Kingston hiria
Reggae bloga
Sizzla - Bilbao Urban Musikaldia 2009
Urriaren 29an Bilboko Santana aretoan Sizzla Kalonji zuzenean ikusteko aukera izango dugu Nilnao Urban Musikaldia ekitaldiko egitaurauaren barruan. 2009/09/21 - 12:55:05
Belarregae 2009 - Bilbo
Ezin gara kexatu Euskal Herria n 2009 uda hontan reggae jaietan biltzen ari diren artistez. Zornotza n ospatzen zen Belarrega e jaialdiak aurten Santana 27 areto izango du topagune, eta BUJU BANTON eta BURRO BANTON arituko dira dantzalekuko gorputzak beren erritmoekin astintzen. Venezuela ko Zion TPL ek saio ona emango du! 2009/07/14 - 16:02:02
Jamaikako reggae banda eta abezlariak Bilbon
2009/07/07 - 18:14:01
Armintza - Txapel Reggae 2009
Urtero bezela reggaea ez da faltako armintzako jaietan. Aurtengo kartela Potato + Begoña Bang Matu, Afrikan Simba, Deadly Hunta, Errol Bellot "Gideon Zinger", Root Diamoons eta Chalwa Reggae Band osatzen dute. Eguraldia sekulakoa izatea espero da, eta kontzertuen gunetik eta hondartzatik hurbil dagoen zelaiean camping denda jartzeko gunea doan eskeiniko da. 2009/07/02 - 19:42:03
Mad Professor Bilbon
Maiatza 29, 2009 - 21:00 - 24:00 - Mad Professor (feat. Aisha) + II. Bilbao Reggae Soundclash 2009 - Kafe Antzokia Neal Fraser izenpean jaioa Guayanan, Mad Professor DJ, ekoizlea, perkusiojolea eta abeslaria dugu, bere izengoitia gazte gaztetan jarri zuelarik musika elektronikoarekiko azaltzen zuen interesa zela eta. 13 urterekin bere familia Londresera joan zen bizitzera eta 20 urterekin diskoak grabatzeko tramankulu ezberdinak biltzen hasi zen: samplerrak, nahasketak egiteko makinak, reverb eta eco aparailuak eta baita audio zinta ezberdinak ere. Bere nahasketa mahaia berak asmatu zuen eta lau pistatako estudioa zabaldu zuen bere etxeko egongelan, Londreseko hegoaldean zeukan etxean, Thornton Heath auzunean, estudioari "Ariwa" izena jarri zion. Nigerian word for sound or communication izenburupean zenbait proiektu burutu zituen eta handik gutxira bere zigilurako artista eta talde ezberdinen musika grabatzen hasi zen, kasuan kasu, Deborahe Glasgow, Aquizim, Sergeant Pepper, Tony Benjamin, edota Davina Stone besteak beste. Baina auzokoekin izandako arazoak zirela medio beste gune batera alde egin behar izan zuen, Londreseko hegoaldean zegoen Peckham auzunera. 1982an bere lehen diskoa plazaratu zuen, "Dub me crazy" deiturikoa. Ondoren plazaratu zituen bi diskoak DUB musikaren historian berebiziko garrantzia duten diskoak dira, "The African Connection" eta "Escape to the Asylum of Dub". Mad Professor laister bilakatu zen ezagun reggae eszenatik kanpo ere, eta laister deitu zioten rock, R eta musika elektronikoko abestiak bernahasteko. Gerora, Sade, the Orb, the KLF, the Beastie Boys, Jamiroquai, Rancid edota Depeche Mode moduko taldeekin aritu izan da lanean. Bestetak beste 1995ean Massive Attack taldearen "No Protection" diskoa bernahastu zuen goitik behera. irudi bat II. BILBO REGGAE SOUNDCLASH´09 BARBASS SOUND (Cordoba) I.Bilbo Reggae Soundclash´08 edizioko irabazleak (Al-Andalus clash Andalucia´08). CHALICE SOUND (Madrid) Clash Madrid´08 edizioko irabazleak. URTICA SOUND (Barcelona) Clash Barcelona´07 y ´08 edizioko irabazleak. Lehiaketa gai ezberdineko erronda ezberdinek osatzen dute, lehiakideek 10 minutu izango dituztelarik publikoari bere musika erakusteko, mikroak, biniloak, cdak edota samplerrak erabiliz. Ezin izango dira errepikatu beste sound system batzuek erabilitako abestiak. Epaimahaia publikoa izango da, eskua altzatuz hurrengo errondara igarotzea edo ez beraiek erabakiko dutelarik. Berdinketa egonez gero, epaimahai batek erabakiko du nor igaroko den hurrengo errondara eta nor ez. Epaimahai honek erabakiko du ere lehiaketako arauak apurtzen dituen partaidea kanporatzea. 2009/05/28 - 09:43:08
Kingston Motown
Motown disketxearen 50garren urteurrena dela eta saio berezia da Kingston Hiria n. Entzungai: Temptations, Four Tops, Stevie Wonder eta abarren abestiak entzun ditugu Prince Buster, Paragons, Clarendonians, Derrick Harriott, eta abarren ahotsetan. Informazio gehiago 2009/03/31 - 15:35:05
Kingston Hiria 2009
2009/03/18 - 14:21:05
Bob Marley & The Wailers - Kingston Hiria 2009
2009/03/17 - 20:15:03
Eek a mouse
Urtea bukatu arte, Estatu Batuetatik arituko omen da Eek a mouse kontzertuak ematen . Bere web gune ofizialean, datorren urterako programatutako kontzertuen informaziorik ez dago eta pena ematen dit, 2009an ere Euskal Herrian Eek a mouse zuzenean entzuteko aukerarik egongo ez dela ematen didalako. Behintzat, aurten ateratako diska arteraukoen bilduma izan dela ikusirik, 2009an abezti berriekin diskaren bat aterako duen esperantza ba dut. 2008/11/18 - 01:22:05
Anthony B Bilbon - Zuzenean
2008/10/21 - 11:10:06
