Gizakom

Giza Zientziak HUHEZIn

Blog bat, glosategiaren osagarri

Azken aldi honetan, bi urrats egin ditugu, esanguratsuak, glosategiaren inguruan. Batetik, ireki egin ditugu bere ateak, kanpoko irakasle eta profesionalek ere parte har dezaten bertan. Hori egin dugu, hainbat eskari jaso genituelako hori eskatzen. Beraz, orain gure departamendutik kanpoko zenbait jende ari da glosategia editatzen.Bestetik, blog bat sortu dugu, Hitz batez, glosategiaren osagarri  2008/10/23 - 12:30:02

Glosategia Komunikazioaren gainean

Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko irakasle talde batek wiki bat sortu du, Glosategia Komunikazioaren gainean, eta hor jasotzen hasi da jakintza gai horretan gehien erabiltzen diren hitzak. Glosategiko edukiak irekiak dira.Informazioa eta Komunikazioa departamenduko kideek sortu dute Glosategia Komunikazioaren gainean, PBwiki plataforman. Wiki horretan dauden hitzak honako atal  2008/09/29 - 10:15:01

Buruz ikastea, Google ondoan izanda?

Gauzak buruz ikasteak definitu du irakaskuntza denbora luzean, buruz ikasteak bermatzen baitzuen jakintzaren transmisioa. Gaur egun, berriz, gizartea erruz aldatu da, eta baita jakintzaren transmisioa ere. Thomas Friedman kazetariak horrela ikusten du:Gauzak buruz ikasteko gaitasuna oso bizkor ari da desagertzen informazio ugariko gizarte honetan, non Googlen egindako bilaketa batek milioika  2008/07/03 - 07:39:02

Web 1.0 eta Web 2.0

Zertan bereizten dira Web 1.0 eta Web 2.0? Liburu bat hasi naiz irakurtzen, Web 2.0. New Tools, new schools, eta hor taula hau aurkitu dut, azaltzen dituena biek zelan egiten duten lan. Web 1.0Web 2.0Aplikazioetan oinarrituaSarean oinarrituaBakartuaLankidetzari begiraOfflineOnlineErosia edo lizentziadunaAskeaEgile bakarraLankide askoKode jabedunaKode irekiaEduki jabedunaEduki partekatua  2008/07/02 - 13:35:02

Alfabetatzea, lehen eta orain

Lehenago esaten genuen irakurketa, idazkuntza eta aritmetika zirela gaitasunik ezinbestekoenak alfabetatzerako. XXI. mendean, berriz, alfabetatua izateak eskatzen du beste gaitasun batzuk jasotzea, hala nola teknologia erabiltzea, zientzia ulertzea, kontzientzia globala izatea, eta inportanteena, ikasten jarraitzeko abilidadea, eta horrek eskatzen du bai informazioa zein komunikazioa biltzea,  2008/07/01 - 13:04:11

Bloga, irakaslearen tresna

Blogak modu askotara erabil daitezke irakaskuntzan. Modu horietako bat da egunkari moduko bloga, irakasleak sortua bertan hausnarketa egiteko bere jardueraz. Hor irakasleak hainbat lan egin ditzake:Erakutsi bere esperientziak irakasle gisa.Jakinarazi zer saio antolatzen diren irakasleak prestatzeko.Xehetasunak idatzi irakas-unitate jakin baten gainean.Kontatu zerk funtzionatu duen ondo ikasgelan  2008/06/26 - 11:15:02

Etorkin digitalak

Geu gara etorkin digitalak, irakasle gehienok, mundu analogikotik baikatoz. Marc Prensky-k dioen moduan, etorkin digitalok ezin dugu geure azentua ezkutatu: askok inprimatu egiten ditugu mezu elektronikoak irakurri aurretik, txekeak erabiltzen ditugu edozer ordaintzeko, edo telefono aurkibideetan begiratzen dugu telefono zenbaki bat jakin nahi dugunean.Gure ikasleek ez bezala, zeinak gai baitira  2008/06/25 - 10:40:01

Blogak, proiektuen oinarri Huhezin

Ikasturte honetako bigarren lauhilekoan, Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatearen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek, 1. mailakoek, proiektu bat egin dute, komunikazio proiektu tematiko bat sarean, blog bat. Proiektu horren helburua izan da proiektu erreal bat egitea, hau da, ikasleek lanean izan dezaketen lan eskakizun bat ikasgelan bertan praktikatzea.Proiektu diziplinartekoa Proiektu  2008/06/23 - 12:15:02

HUHEZIk ere Moodle erabiliko du

Martxoaren 16an HUHEZIko dozena bat irakaslek ikastaro batean parte hartuko dute, ikasteko Moodle plataforma zelan erabili irakaskuntzan. Eduardo Sanchez Goi Eskola Politeknikoko irakasleak emango du ikastaroa, eta bertan azalduko du zer den Moodle, nondik sortu zen eta zeintzuk diren beronen baliabiderik esanguratsuenak. Hortik aurrera, HUHEZIko irakasleak hasiko dira, poliki-poliki, Moodle  2008/01/10 - 13:32:38

Mahai ingurua: Euskararen lekua araudi berrian

Arratsaldean Josep Angel GuimerĂ  ikertzaile katalanak hartu du hitza mahai inguruan hasi aurretik, antolatzaileek gonbidatu egin dute jakin dutenean Josep Angel Euskal Herrian dabilela ikerlan bat egiten, aztertzeko zer tratamendu ematen zaion hizkuntzari telebistaren digitalizazioan.Haren atzetik etorri da mahai ingurua, eta hor hitz egin dute Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako  2008/01/10 - 13:32:37

Nabigatu euskaraz