29A
malko beltzen kontra larrosa gorriak
WHOOPAA, SARE SOZIAL BERRIA
Sare sozial ugari existitzen dira jada interneten, honen adibide dira: facebook , linkedin , twitter , g+ edo ta tuenti . Hala ere, baten batzuek oraindik sare sozial perfekturaren bila dabiltza eta horrelaxe ezagutu dut Whoopaa. Egunkarian hauxe irakurrita: "Whoopaa ofrece al usuario lo que Facebook no puede dar." Baliteke Asier Sarasua k arrazoi izatea, sare sozial honek zenbait berrikuntza eta aldaketa dakartza; baina nik beste galdera bat egingo nioke nire burua: "Gaur egun facebookek daukan jendetza mugiaraztea lortuko dute?" G+ aski ongi plazaratu zuen bere sare sozial berria eta oraindik ez dakit nik espero zituen emaitzak lortu dituen. Lagun dexente ezagutzen ditut sare sozialetan mugilduta dabiltzanak, eta gehienek facebook erabiltzen dute besteek hori erabiltzen dutelako, ezagunena delako eta bere garaian boom antzeko bat egon zelako. Erabiltzaile askok ez dute Whoopaa ezta ezagutuko; beste askok jada Tuentiko kontuak ezabatu dituzte eta soilik Facebooken jarraitzen dute. Barkatu, baina nire ustean sare sozialen asuntua jada out aurkitzen den gai bat da. Poztuko nintzateke guztia ongi irtengo balitz, baina nik behintzat ez dut batere argi ikusten, hala ere, beraien helburua lortu dutela uste dut; interneten beraien produktuari buruz hitz egitea. 2012/01/04 - 20:59:06
BILBORA ITZULI, 2011/2012RAKO IKASLE PISUA
Bai azkenean 2011/2012ko kurtsorako Bilbora itzuli beharra daukat; oraingoan beste aldean aurkitzen naiz, alegia, ez daukat pisurik ezta bertan ikasten duten ikaslerik ere. Oraingoan ni egon beharko naiz elkarrizketen atzean, ni beste batzuen etxeetan sartu beharko naiz; eta guzti hau uda nahiko berezi bat bizi ostean. Oraingoan kurtsoak irailan hasten dira, eta gradu delakoetan aurkitzen dira ikaslean, beno agian masterrean sartuta dabilen norbait ere egon daiteke. Esandakoa, berriro ere, Bilbora. Norbait pixukide bila edo egongo balitz ederki asko eskertuko nuke. 2011/08/08 - 22:57:05
EUSKARAREN ALDEKO JAIAK 2011
Korrika ate joka dugun honetan, euskararen alde ospatuko diren jaialdien zerrenda egitea erabaki dut; baliteke euskaldunok jada gure ajendetan datak gorriz izatea, baina badaezpada hona hemen zerrenda: - Korrika 17 - Noiz: Apirilaren 7tik 17ra. - Non: Trebiñun hasi eta Donostian bukatu. - Herri Urrats - Noiz: Maiatzak 8. - Non: Senpere. - Ibilaldia - Noiz: Maiatzak 29. - Non: Ondarroa. - Euskal Eskola Publikoa - Noiz: Ekainak 5. - Non: Bilbo (Areatza Pasealekua). - Araba Euskaraz - Noiz: Ekainak 19. - Non: Laudio. - Kilometroak - Noiz: Urriak 2. - Non: Azpeitia. - Nafarroa Oinez - Noiz: Urriak 16. - Non: Tafalla. Argi dago badagoela nora joan, aukera anitza baitugu, pena aurten Hondarribian korrika egin ahal ez izatea, baina ingurutik behintzat ikusteko aukera izango dugu. 2011/04/07 - 07:08:04
SUGAAR DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN
Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitate ko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut. Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegia ri buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatea n, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaar rekoak, bai Facebook en eta baita Tuenti n ere. "Txikitasunaren Handitasuna" lelopean martxoaren 31n ekitaldia idazakaritza ondoko Paraninfoan 12:15etan egingo dute. Ez dakit nolako harrera izango duen Sugaar Elkar Kultur Elkartea k baina zoriontzekoa beraiek sortu dutena. Gogoratzen dut bai Unibertsitatean hasi nintzen garaian euskaraz hitz egiteko / ikasteko aukerak; azkenean ikastolan ikasitakoak edo ta herritarrok euskaraz hitz egiten genuen, baina Bilbora iritsi nintzenean guztiz arrotza egin zitzaidan egoera. Nork daki nolakoa izango den orain datozen herri/ikastoleko ikasleentzat baina nik behintzat aurrera-pausu nabaria ikusten dut. Zorionak! 2011/03/31 - 07:34:01
HARUNTZA BEGIRA
Zenbait aste pasa dira azkenekoz hemen idatzi nuenetik, akaso jada 140 karakterez osaturiko mezuekin aski daukat, auskalo. Gaur ere gogoratu dut Txampanada , Bilbon gabonetako "oporrak" hasi baino lehenagoko azken ostegunean ospatzen den jaialdia. Baliteke nostalgia izatea, baina argi daukat Bilbo berezia izan dela; aste honetan bertan, Kafe Antzokia k urteak bete ditu; Zorionak!. Aurtengoan, gabonetan euskaldunok San Mamesen futbol partida jolasteko aukera izango dute; gauza ttikiak dira baina hauxek dira gure egunerokoa handi egiten dutenak Behintzat aurtengo abenduan Donostiatik pasatzeko aukera izango dut Santo Tomas Egunean; guztiok badakigu bertan Bilbon baino ohitura handiagoa dagoela. 2010/12/17 - 13:26:02
PARIS IKUSI BEHARREKO HIRIA
Duela astebete Parisen nintzen. Lagun bati bisitan, lan kontuak edo ta Unibertsitate praktikak direla medio bertan amaitu baitu, nork daki non amaituko duen baina badirudi ez duela gurean amaituko. Lehen aldiz egon nintzen joan den astean Parisen, bai bidaia oso laburra izan zen, baina ederki asko pasa nuen. Ostiralean Pariseko zenbait gauza bixitatu nituen, beti turistak lagun nituela, turista pila daude Parisen leku oro. Gau partean ez nuen parraldarik egin, hala ere, "Crêpe" bat afaltzeko aukera izan nuen, eta beranduago zenbait birra pintxar edan genituen, baina lasai asko, larunbatean egun gogorra izango baitzen. Larunbatean goiz-goizetik Parisen murgildu ginen, turisten artean, milaka leku ikusi eta argazki egin genituen; gehien gustatu zitzaidana bizikletak alokatzearena izan zen, oso ongi pasa genuen kotxeen artean, zubiak zeharkatuz eta Tourreko leku klasikoetatik pedalei emanez. Gau partean, "Pigalle"n aurkitzen den La Cigale areto famatuan izan ginen, Crystal Castles taldearen kontzertuan. Bihar larunbata kanadiarrak Bilbon izango dira, seguru Kafe Antzokia ere ederki asko beteko dutela; frantsesik egongo da bertan? 2010/11/06 - 15:56:04
UDA EZBERDINA
Uda bukatzear daukat eta jada Deustuko Unibertsitatean hasi dira klaseak, beste batean aipatu nuen moduan ez nabil Bilboko ikasle pixuan; ez zuen zentzurik alokairu bat ordaintzeak 10.5 kreditu falta zaizkidanean. Aurtengo uda guztiz ezberdina izan da, lehenik eta behin irailean azterketarik izan ez dudalako, alegia, San Fermin garaian egin behar izan nituen Bolognia prozesua dela eta; zer nahiago? Emaitzak ikusiz gero, badirudi Unibertsitateko ikasleak hobe gabiltzala Bologniar erara. Aurtengo udan berriro ere Dublinera joateko zortea izan dut, diferentzia nabaria izan da, jada kaleak, autobusak, ordutegiak eta jakin beharrekoak banekizkien; horrelaxe, Seomra Spraoi edo ta Dublin Exchange bezalako leku bereziak ezagutzeko aukera izan dut, bat baino gehiago harrituta geratzen zen ni bertan ikusitakoan. Dublineko egonaldia amaitzerakoan, herrira etorri nintzen, bertako jaiak ate joka baitzeuden. Esan beharra daukat beste urteetan ez nuela jaietan egoteko aukerarik izaten, azterketa garaia edo hauek prestatzeko garaia izaten baitzen; baina urtengoan herrian egoteko zortea izan dut. Gainera oso une bereziak bizi izan ditugu lagunartean, nire lagunetako bat kantinera moduan atera baita Gora Ama Guadalupekoa konpainian , eta hondarribiarrontzat egun berezia izan ohi da irailaren 8a. Orain jaietako ajeari aurre egiteko garaia iritsi da, Unibertstatetik gauzak nola doaz ikustea eta gelditzen zaizkidan kreditu gutxi hauei egurra ematea. Hala ere, ohitura dudan moduan, etzi Miranda aldera joango naiz Ebrovisioko Jaialdiaz gozatzeko intentzioarekin. 2010/09/14 - 19:41:03
FINANTZAK BLOGEAN
2010/06/23 - 01:22:05
BILBO, IKUSIKO DUGU ELKAR
Ikasketak aurrera doaz, denborak ere aurrera egiten du eta honekin iritsi beharreko momentua heldu da; Bilbo uztekotan nabil. Bilbora Errealak Txapeldunen Liga jolastu zuen garaian etorri nintzen, gogoratzen dut bai Unibertsitatean kale egindako lehen klaseak Greziara joan izatearen kausa; beranduago 3-0 galdu genuen San Mamesen eta beranduago Bigarren Mailara jeitsi zen Erreala. Orain, Lehen Mailara igotzekotan gaude eta nik Bilbo utziko dut; behintzat behar duen lekuan utziko dut. Polita izan da Bilbon ikastea, pertsona eta lagun asko ezagutu ditut, baita leku bitxiak ere; Kafe Antzokia ederki asko ere ezagutu dut, haiek garaiak Azkunak itxi nahi izan zuenean, orduan konturatu nintzen zenbat maite nuen Kafe Antzokia. Bilbo asko aldatu da, iritsi nintzenean Tranbia egiten ari ziren, Unibertsitatera behintzat ez zen iristen, gogoratzen ditut Ria 2000 eta bertako lanak. Ez zegoen Zubiarterik, hau egiten ari zirela, zenbait okupa bertara igo ziren protesta moduan. Olabeagako Gaztetxea itxi eta irekierak, FANT Zine Jaialdiko zenbait edizio, Doctor Deseok zenbait disko atera izan ditu Bilbon egon naizen bitartean, Athleticek ere bere gai on eta txarrak izan ditu, gogoan dut ia ia nola Errege Kopa irabazi zuten; a zer nolako eromena Pozasen; azken urtean Europe Leaguen izandako istiluak. San Mamesen bakarrik bitan izan nahiz, bata Erreala ikusten eta bestea Sevillaren aurka, Ligako partidan lasai, ez nuen Errege Kopako finalerdietara joateko aukerarik izan. Bilbora iristerakoan ez zegoen Fever edo Santana27rik, baina hala ere ez dut asko maite; nahiago ditut Bilbi edo ta San Frantzisko kaleko tabernak, horixe baita Bilboko gaua. Bai, oraindik ez dut Bilbo utzi baina nolabaiteko nostalgia daukat jada, eramusa bukatzen zaion ikasle atzerritar bati amaitzen zaion moduan. Hala ere oroitzapen onak gordeko ditut, hiri honetan bizi izan ditudanak liburu bat egiteko modukoak baitira, hala ere ez dut agurrik esan nahi, gero arte; besterik ez. Batzuetan garai batzuk bukatzen dira eta beste garai batzuk iristen dira, oraingoan Bilbori gero arte esango diot, baina seguru elkar ikusiko dugula. 2010/06/08 - 02:28:02
HONDARRIBIARA MUSIKAZ GOZATZEKO AITZAKIAREKIN
Behin baino gehiagotan hitz egin dut Hondarribian ospatuko den Olearso Festibal ari buruz; Berri Txarrak , Sexty Sexers edo ta Senser bezalako punta puntako musika taldeak izango ditugu maiatzaren 1ean; oraindik ez duzula sarrerarik? Azkar ibiliko nintzateke etortzeko intentzioarekin bazabiltza. Oraingoan uztailaren 8tik 11ra Hondarribian izango den musika ekitaldiaz hitz - idatzi hobe esanda - egin nahi dut; Hondarribia Blues Festival 2006an ospatu zen lehen edizioa herriarentzat gauza berria zen eta nik behintzat garai hartan ez nuen Blues musika askotxo ezagutzen; hala ere, jaialdira hurbiltzea erabaki nuen, ea zer nolako musika zegoen, jendea giro etab ikusteko. Oso ongi pasa nuen, gainera dohako jaialdia zen eta musikari dagokionez talde potenteak egon ziren, Blues munduan behintzat - hala ere, berriro diot mundu horri buruz ez nuela ideia handirik -. Urtez urte, Hondarribiako Blues Festival aurre eraman dute, geroz eta talde hobeagoak ekarriz eta gero eta ospe handiagoa lortuz, pasa den edizioetan atzerriko jendea ikusi genuen jaialdira gerturatu zen jendearen artean; ez dakit herria bera, - oso polita dena, eta gehiago uda partean eguzkia bertan dagoenean - pintxoak jateko aukera, edo ta dohako kriston musikaz gozatzeko aukera izango den; baina egia da, urtez urte jende gehiago hurbilzen dela. Aurtengoan datak aldatu dituzte, ez da besteetan bezala abuztua partean ospatuko, baina seguru asko jende asko hurbilduko dela berriro ere, musikarien zerrenda nahiko luzea da, baina hona hemen gure herritik pasako diren baten batzuen izenak: Magic Slim , Solomon Burke , Pinetop Perkins etab. 2010/04/27 - 05:33:03
