EKE - Albisteak
Kili-kili, euskara ikasteko aplikazio berria
Bizkaiko Foru Aldundiko euskara sailaren laguntzarekin, José María Martínez Burgos-ek iPhone, iPad eta iPod Touch-endako aplikazio berri bat sortu du, haurrek euskarazko lehen hitzak ikas ditzaten. Xehetasunak : : www.kilikili.net 2012/02/07 - 12:16:01
Anaigazteak konpainia Holandan
Amsterdameko International Danzst Theater taldea, Cuadro Flamenco konpainia, Sara eta Maika Gomez txalapartariak eta Anai Gazteak elkartea biltzen dituen nazioarteko egitasmo baten karietara, lau euskal musikari egonaldi bat egiten ari dira Holandan. Helburua da "Beats of Spain" izeneko dantza ikusgarria sortzea Espainia hegoaldeko eta Euskal Herriko erritmoen arteko topaketan oinarrituz. Beren ibilbidea segitzen ahal duzue holandatik.blogspot.com blogean. 2012/02/06 - 17:01:12
Ihauterien garaia badator !
Ihauterien garaia hemen dago. Ipar Euskal Herrian, ezinbestekoa bilakatu den Uztaritzeko Hartzaro festibalaz bestalde, hitzordu anitz antolatuak dira, hala nola euskal ihauterietan adituak diren bi pertsonen hitzaldiak : Beñat Zintzo-Garmendia eta Thierry Truffaut, ihauterien historiaz eta bilakaeraz arituko zaizkigunak. 2012/02/02 - 18:31:03
Manex Goyhenetche-ren omenezko liburu bat
Helduden maiatzaren 2an, 8 urte beteko dira Manex Goyhenetche zendu zela mendiko istripu batean Biarnoan. Historian doktore, zor diogu : Fors et coutumes de Basse-Navarre (1985), Les Basques et leur Histoire. Mythes et réalités (1993), Histoire d'Anglet, des origines à nos jours (1997) eta Histoire Générale du Pays Basque bost liburuetan (1998tik 2005arte), liburu guziak Elkar argitaletxean ateratu dira. Haren bapateko heriotzaren ondotik, Eusko Ikaskuntza ko Historia-Geografia sailak, kide ospetsu izanagatik, erabaki zuen argitaratzea omenezko liburua, haren memoria oroituz. Beraz, Vasconia 37 zenbakiarekin, hiru hizkuntzetako obra agertu da (euskaraz-frantsesez-gaztelaniaz), 445 orrialdekoa, hogeitasei historiaegileek idatzi dutena elkarlanean, denak zazpi probintzietakoak. Xehetasunak : Manex Goyhenetcheri omenaldia 2012/02/02 - 16:33:20
Ikusgarrigintza alorreko deialdia
2011n arte bisualen alorrean Hogei'ta labelaren kari eraman ekimen arrakastatsuari jarraikiz, Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. 2012/01/26 - 17:22:11
Joanes Etxebarria-ren elkarrizketa Argia astekarian
2012ko urtarrilaren 29ko alean, Argia astekariak Joanes Etxebarria bertsulari xiberotarrarekin egin elkarrizketa bat argitaratu du. www.argia.com webgunean irakur daiteke ere. 2012/01/26 - 13:27:09
2012ko Helduen Kantu Xapelketan parte hartzeko deia
Hona 2012ko Helduen Kantu Xapelketa ren araudiak : euskaraz behar da kantatu eta 16 urtetik goiti ukan. Parte hartzaileak 3 kategorietan sartzen ahal dira ( bakarka, binaka, taldeka ). Kantuak ahots hutsez ala musikariekin emanak izan daitezke. Sorkuntzak izan daitezke ala kantu ezagunak. Iparraldean kanporaketak antolatuak izanen dira eta Euskal Herriko finala ekainean iraganen da. Parte hartu nahi duenak behar du bere izena eman 2012ko martxoaren 17ko . Izen-emaiteak eta xehetasunak : Lapurdin (Gure Irratiko Miren : 05 59 59 30 01), Xiberoan (Xiberoko Botzako Artzen : 05 59 28 29 87), Baxe Nafarroan (Irulegiko Irratiko Jone : 05 59 37 14 11 ) - Euskal Kantu Txapelketa 2012 - Araudiak . 2012/01/23 - 16:14:06
''Txerri'' filma Irisarrin ikusgai
2012ko urtarrilaren 21ean, Bertrand Dezoteux-en Txerri filma ikusgai izanen da Irisarriko Ospitalia zentroan. Euskal kultur erakundearen Hogei'ta labelaren karietara egin laburmetrai honentzat, egileak herritarren laguntza ukan du. 2012/01/19 - 18:08:05
''Euskaraz bizi nahi dut'' film laburren lehiaketa
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskarazko film laburren lehiaketa bat antolatzen du ''Euskaraz bizi nahi dut'' lemapean. Filmek gehienik 10 minutuko iraupena ukan beharko dute eta 2012ko martxoaren 18a aitzin aurkeztu beharko dira. Xehetasunak : ''Euskaraz bizi nahi dut" film lehiaketa 2012/01/19 - 16:11:06
Erramun Martikorenaren elkarrizketa Berria egunkarian
2012ko urtarrilaren 19ko edizioan, Berria egunkariak Erramun Martikorena baigorriar kantariarekin egin elkarrizketa bat plazaratu du, hemen berean irakurtzen ahal dena. 2012/01/19 - 14:14:08
