoa izan ziren ardatz, baina aurten, garai batean bezala, festa erraldoiak izango dira galaren ostean, Variety aldizkariak jakinarazi duenez.  2010/03/02 - 23:04:14