Superbai
Goio Aranaren bloga
"El País" izan behar zuena
2008/01/17 - 15:41:33
Zure irribarrea ezaguna egiten zait...
Aurreko baten Gijónen paseatzen ari ginela irribarre handi bat bota zizkidaten erakusleiho batetik. Oso ezaguna egin zitzaidan keinu oker hura baina, aldi berean desberdin sumatu nuen, aldatuta moduan... Gerora enteratu naiz Naturgas EAEan egoteaz gain Asturiasen, Katalunian, Gaztela Leonen, Murtzian, Madrilen eta Valentzian ere badagoela. Besteetan ez dakit zein itxura eta koloreekin azaleratzen den energia enpresa hau baina, txokatuta geratu nintzen: Asturiasen urdin barik gorri kolorekoa da Naturgas. Akaso, marketing kanpaina zehatzen bat izango zen, ez dakit. Izan ere, ez da oso ohikoa marka berak kolore desberdinak hartzea zer eta tokien arabera. Bitxia iruditu zitzaidan aukeraketa. Zergatik erabakiko ote zuten gurean urdin kolorea eta Asturiasen, ordea, gorria erabiltzea? Bestela ere gorriegiak bagarelako hemen edo, akaso, asturiarrak iraultzaileak izan ohi direlako eta beraiek merezi izan dutelako gorria? (Ikurriñaren eta Asturiasko banderaren koloreak, behintzat, ez dute aintzakotzat hartu banaketa erabakitzerakoan!). Galdetzen hasita, nola deituko diote Asturiasen hemengo Naturgaseko "Telefono urdinari", "Telefono gorria"? eta "Zutik lurrean kondenatu zaren langile tristea..." entzungo ote dute erantzunaren zain dauden bitartean? Behin koloreen egokitasuna zalantzan jarriz gero, kontu asko jarri daitezke zalantzan, adibidez, Nafarroan ikusi genuena ikusi eta gero merezi du PSN k kolore gorria? Ba, ez. 2008/01/17 - 15:41:32
Iragarkiak hil du telebistako izarra
Itxuraz, gero eta gutxiago ikusten da telebista. Internetak eta enparauak sekulako kaltea egin omen diote orain arte telebistak zuen monopolioari. Egongelaren ondoko geletako pantailetatik etorri omen zaio lehia handia telebistari baina, telebistak berak (edo, hobeto esanda arduradunek eta programatzaileek) izango du (dute) galera horretan erru zatiren bat, ala? Programa txar asko eta publizitate larregi: nahaste inposiblea! Ez da, segurutik, bakarra izango baina, publizitatea da, gaur egun, telebistak duen etsairik handi eta arriskutsuenetariko bat. Guztien artean, jakina, iragarki ugari dago ikusteko modukoak baina, hainbeste jarraian (eta hainbestetan) botata! Saio interesgarria bada ere zaila egiten da publizitateak eta kateen auto-publizitateek etengabe egiten dituzten mozketa horiek eramatea, atera kontuak programa txarra izanda! Bitxikeri bat. Gutxi es mucho euskararen aldeko kanpainako iragarkiak ez ditut behin ere telebistan ikusi. Iragarki horiek Interneten ikusi ditut, nik nahi izan dudalako eta nik nahi izan dudan unean. Aitortu beharrean nago Ukan birusaren kontra hamaika eta bi bota eta gero, asko gustatu zaizkidala kanpaina horretarako egindako spot -ak. Antzera gertatu zaio aspaldiko lagun honi . Horrelako zer edo zer behar du telebistak: "Iragarki gutxi es mucho" . Publizitatea gozatzeko gogoa piztu. Bestela, bereak egin du. 2008/01/17 - 15:41:32
Oteizaren museoan
2008/01/17 - 15:41:31
Oteizaren hutsunea
Oteiza Museoari buruzko aurreko mezua ikusterakoan gogoratu dut Oteizaren gainean Pello Zabala k Goiena Telebista n kontatutako anekdota ederra... Oteiza Arantzazuko elizaren aurrealdean omen zegoen jarri berri zeunden eskulturei begira frantziskotar bat arrimatu eta berbetan hasi omen zitzaionean. Horma handiari harriduraz begiratututa zera esan omen zion fraide gazteak: - Las esculturas me gustan, pero, todo ese espacio vacio, no se... Orioko artista sutan jarri omen zen eta guztiz haserretuta zera erantzun: - ¿VACIO?. ¿COMO QUE VACIO?. !LLENO DE NADA! Batzuk, botila erdi hutsik ala erdi beteta dagoen eztabaidatzen ari garen bitartean, beste batzuk, ala, hordago handira! Chapeau! 2008/01/17 - 15:41:31
"El País"-en aldaketa txepela
2008/01/17 - 15:41:29
Eraikin enblematikoak
2008/01/17 - 15:41:29
Umeak bezala
Nola, zu, "El periódico global en español" izango zarela? Ba, ni, gehiago! Ni, "El líder mundial de la información en español" izango naiz, ala! 2008/01/17 - 15:41:28
"El País" hurrengo igandean aldatuko da
2008/01/17 - 15:41:28
Natura hila
2008/01/17 - 15:41:27
