IKTeroak
Jakintza ikastolako IKT taldearen bitakora
Baikorra izan!!!
Baikorrak izanda baino ez dugu lortuko errealitatea hobetzea.. Baikortasunari buruzko bideo interesgarria » Nire lankide eta irakasle guztiontzat 2008/05/09 - 13:17:05
Emaiozu buelta
Oiongo San Bizente ikastolako DBH 4ko ikasleek ekoiztutako bideo interesgarria. Emango al diogu buelta denon artean? 2008/05/09 - 07:13:04
Ikasi jolastuz
Aspaldi ez nuela hainbeste disfrutatzen nire lankideekin. Benetan esaten dizuet, gutxitan izaten ditugu gaurkoa bezalako hain bilera emankorrik. Etapa eta profil akademiko ezberdineko bederatzi irakasle aritu gara bi ordu luzez ikasle eta irakasleon konpetentzien inguruan. Ez dakit nire lankideek baina nik burmuina irakiten atera dut bileratik, ideiak eta etorkizunerako lanerako proposamenak borboka etorri zaizkit burura [...] 2008/05/08 - 19:06:02
Google bilatzailearen atzean dagoen algoritmoa aurkitu dute
Jakina da Google-en bilatzailearen algoritmoa sarean hobekien gordeta zegoen sekretuetako bat zela. Azpiko bideoan ikus daitekeenez, bilatzailearen atzean dagoen teknologia zein den argitu dute 2008/05/07 - 14:46:05
Boolify
Aurtengorako zehaztu genuen IKT planaren barruan, aurretik definitu genituen ikasleen IKT konpetentzien jarraipena egiteko helburua definituta genuen. Horretan pasa dugu ikasturtea eta orain, bertan zehaztu genituen betetze maila baloratzeko unea heldu. Oker ez banago Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat Google bilatzailearen oinarrizko erabilera menperatzeko helburua zehaztu genuen. Helburu horretan oso baliagarria serta daiteke Boolify bezalako gune [...] 2008/05/01 - 09:07:01
Eboluzioa
Eboluzioa ikusteko bideo zoragarria izugarrizko kalitatea duten animazioetan oinarrituta. Oso gomendagarria gai hau jorratzen dugun irakasleontzat. 2008/04/30 - 22:58:03
Interneten euskal hezkuntza sarea sortzeko aukerarik ba ote?
Asko dira, azken hilabeteotan, interneten sortu diren hezkuntza munduaren inguruko sareak. Hauetako batzuk, Classroom 2.0 edota Internet en el Aula adibidez, arrakasta handia izan dute, erabiltzaile kopuru izugarria biltzea lortuz oso epe laburrean. Beste maila batean, ingurune lokalago batean, antzeko fenomenoak gertatu dira ere: irakasle katalanen artean sortu dira hainbat sare (Educat eta Catala TIC) [...] 2008/04/30 - 00:44:05
XV. Jardunaldi Pedagogikoak
Urtero lez, Ikastolen Elkarteak antolaturik, Jardunaldi Pedagogikoen XV. edizioa ospatu da Gasteizko Europa Jauregian. Aurtengo Jardunaldien gaia Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza izanik, irakaskuntza diardugunontzat oso gai interesgarri eta sakonak jorratu dira hiru egun horietan. Ni, lana dela medio, osteguneko saioetara bakarrik joan nintzen. Hitzaldien egitaraua honako hau izan zen: Josu Sierra Oinarrizko konpetentzien ebaluazioa diagnostiko ebaluazioa E.A.E.n. Aurkezpena: [...] 2008/04/26 - 01:43:03
Ubuntu 8.04 Hardy Heron eskuragarri dagoeneko
Esan bezala, apirilaren 24rako Ubuntu 8.04 Hardy Heron kalean da. BitTorrent erabiliz deskargatu nahi duenak hementxe dauka esteka. Etiketak: ubuntu, 8.04, hardy heron, GNU/Linux 2008/04/24 - 17:21:01
Redes telebista saioa Vimeon
Duela hilabete batzuk TVEk Redes saioa bere programaziotik kenduko zuela iragarri zuen. Albiste hark haserre handiak eragin zituen jarraitzaileen artean. Erdal blogosferan mugimendu interesgarri bat eman zen Punset-en programa TVE-eko parrillan manten zedin. Antza denez, aldarrikapen hauek eragina izan zuten TVE-eko arduradunengan eta saioak bere horretan mantendu ziren (gaueko ordu txikietan ematen jarraitu zuten). Pasa [...] 2008/04/23 - 19:08:02
