Udako argazkiak
Asteleheneko Goienkariaren argazki lehiaketa
Argazki lehiaketako irabazleak
INTSEKTU KOLORETSUA / Garikoitz Iturbe (Aretxabaleta). Brasil, Argentina eta Paraguay banatzen duen urjauzi indartsuetan. Indar basati hauen artean, naturak alde samurra erakutsi zigun: intsektu txiki koloretsuak guregana bidaliz. TXIRRINDAZ / Ane Jauregi (Bergara). Santa Barbaran, Donibane Lohitzuneko paraje ederrenean, atera genuen aurtengo abuztuan; a ze oroitzapenak ekartzen dizkigun! Halako paisaia bukolikoetan iraganera salto egiten dugula dirudi. ATETIK BEGIRA / Martin Uriarte Askasibar (Arrasate). Udan ateratakoa da Alpujarrasen, Andaluziako horma txuri eta misteriotsuetan; lurralde baten marka. Gure laguntxoa, misterioak erakarrita edo katuren bila dabil? 137 lehiakide Lehiaketan 137 lagunek hartu dute parte. Guztira, baina 416 argazki jaso ditugu. Azkeneko egunean bertan, 18 lagunek bidali zizkiguten erretratuak. Hala ere, gustura egindako lana izan da, baina ez duzue batere erraztasunik eman; asko dira-eta saria merezi dutenak. Batzuk freskoak direlako, besteak barrea eragiten dutelako; teknika aldetik zainduta daudenak jaso ditugu, eta baita erretratua ateratzean ederto zebiltzala erakusten dutenak ere. Argazki horiek guztiek dute gurean lekua, horrenbestez, datorren urtean ere animatu! Goiena pozik Iazko erantzun zabalari eutsiz, bosgarren edizio honek erakutsi du debagoiendarren artean finkatzen doala lehiaketa. Alde horregatik, oso pozik dago Goiena, parte-hartzea handia izan delako. Epaimahaia Goienako eta Bergarako Kiņu argazki dendako kideek osatu dute epaimahaia eta ez da erraza izan hiru saridunak aukeratzea. Saridunek asteon jasoko dute saria. Egubakoitzeko Goienkaria -n izango duzue irabazleok ezagutzeko aukera. 2009/10/05 - 18:07:05
Haurrak jolasean
Birmaniako Inle lakuan, haur batzuk, jolas aldixana disfrutetan. /Argazkia: Olatz Zubia /Aretxabaleta 2009/10/02 - 18:24:02
Saint Emilio
2005ean ataratakoa argazkia, Frantziako Saint Emilion herrian. /Argazkia: Iņigo Azkarraga /Arrasate 2009/10/02 - 18:24:02
Cala Mesquida
2009/10/02 - 18:24:02
Ekialdeko Fiordoak
Islandian 2008ko udan ateratako argazkia. Ekialdeko Fiordoak zein ederrak diren ikus daiteke. /Argazkia: Jone Goitia /Arrasate 2009/10/02 - 18:24:02
Digarda lakua
2008ko abuztuan Italian ateratako argazkiak. Bertan Digarda lakua ikus dezakegu eta atzean Alpeak. /Argazkia: Agustin Rueda /Bergara 2009/10/01 - 18:29:02
Lau teilatu
Akureyri herriaren ondoan dauden antzinako Islandiar etxe tipikoak. Bidai laguna teilatuan eserita dagoela dirudi. /Argazkia: Mikel Zamora/Aretxabaleta 2009/10/01 - 18:29:02
Holandako Reinona
2008ko udakoa. Amsterdameko Auzo Gorrian ospatutako jai batean ateratakoa. /Argazkia: Jesus M. Barrutia/Bergara 2009/10/01 - 18:29:02
Aran desertuan eserita
Marokoko desertuan 2009ko udan ateratako argazkian, Aran desertuan eserita ikus dezakegu. 2009/10/01 - 18:29:02
Gizon ikustezina
2009ko udan Mallorcan ateratako argazkia. Bertan, kalean zebilen gizon bati atera genion argazkia, oso kuriosoa iruditu zitzaigulako. /Argazkia: Ainhoa Garro /Aretxabaleta 2009/10/01 - 18:29:02
