Arteman. Albisteak
Diseinuan eta komunikazioan adituak
Oporretan gaude
Uztailaren 29tik abuztuaren 26a arte oporretan izango gara, 2010 urteko azken txanpa energiarekin hasteko. Oporrak ondo ondo pasa! 2010/07/28 - 12:22:01
Aretxabaletako abesbatzaren dokumentala prest
Aretxabaletako abesbatzak bere 30 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumental historikoa aurkeztuko du irailaren 17an Arkupen . Artemanek landutako proiektu honen bitartez, bada, Aretxabaletako abesbatzaren historia bizia ezagutu daiteke. 2010/07/27 - 18:35:03
Citycar auto elektrikoaren aurkezpen ekitaldiaren antolakuntzan parte hartu du Artemanek
Garaia Berrikuntza Gunean antolaturiko ekitaldi dotorean aurkeztu zuen MONDRAGONek Citycar auto elektrikoa. Jose Maria Aldecoa MONDRAGONeko presidenteak eta Jose Ramon Goikoetxea Automozio dibisioko lehendakariordeak eskaini zituzten azalpenak bertaratutako hedabideen aurrean. 2010/06/22 - 10:25:02
Gerra zibilaren gaineko dokumentalaren grabazioa, Arrasaten
Arteman Komunikazioa enpresa eta Intxorta 1937 Kultur elkartea gerra zibilaren gaineko dokumental bat grabatzen ari dira. Grabazioak, Bedoņa auzoko Bideso baserrian eta Arrasateko Iturriotz kalean eta Portaloian egin ziren iragan domekan. 2010/05/19 - 19:56:02
Aretxabaleta abesbatzaren dokumental historikoa grabatzen ari da Arteman
Oraindik ere aurkezpenerako data zehatzik ez baldin badago ere, ekainean aurkeztu daiteke Arteman Komunikazioa Aretxabaletan grabatzen ari den dokumentala. 2010/05/05 - 18:03:02
Merkataritza kulturan blai
Aretxabaletako Udalak "Merkataritza kulturan blai" izeneko ekimena jarri du abian. Herriko merkataritza suspertzea da helburua eta horretarako, bada, kulturarekin uztartu du Udalak. 2010/05/04 - 12:25:01
Miguel Altuna institutuak, bideo korporatiboa estreinatu du
Bergarako Miguel Altuna Institutuak ikus-entzunezkoa estreinatu zuen apirilaren 16tik 18ra bitartean eginiko Lanbide Heziketaren gaineko bigarren azokan . Arrasaten eginiko azokan Debagoieneko zentroek euren eskaintza aurkeztu zuten, eta Miguel Altuna Institutuak bideo korporatibo berriaren bitartez egin zuen aurkezpena. 2010/04/30 - 19:25:05
Aretxabaletako Lanbide Eskolaren webgunea
Aretxabaleta Lanbide Eskolak, ALEk, webgunea berritu du. Webgunearen helburua da institutuaren albisteak, zerbitzuak, ikasleei zuzendutako informazioa... modu dinamikoan, arinean eta erakargarrian zabaltzea. 2010/04/28 - 19:59:03
Artemanek kudeatuko ditu TU Lankideren zenbait eduki
Arteman Komunikazioa enpresa eta TU Lankide MONDRAGONeko barneko aldizkaria elkarlanean arituko dira martxotik aurrera. Izen ere, Artemanek kudeatuko ditu aldizkariaren zenbait gai; kooperatibetako berriak, en portada atala, personaje atala eta beste zenbait. MONDRAGON korporazioaren gaurkotasunaren gaineko notiziak hedatu eta kultura kooperatiboari buruzko hausnarketa plazaratu, horiexek dira TU Lankideren helburu nagusiak. 2010/03/23 - 18:28:03
"Ekomanager" jaio da
Ekomanager da tresna bat ingurumen eta energia adierazleak neurtzeko, kontrolatzeko eta kudeatzeko. Edozein sektoretan aplikatu daiteke: industrialean, administrazioan, etxebizitzetan... Ekomanager hainbat enpresa kolaboratzaileen artean sortu da: CIMAS , Bilbon egoitza duen Grupo CMAE eta Aretxabaletako ingenieritza enpresa den ARITU . Arteman izan da Ekomanager en irudi grafikoaren sortzailea. 2010/03/10 - 16:20:03
