(titulua)

2. mailako kazetaritzako kalifikazioak

Hauexek dira kazetaritza adarreko taldeko ikasleen kalifikazioak ekainean egindako azterketa zuzendutakoan. Dokumentua zuen disko gogorrera deskargatu ahal duzue. Oasis formatu estandarrean dago, hau da, Europar Batasunak unibertsitate eta erakunde publikoetan aholkatutako formatuan: Deskarga: 2. mailako kalifikazioak (Kazetaritza) Baten batek ezin badu dokumentua ireki suite pribatiboa erabiltzen duelako, bihar goizean Leioan egongo dira eskegita Fakultateko oholean. Beste aukera [...]  2006/07/03 - 00:59:59

Hiritarren kazetaritzaren aroa heldua da

Honako esaldi polit hau esan du berriki Tammy Bruce-k Pajamas Media enpresako editore kontseilukoak: The core of the American people has manifested itself most purely in blogs because elites for so long controlled all avenues of communication. Those days are over now  2006/06/27 - 18:11:04

Zooomr, geo-argazki hiztunak

Zooomr eta Flickr aplikazioak argazkiak konpartitzeko dira, baita biltzeko ere, jakina. Biak erabiltzen ditut eta azkenean Zooomr-ekin geratu naiz gehiago dibertitzen naizelako. Aldeko gauza hauek ditu Zooomr.com-ek: 1.- 15 hizkuntzatan lokalizatua dagoeneko, gaztelanian barne 2.- Zure argazkitik dauden foto hurbilenak ikusi ahal dituzu 3.- Audioa sartu ahal diezu argazkiei: zooomrtation-ak 4.- Google Maps eta Earth-en erabilera argazkiak mapa bidez [...]  2006/06/12 - 16:38:10

Travelpod, bidaiak kontatzeko blogak

Bitakoren arloa etengabe doa emendatzen. Ingelesez, bidaiatzeko bitakora doanekoak ere kontsulta daitezke eta sortu ere bai horrela nahi izanez gero. Plataformak Travelpod izena dauka.  2006/05/18 - 11:02:03

Arriskua erabiltzaileentzat, Jazztel enpresak iruzurra dagi

Jazztel enpresa iruzurra egiten ari da aspaldi honetan. Enpresa txikiak erabiltzen ditu iruzurra egiteko. Eta hau diot, neuri gertatu zaidalako. Jazztel-ek altak eskatzen dizkio Telefónica enpresari eta honek eman egiten ditu inolako ziurtagiririk gabe, legeak iruzurra egiteko zabal jokatzen duelako. Kontsumitzaileen elkartean esan didatenez, Telefonica-ri portabilitatea eskatzen diotenean, Telefonica-k eman egin behar du hori, beste [...]  2006/04/24 - 13:02:06

Blogak 2.0: web semantikoa eta blogak aztergai

Gero eta egun gutxiago geratzen dira Blogak 2.0 jardunaldia has dadin; zehazki, apirilaren 6an, Deustuko Unibertsitatean izango da. Dagoeneko hizlarien zerrenda eginda ageri da eta 250 partehartzaile inguru bilduko omen dira Deustura blog eta web semantikoari buruz gogoeta egiteko asmoz. Partehartzaileen artean Alberto Sánchez, Joseba Abaitua, Ricardo Ibarra eta Lontzo Sainz adiskideak agurtzeko aukera edukiko [...]  2006/03/31 - 19:58:15

Knoppix 5.0 laster deskargagai

Laster deskargatu ahalko dugu GNU-Linux Knoppix-en 5. bertsioa. Klaus Knopper ingeniari handiak aurkeztu zuen CEBIT azoka germaniarrean bertsio berria eta orain knoppixzale guztiok gaude desira handiaz hainbat arinen deskargatzeko. Ekar ditzadan hona 5. bertsioak dituen berritasunak Knoppix.com gunean ingelesez agertu bezala. Garrantzitsuena, zalantzarik gabe, NTFS partizioetan gardenki idatzi ahal izatea: Linux Kernel 2.6.15.4 Debian (testing/unstable) Xorg Version 6.9 udev+hwsetup [...]  2006/03/24 - 21:40:12

Podcastak, ahotsez eta eskuz eginda

Podcastak egiteko ez da beharrezkoa programa asko erabiltzea. Honetan hasi nintzenean, erderaz eta orain 10 hilabete , Audacity, iPodder eta EasyPodcast programak erabiltzen hasi nintzen; baina denboraren poderioz, batekin nahikoa dela konturatzen zara. Azken buruan, EasyPodcast programak xml dokumentua sortzeko baino ez baitu balio. Badakikezuenez, XML dokumentuak eskuz egiten dira askotan, kodea kontrolatu nahirik (kodea [...]  2006/03/22 - 21:13:03

Hedabideak, komunitarioak

Gero eta gehiago apreziatzen dut Andoni Ortuzar, ni bezala, Portugaletekoa eta Ibaizabaleko bokalearen ezkerraldekoa. Gauza asko konpartitzen dugu: gure adina, gure gazte denborako herriak (Portugalete, Zierbena eta Santurtzi) eta lanbidea: kazetaritza (irratia eta telebista). Orain dela gutxi, EITBko zuzendari nagusiak parte hartu zuen irrati eta telebistari buruzko jardunaldietan, Bilbaoko Bidebarrieta bibliotekan gure departamentuak antolatutakoetan. [...]  2006/03/08 - 03:19:01

LTD mobila, hezkuntzarako beste baliabide bat

Orain bi aste-edo erosi nuen espero izan dudan baliabide garrantzitsu bat: Lurreko Telebista Digitala ordenagailu portatilean. Egia esan, irakaskuntzan pentsatu dut hori erosi dudanean, horrela posible egingo baitut orain arte ezinezkoa zen gauza. Behin baino gehiagotan ikusi dut nire burua zuzeneko telesaio bat ikasgelan ikusteko. Baliabideak, zeure kabuz jarri behar dituzu, gure unibertsitatea ez baita [...]  2006/02/24 - 22:58:02

Nabigatu euskaraz