Ziztazale
Zikloturista artritikoaren bloga
Artritisa, belauna eta eskia
Aspaldiko partez artritisaren inguruko sarrera bat doa blogera, ez da seinale ona, baina zer egingo diogu, bada? Eskiatzera joan ginen otsailaren erdialdera, pare bat egun eskiatzeko intentzioekin. Aretteko eski estazioa aukeratu genuen, autokarabana aparkatzeko leku egokia baitauka pisten oinean bertan, eta elektrizitatea eta komunak ere eskura baitauzka. Eguraldia mundiala geneukan, eguzkitarako krema ere eman beharreko egun horietakoa izan baitzen, eta han jardun genuen gora eta behera elurrez ondo betetako pistetan. Eskiatzeko bizioa daukatenentzat egun aparta benetan. Baina... hiru edo lau ordutan topera jardun ondoren, ezkerreko hanka geratzeko eskatzen hasi zen, eta ez zen nekearen eragin hutsa, ez eta orkatilaren mugimendu mugatuaren ondorioa ere. Belauna ari zen atseden eske. Aikejoderse! Erreumatologoarengana joan nintzenean, medikuari berari ere komentatu nion belauna, ezkerrekoa, orkatila txarraren gainekoa, ez zebilela oso fin, eta, nire ustetan, erren egitearen ondorioa izan zitekeela ere esan nion. Plaka pare bat ateratzeko agindu zidan hurrengo bisitarako. Uste dut eskiatzeko saioak nire beldurrak egiaztatzen dituela, eta belaun horri kasu gehixeago egiten hasi beharko dudala iruditzen zait, izan ere, lanean eserita ari naizenean belaunak bidaltzen dizkidan egonezinak ez zaizkit batere gustatzen; postura egokia aurkitu ezinik ibiltzen naiz... Eskiatzen jardun ondoren, arratsaldean, atseden hartzea erabaki nuen (dagoenekoz hasi naiz belaunari kasu egiten!) eta Mari eta umeek eskiatzen pare bat ordu gehiago pasa zituzten arren, nik uko egin nion. Eta hurrengo egunean ere ez nuen eskiatu, bizikletaz Arettera jaitsi nintzen, gero 23 kilometroko aldapa gogorra igotzeko asmoz ... Beno aldapa 18 kilometrokoa dela esan daiteke, baina hori beste batean kontatuko dut: a zer aldapatzarra!! 2010/02/23 - 08:42:01
Olentzeroren oparia
Gure ikazkin parranderoak a zer nolako oparia ekarri didan! neo freerunner berri-berria. Eta zer da aparato hori? motzean esateko, openmoko k diseinatutako mobil librea da. Bai telefono mobila da, berezi samarra, baina azken finean mobila. Bere ezaugarriak honakoak dira: pantaila taktila dauka eta gpsa ere bai, horrez gain, wifi bidez konekta daiteke internetera, blutootha ere badauka eta kable bidez ere konekta daiteke ordenadore batera usb sarrera bat erabiliz. Baina hori guztia baino hobea den ezaugarritxo interesgarria dauka: linux sistema bat instalatzen zaio, eta horrela nahi dudan aplikazioak jar ditzaket bertan, alegia, ordenagailu txiki bat da. Sistema eragile asko instala daitezke bertan, niri QtMoko instalatu zidan olentzerok, hau debianen oinarritutako banaketa bat da, beraz, debianeko hainbat aplikazio instala ditzaket. Kostatu zait, baina dagoenekoz konfiguratu dut gpsa, wifia, eta kable bidezko konexioa eta hainbat aplikazio instalatu dizkiot internetetik zuzenean. Horien artean gps-arekin bizikleta buelta grabatzeko aukera ematen duen tangoGPS aplikazioa. Horrela, OpenStreeMaps mapetan agertzen ez diren bideak gehitu ahal izango ditut mapa librean. gps bidezko nabigaziorako navit aplikazioa ere instalatu dut, baina oraindik ez dut erabili. Hori ere frogatzeko irrikitan nago. 2010/01/11 - 12:05:04
Lac de Leon: klasiko bihurtzeko bidean
2009/09/30 - 20:30:03
partehartzaileak
Horra Aiara bizikletaz igo ginenon argazkia... gutako hiruk protokoloari ez zioten kasu gehiegi egin eta argazki ofiziala baino lehen Andazarrate aldera ihes egin zuten, horregatik ageri dira kamino ondoan hiru perretxikoren moduan. Hurrengo urtean besteok bezain apain atera nahi badute protokoloa jarraitu besterik ez dute. Bestalde, aurtengo edizioan ikusle asko izan dugunez, agian ikusleen argazkia jarri beharko nuke... Fotofinisha ere sartu beharko dut, baina horretarako, lehendabizi lortu egin behar! 2009/09/10 - 21:50:05
Aiako errege? Gora errepublika!
Beti podiumean egon izan da, baina inoiz ez zuen irabazi. Atzo arte. Azkarrena Imamol izan baitzen atzoko Aiako igoeran. Urtez urteko denboren taula honakoa da: izena 2009 2008 2007 2006 2005 2004 Imamol 26:56 ----- 27:20 25:20 29:14 25:28 Juan Martin 26:56 ----- 26:54 25:32 27:44 29:40 Alberto 26:56 26:58 ----- ----- ----- ----- Thony 28:21 27:05 29:10 25:28 26:36 25:28 Mikel 30:33 29:42 35:56 32:22 33:45 31:28 Xabier 30:45 ----- 37:47 ----- 33:45 28:15 joseba 31:39 42:17 35:02 39:08 32:25 30:33 Xavi 34:34 ----- ----- ----- ----- ----- Leire 39:02 42:17 ----- ----- ----- ----- Iņaki 39:02 27:40 44:00 40:56 39:11 39:50 Koko 39:14 ----- ----- ----- ----- 46:40 Mari 40:07 42:17 43:07 39:08 35:52 39:50 Boero 42:52 50:00 ----- 39:08 55:?? ----- Ines 42:52 36:43 41:47 38:56 ----- ----- Xalegi ----- 31:52 44:00 ----- 55:?? ----- Xubi ----- 40:00 39:44 47:23 39:11 38:45 Idoia ----- 40:44 44:00 40:56 ----- 39:50 Nerea ----- 50:00 ----- 47:23 ----- ----- Pipi ----- ----- 27:57 23:47 ----- ----- Maritxu ----- ----- 38:18 38:49 39:11 42:35 Xabin ----- ----- 41:42 43:49 55:?? 50:23 Aran ----- ----- 1:09:47 53:18 ----- 50:36 Ainhoa ----- ----- 1:09:50 53:18 ----- ----- Ibon ----- ----- ----- 44:22 55:?? 38:45 Itziar ----- ----- ----- ----- ----- 43:13 2009/08/31 - 22:27:03
Badator Aiako igoeraren eguna!
Badatorrela! Aurten Juan Martin, Alberto eta Imamol izango ditugu podiumean, betiere Gringo eta SuperThonyren baimena medio. Nesken artean berrikuntza bat: guztiek podiuma ziurra daukate! Izan ere Ines, Leire eta Mari besterik ez omen dira azalduko ziklista jantziekin. Nahiago dut ezer gehiago ez esan. Eta amaitzeko 2008ko Aiako igoerari dagozkion denborak eta argazkia (aurreko urteko denborak ez bainituen jarri): Argazkiko bizikleta irabazlearena da, jakina. Irabazle Alberto......26:58 2.- Antonio ..........27:05 3.- Iņaki Maka........27:40 4.- Gringo ...........29:42 5.- Xalegi ...........31:52 6.- Ines .............36:43 7.- Xubi .............40:00 8.- Idoia ........... 40:44 9.- Leire ............42:17 10.- Mari ............ 42:17 11.- Joxeba ...........42:17 12.- Nerea ........... 50:00 13.- Boero ........... 50:00 Aurtengo denborekin taulatxo politen bat jartzen saiatuko naiz. 2009/08/25 - 22:47:02
Zarauztik Allora
Zarauztik Allora joan behar dugu, eta horretarako ibilbideen artean honakoak izan daitezke aukerak: Lehenengoa: zarautz mandubia allo Share your bike routes @ Bikely.com Eta ibilbidearen profila hauxe da: bigarrena: Zarautz - Allo Share your bike routes @ Bikely.com Bere profila honakoa da: Bien arteko konparazioa: Mandubiatik barrena doana laburragoa da (126 km batak eta 131 km besteak), gainera, Tolosatik Alegirako eta Ordiziatik Beasainerako ibilbide makurrak ekiditen ditu eta, ondorioz, galtzeko arrisku gutxiago. kontrako aldean, ordea, aldapa aipatu behar da, Meaga eta Mandubia gogorragoak baitira Andazarrate baino. Bestalde, blogean inoiz aipatu ez dudan arren, Andazarretik barrena doana bi aldiz egina dut dagoenekoz, beraz, oraingoan Mandubia igo beharko dugu... 2009/08/19 - 23:08:03
Granada erreka eta Iturriotz arteko koxka
Aurreko sarrera batean Pagoeta mendiaren inguruan egindako ibilbidea komentatu nuen, eta ibilbide horretan koxka berezi bat aipatu nuen: Granada Errekako jatetxetik Iturriotzeko bentara doan aldapa. Benetan gogorra da aldapa, honako profilean ikus daitekeen bezala. Irudian ikus daitekeen bezala, hasiera latza dauka, lehenengo 120 metroek %17ko malda daukate, eta %6.6ko atsedenalditxoaren ondoren, %18ko 334 metro egin behar dira. Bertan zeuden betizuek ere begirada arraroa eskaini zidaten, eta txahal edo idizko batek adarrak ere erakutsi zizkidan mesfidati. Zati gogor horren ondoren, batere atsedenik gabe, beste 600 metro gogor daude, baina ez aurrekoa bezain gogorra: %13.8ko malda besterik ez baitauka zati horrek. Jarraian baserri bat ageri da bidearen ezkerretan, eta zati hori lasaiagoa da, 350 metrotan %7.6ko malda baitago; hor arnasa hartzen saiatzea komeni da, izan ere, ondoren beste zati gogorra baitago: 750 metro %14.4ko maldarekin! Pare horretan gurutzatu nuen oinezko bat, eta gora kilometro inguru geratzen zitzaidala esan zidan. Uste dut bizitzan egin dudan kilometro luzeena dela. Baserria atzean laga, zelaian gora egin eta halako batean ezkerrera 130 gradu inguruko bira ematen du bideak. Direkzio aldaketa honi esker Imamol zein urruti zetorren ikusi ahal izan nuen. Nire baitan nik falta nuena baino gehiago falta zuela pentsatu nuen, baina era berean, ni baino errazago joango zela bere plato ņimiņoari esker... Zati gogor horren ondoren hainbat baserri dauden gunera iritsi nintzen, han beheranzko zatitxoa ere badago, eta eskerrak! Hala ere zati horretan %11ko malda dago. Egindakoaren aldean ezer ez. Ondoren basoan sartzen da bidea, eta 200 metro lasai (%7.8ko malda) daude Bideak behera egiten du leku horretan, beraz helburua lortu nuen. Ur pixkat eran, zakurren moduan terrenoa markatu pixa parrasta eder batekin eta, Andazarratetik Iturriotzera doan bidea non egon zitekeen begiratzen egon ondoren, atzera jo nuen Imamolengana. Ez nuen asko jaitsi behar izan berarekin topo egiteko. Gaina bertan zegoela esan eta biok elkarrekin egin genituen bukaerako gora beherak, baso berde-berdean jira eta bira egiten duen bidean. Bide guztiko zati polittena dudarik gabe. Hala ere goranzko zati gogorrik ere badago; batez ere azken aldapa. Esprinterako egokia, baina jakin egin behar azken aldapa dela... Alegia, Imamolek traizioz irabazi zidala! 2009/06/17 - 00:14:03
Matxinbentara urtero bezala?
2009/06/15 - 00:08:05
Granada Errekatik Iturriotzera. Behin nahikoa!
Pagoeta eguna zenez Pagoetaren inguruan mugitu behar. Eta horixe egin genuen, Pagoeta inguratu. Zarautz-granada_erreka Share your bike routes @ Bikely.com Bagenekien egundoko aldapatzarra zegoela, baina Imamol ez da kokiltzen denetakoa eta nik aspalditik neukan ibilbide hori egiteko gogoa. Profila hauxe da: Erdibideko zuloa da gainditu beharreko koxka... Etumetatik granada errekarako jaitsiera beldurgarria da, karreterako bizikletarekin ez nintzen ausartu bizikleta gainean egiten. Zati bat oinez egin nuen, ez bainintzen bizikletaren frenoetaz (galgaz) gehiegi fidatzen. Bidea hormigoizkoa da eta ez dago egoera oso onean, hala ere Imamolek ederki egin zuen beherako bide osoa bere BTT zaharrean. Jaitsieraren ondoren ura eran eta barratxo bat jan eta goranzkoari heldu genion. A zer aldapa!! Nire bizikletaren hirugarren platoa eta pinoi handia horrelako bideetarako prestatuta zeudela uste nuen, baina bai zera, burugogorkeriaz igo nuen aldapa. Beste burugogorrak nire atzetik egin zuen igoera, izan ere bere bizikleta bai, hori aldapak igotzeko prestatuta dago. Ez ordea abiadura neurtzen dion ordularia: 0 markatzen omen zion, nahiz eta jo eta ke eragin pedalei (4 km/h abiaduraren azpitik 0 markatzen du). Hiru kilometro inguruko igoera da, eta batezbesteko malda 14% ingurukoa dela uste dut. Hauetako batean gipuzkoa.net-eko baliabideekin aztertuko dut eta jarriko dut blogean... 2009/06/09 - 23:55:05
