Sustatu
Mapapel, inprimatzeko mapak
Egunotan plazaratu dugu Mapapel proiektuaren lehen bertsioa. Webgune honetan inprimatzeko prest dauden mapak erakusten ditugu. Mapan erakusten ditugun datuak OpenStreetMap ekimenetik ateratakoak dira, bere lizentzia irekiari esker. Hasiera batean guk geuk sortuko ditugu mapak, baina laster etorriko dira aldaketa eta hobekuntzak: erabiltzaileen parte-hartze handiagoa, maparen diseinuan aldaketak edota hizkuntza berriak, tartean euskara. 2010/03/12 - 14:26:02
Txahala ala idiskoa?
Ez da berria zakil itxura hartzen duten logoen kontua, kontrakoa, Interneten asko zabaldu eta lehiaketa propioa edukitzera iritsi dira: Phallic logo awards. Urrun jo barik, guk ere lehenago idatzi izan dugu gai horren gainean. 2010/03/12 - 12:30:02
Greziako neurri ekonomikoak
Greziak bizi duen krisi ekonomikoa zenbakiz beteta azaltzen dute hedabideek. Bilduma bat egin dugu, Greziako Estatuak defizita murrizteko hartzen ari den neurrietako batzuekin. Datu gehienak webgune honetatik atera ditugu. Atzo ere, greba orokorra deitu zuten sindikatuek Grezian. Bide batez, Google Public Data zerbitzua martxan jarri dela-eta, ikusi konparazioa Greziako eta Espainiako langabezia tasena. 2010/03/12 - 12:30:02
Irabazita sailkatu da Baskonia, Marcak "lotsagarri" galdu zuela esan arren
Baskoniaren partidua amaitu aurretik bota du kronika Marca-k sarera. "Caja Laboral se despide de la euroliga con una bochornosa actuación". Marca da Espainiako kirol webgune eta egunkari indartsuena. 2010/03/12 - 08:38:02
Hauteskundeak ditugula Ipar Euskal Herrian
Igandean hiru bozkaldi ezberdin antolatuak dira Ipar Euskal Herrian. Iparraldeko Euskal Irratiek gaualdi berezia antolatu dugu arratsaldeko 6etatik goiti. Datuak ere internetera igoko ditugu, www.euskalirratiak.info webgunera 2010/03/12 - 08:38:02
Jon Anzaren gorpua Frantzian aurkitu dutela zabaldu du FR3k
France 3 telebista katearen arabera, Jon Anza preso ohiaren gorpua Okzitaniako Tolosako gorputegian dago. Iazko apirilaren 18an desagertu zen. Polizia iturrien arabera, Tolosako karrika batean konortea galduta aurkitu, erietxe batera eraman, eta astebeteko epean hil zen. Ordutik, gorputegian egon omen da hilotza. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan du kasua "zuhurtasunez" hartzeko. 2010/03/11 - 21:04:02
Argazki lehiaketa Gipuzkoako bioaniztasunaz
Zientziaren KutxaGuneak Gipuzkoako Bioaniztasunaren inguruko argazki lehiaketa amaterra antolatu du. Lanak formatu digitalean auzkertu beharko dira 2010eko apirilak 30 baino lehen. 2010/03/11 - 15:15:03
Bizitza erdia, pantaila erdibituan
Giorgio Bassmatti kantari donostiarrak (zeinak, bere identitate multipleen artean Sustatun ere kolaboratzen duen) bideoklip berria du Bizitza erdia kanturako. Di-da batean ekoiztutako lana, truko bisual sinple baina ondo pentsatuekin: plano sekuentzia, eta pantaila erdibituarekin, Angel Aldarondok zuzendutako klipa. 2010/03/11 - 11:24:01
Navajo Stories, navajo herriaren ipuinak.
Ostiralean, martxoak 12, gaueko 9etan, Bilboko Hikaateneoan (Ibeni kaia 1 behea, Atxuri, Bilbo, San Antonen aurrean) Vanessa Schmitt ikertzaile navajoak navajo herriaren hastapen-narrazioak azalduko ditu, kultura horretako sinbolo, izaki eta kontakizun tradizionalen berri emanez. 2010/03/11 - 09:28:09
Busti Huhezinema!
Zuetako batzuek jakingo duzuen moduan Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean 3. urtez Huhezinema antolatu dugu: Film labur eta dokumentalen jaialdia, Apirilaren 27tik 29ra bitartean. Lanak aurkezteko epea martxoaren 12an, bihar, ostiralean amaituko da. 2010/03/11 - 09:28:09
