Eibar.ORG | Eibarko peoria - Albisteak

Gerrako umien billa

 2012/01/19 - 10:06:01

"Matsarian zerbait gertatzen ari da" erakusketa Portalean

Auzoaren iragan, orain eta etorkizunari buruzko erakusketa elkarreragilea izango dugu ikusgai Portalean. Urtarrilaren 20tik aurrera. MATSARIAN ZERBAIT GERTATZEN DA erakusketa bat baino gehiago da. Zentzu bikoitzeko ikasprozesu bat da. Alde batetik, herritarrak hirigintza desberdin batera, gizakian eta haren bizi kalitatean zentratzen den batera, hurbiltzea proposatzen da. Bestetik, auzoaren etorkizunari buruzko, eta ondoren herriari buruzko, herritarren nahiak, sentsazioak eta iritziak jasotzeko asmoa du. Matsarian gertatuko dena guztion artean erabaki dezakegu. reakt kolektiboa -k, arkitektura eta hirigintzaren bitartez, lehendik badagoen hiriaren eraldaketan ematen diren jokabideak ikertzearekin erlazionaturik dauden interes eta kezka berberak dituzten pertsonak biltzen ditu. Gure kolektibo honen ustetan, aipatutako eraldaketa horrek, ingurumenarekin adosturiko biztanle guztiei bizi-kalitatea emateko gai den hiri errealitate barneratzaile, era askotariko eta konplexu baten eraikuntza orokorle baterantz jo beharko luke. reakt kolektiboa UPV/EHU-k antolaturiko Eraikuntza Jasangarria eta Efizientzia Energetikoa Masterra-ren hirugarren edizioan sortzen da. Edizio bakoitzean ikasleek lan praktiko bat burutu dute. 2010/2011-ko edizioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, praktika Eibarko (Gipuzkoa) Matsaria auzoan garatzea erabaki du, bere hirigintza eta ingurumen arazoengatik eta bere degradu eta konplexutasun maila altuagatik aukeratua izan delarik.  2012/01/02 - 19:14:03

Abenduko zinema egitaraua Eibarren

 2011/11/30 - 20:18:05

Ausazko xakea igandean udaletxean

Eibarko Klub Deportiboaren eskutik, piezak ausaz kokaturik jokatzen den xake txapelketa izango da igandean egun guztian zehar udaletxeko patioan Manuel Lopezen omenez. Uztailean utzi gintuen Manuel Lopez urte askoan zehar Deporreko xake taldeko kide izandakok autobus istripu baten ondorioz eta Eibarko Klub Deportiboko xake batzordeak bere omenezko txapelketa bat antolatzea erabaki du. Hori horrela eta Eibarko Udala ren eta Euskadiko eta Gipuzkoako Xake Federakuntzaren laguntzarekin, Manuel Lopezen omenezko txapelketa jokatuko da igandean, goizeko 10:30tan hasita eta egun guztian zehar Eibarko Udaletxeko patioan. Txapelketan 15 minutuko partida azkarrak jokatuko dira eta egindako jokaldi bakoitzeko 15 segundu jasoko dituzte jokalariek. Gainera, eta txapelketa guztiok gogoratzekoa izateko "Fischerren Ausazko Sistema" erabiliko da partidak jokatzeko. Sistema hau Robert "Bobby" Fischer maisu handi estatubatuarrak asmatu zuen (Sobiet Batasuneko xakelariei Munduko Txapelketan irabazi zien lehenengo estatu-batuarra, 1972an izan zen Reykjaviken), xakearen inguruan zegoen jakintza guztia gehiegizkoa zela-eta, xakea bere iturburuetara, hau da, jokalariek sortutako artea izatera buelta zedin. Horretarako jokalari bakoitzaren lehenengo errenkadako piezen ordena ausaz erabakitzen da zozketa baten bidez, eta piezak ez dira egoten ohi bezala kokatuta. Horrela 960 posizio posible daude partida hasteko. Lehenengo aldia da Euskal Herrian horrelako taldekako txapelketa bat antolatzen dela, eta gutxi dira Fischerrek asmatutako modalitate honetan jokatu izan diren txapelketak. Txapelketara Euskal Herri osoko taldeak etorriko dira, eta jada 14 taldek konfirmatu dute beren partehartzea . Txapelketa goizez eta arratsaldez jokatuko da bazkaltzeko etenaldia eginez.  2011/11/22 - 16:14:10

Plazara Dantzara, San Andres egunean

Eibarko Kezka Dantza Taldeak "Plazara dantzara" egitaraua antolatu du datorren azaroaren 30erako, San Andres egunerako. Danok plazara dantzara. Datorren azaroaren 30ean, San Andres egunean, Plazara Dantzara erromeria egingo da Untzaga Plazan, eguerdiko 12.30ean. Horretarako baserritar jantzita joango gara denok plazara eta Kezka Dantza Taldea da egitasmo honen antolatzailea. Gogoratu: Plazara Dantzara San Andres eguna Azaroak 30 asteazkena 12.30ean Untzaga Plazan  2011/11/15 - 00:02:07

Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren

 2011/11/14 - 12:06:03

Azaroko zinema karteldegia

 2011/10/28 - 15:59:03

Sosolako ardiak jeitsi dira etxera

Uda garaia Urko puntan pasa ondoren, Sosolako ardiak etxera itzuli ziren pasa den larunbatean, garai bateko transhumantzia gogora ekarriz. Jaki biologikoetaz ari den Aza ta porrua elkartearen ekimenen barruan, larunbatean Sosola baserriko lanak ezagutzeko aukera izan zuten elkarteko kideek. Eguna bukatzeko, Urko menditik ardiak jeitsi zituzten Enrike artzaiari lagunduz, udaldia bukatu dela eta hemendik aurrerakoak baserri inguruetan pasatuko dituzte. Eskerrik asko aukeragatik Sosolatarrei.  2011/10/24 - 17:33:04

Gorka Aizpurua irabazle "Anuaria" sariketetan

 2011/10/20 - 18:36:04

Igande honetan Biodiskografiak

 2011/10/20 - 00:41:05

Nabigatu euskaraz