Antzuola - Albisteak - Goiena.net

Bertso jaialdirako sarrerak salgai

Aiherraren eta Antzuolaren 25. urteurreneko senidetze ekintzen barruan antolatu dute bertso jaialdia martxoaren 13rako, zapatua. Bertsolari hauek izango dira: Amets Arzalluz, Iņaki Gurrutxaga, Txomin Elosegi, Ainhoa Agirreazaldegi, Patxi Iriart eta Uxue Alberdi.  2010/03/10 - 09:05:02

Askotariko 30 bat herritar, Mundumiraren bileran

Maiatzeko azken aste bukaeran egingo den Mundumira jaialdia antolatzen joateko bilera irekia egin zuten atzo, astelehena, Olaran etxean, Kultura batzordeak deituta. Deitzaileak oso pozik geratu ziren jasotako erantzunarekin.  2010/03/09 - 15:45:02

Mundumirarako lantaldeak osatzeko bilera egingo dute astelehenean

Mundumira jaia antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean Olaran etxean. 18:30ean izango da hitzordua, eta Udaleko kultura sailak herritarrak animatu gura ditu bileran parte hartzera.  2010/03/05 - 19:16:02

2010eko Udal aurrekontua onartu dute: 3.613.504 euro

Udal Gobernuaren aldeko botoekin onartu dute 2010eko Udal aurrekontua. Abstenitu egin dira EAJko hiru zinegotziak, Ezker Batua-Zutik-Aralar koalizioko biak eta zinegotzi sozialista. Udalaren aurrekontua izango da 3.613.504 euro. Aurrekontu bateratua, ostera, Antzuolako Udal Etxegintzarena barne, 4.125.848 euro izango da.  2010/03/04 - 14:18:04

Istripua izan duen autoa kendu dute errepidetik

Azken ordua (08:30): garabiak erretiratu du autoa eta dagoeneko bidea zabalik dago. Ertzaintzatik kontuz gidatzeko eskatu dute. 07:10ean gertatu da istripua, Olaker lantegi parean: auto bat errepidetik atera da. Ondorioz, errailetako bat moztuta dago eta Ertzaintza txandaka ari da ematen paso ibilgailuei bestetik. Ez da inor zauritu.  2010/03/04 - 10:27:16

Abian da hirugarren urtez 'Antzuola eta antzuolarrak argazki lehiaketa'

Dagoeneko martxan da 'Antzuola eta antzuolarrak argazki lehiaketa'. Hirugarren urtez jarraian egingo dute aipatutako lehiaketa; esan behar da, lehen Antzuolako txokoak argazki lehiaketa zuela izena. Lanak, Udaletxean aurkeztu beharko dira apirilaren 30a baino lehen; eta, lehiaketan parte hartu ahal du Antzuolan jaio edo bizi den edonork.  2010/03/01 - 11:05:02

Ugarteren musika ezagutu eta entzuteko aukera izan da Torresoroan

XIX. mendearen erdi aldera musika sakratuaren berrikuntzaren aldeko mugimenduak indarra hartu zuen Hego Euskal Herrian; elizetako musika duindu beharra zegoela uste zuten berritzaileek, ukitu profano gehiegi zituelako. Horixe izan zen, hain justu ere, Alfonso Ugarteren borroka eta horixe jasotzen du atzo Antzuolako Torresoroa aretoan aurkeztu zen 'Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal Herrian' liburuak.  2010/02/28 - 21:36:04

Musikaren laguntzarekin aurkeztuko dute Alfonso Ugarte musikariaren lana domekan

'Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal Herrian' liburua domekan aurkeztuko dute, Torresoroan, 12:00etan. Ekitaldi jendetsua izatea espero dute; izan ere, aurkezpenean egongo dira liburua egiten ibili direnak, eta baita Ugarteren familia tartekoak ere. Hain zuzen: Itziar Larrinaga, Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko lehendakaria; Ainhoa Kaiero, liburuaren egilea; Patxi Olabarria, Antzuolako udaleko kultura zinegotzia; eta, Jokin Nabaskues, Ugarteren biloba.  2010/02/26 - 11:51:02

Aurten hasiko dituzte Deskargako tunela egiteko lanak

Beasain-Durango errepidean, Gipuzkoako aldean Zumarragatik Bergararako zatia falta da eraikitzeko. Zumarragatik Urretxura bitarteko lanak egiten ari dira eta aurten bukatuko dutela adierazi dute Foru Aldundiko ordezkariek. Eguenean zati horretako lanak ikusten izan zen Markel Olano ahaldun nagusia. Adierazi dute, era berean, Deskargako tunela egiteko lanak aurten hasiko dituztela.  2010/02/25 - 18:28:03

KZguneko martxoko ikastaro eta ordutegi berriak

Martxoaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean egongo da dinamizatzailea KZgunean. Ordutegia izango da, 16:00etatik 20:00etara. KZgunean ONA txartela eskuratu daiteke, baina horretarako beharrezkoa da NAN eta osasun txartelak biak eguneratuta izatea.  2010/02/25 - 18:28:03