Tolon

Informatika eta teknologia zale baten bloga, ... , beti software librearen bidetik

Kopiatzea ez da lapurtzea

Ba hori, kopiatzea ez da lapurtzea. Hau ezin hobeto azaltzen dute bideo honetan. Ingelesez dago baina oso ondo ulertzen da www.youtube.com/watch?v=djVaJN0f0VQ  2012/01/13 - 09:18:07

Leire Badiola Mutrikuarra Colgate etxeko lehiaketan parte hartzen

Lehiaketak irribarre politxena saritzen du, eta Leire parte hartzen ari da. Berari laguntzea oso erreza da, webgunean sartu, Leire aurkitu eta berari botua eman. Egunean behin bakarrik lagatzen dute bozkatzen, baina nahi izan ezkero egun ezberdinetan bozkatzeko aukera dago, beraz egunero gure botoekin laguntzeko aukera. Nahi duenak, hau egin behar du: 1.- Webgunean sartu: http://www.colgate.es/Colgate/ES/sonrisamax/index.htm [...]  2012/01/13 - 09:18:07

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ?

Ba OMSek atera berri duen txosten horren arabera bai, eragin lezake, baina arriskua kafea kontsumitzeak eragin lezakeen arrisku berdina du, ez gehiago eta ez gutxiago. Gai honi buruz Elhuyarreko Ana Galarragari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa entzun nahi badezu, Play-ri eman: ANAGALARRAGA_20110601_100104.mp3 Hemen beste artikulu bat gai honi buruz (gazteleraz)  2012/01/13 - 09:18:07

Telefono mugikorra erabiltzeak minbizia eragin lezake ? (II)

Gai honek eztabaida asko sortu izan du azken urteotan. Nik onartzen det inork ez dakiela zientziak gai honi buruz hemendik eta 100 urtera zer esango duen, agian egia izango da teknologia hau kaltegarria dela eta 100 urte behar direla hori frogatzeko, baina izango ez balitz zer ? Batzuk diote inork ez duela kontrakoa frogatu, hau [...]  2012/01/13 - 09:18:07

Sektore industrialean lan egiteko ikasketak

Joan zen astean BEC-en Erreminta Makinaren nazioarteko erakusketa izan genuen. Telebistan, irratian eta egunkarietan horren berri eman ziguten, eta ikusi ahal izan genuen nolako indarra duen sektore industrialak gure euskal ekonomian.Hori gutxi balitz, Debabarrenean daude kokatuta industria honetan aritzen diren enpresa handienetakoak, beraz sektore hau aukera paregabea izan daiteke zer ikasi ez dakienentzako: etorkizuna eta [...]  2012/01/13 - 09:18:07

telefono mugikorraren faktura nola gutxitu

Lehenago ere idatzi izan det honelako gauzak, telefono mugikorraren faktura gutxitzeko asmoarekin. Oraingo honetan, azterketatxo bat egitera noa, eta bukaeran kontatuko dizuet nire ustez gaur egun zein den tarifarik onena. Lehenik eta behin, garrantzitsua da denok ondo ulertzea zer den fakturan kobratzen digutena, hau ulertuz, tresna gehiago izango ditugu guretzako eskaintzarik hoberena zein den jakiteko. Zer [...]  2012/01/13 - 09:18:07

EITBkin moskeatzen hasi naiz

Eta moskeatzen hasi naiz euron produktuak kontsumitzeko arazoak jartzen dizkidatelako. Beste hedabide guztiak entzuleak lortu nahi dabiltzanean, badirudi hauek entzuleak galdu nahi dituztela.ArazoaEITBko irrati guztiak Internet bidez zuzenean entzuteko aukera daukagu, baina hau egin ahal izateko derrigorrez nabigatzailea erabili behar dugu eta irratiaren orrialdetik abiatu behar gera, adibidez Euskadi Irratiko helbidea hau da: http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/Aukera hori [...]  2012/01/13 - 09:18:07

Guraso geranon eguneroko burruka: jatorduak

Guraso geranok badakigu ez dala batere erraza gure seme-alabak bazkal eta afal orduan mahaian behar den bezela izatea. Euskadi Irratiko Mezularian Amaia Diaz de Monasterio eta Beatriz Ezeizak aholku interesgarriak eman zizkiguten orain dela hilabete batzuk. Hor neukan gordeta, eta interesgarrixa iruditzen zaidanez, hemen jartzen det nahi duanak entzuteko aukera izan dezan. Hau lehenengo da, [...]  2012/01/13 - 09:18:07

Xabier Lete, agur eta ohore

Asko hitz egin da eta asko idatzi da Xabier Leteri buruz. Neretzat Xabier Lete, Mikel Laboa ta Benito Lertxundiren kantuak oso garrantzitsuak izan dira eta dira oraindik. Ez da erraza Xabier Leteren kantu bat aukeratzea, asko dira politxak eta barrurarte sartzen direnak. Oraingo honetan hau aukeratzen det, sentimenduz betetako kantua: Seaska kanta  2012/01/13 - 09:18:07

EITBkin moskeatzen hasi naiz

Eta moskeatzen hasi naiz euron produktuak kontsumitzeko arazoak jartzen dizkidatelako. Beste hedabide guztiak entzuleak lortu nahi dabiltzanean, badirudi hauek entzuleak galdu nahi dituztela. Arazoa EITBko irrati guztiak Internet bidez zuzenean entzuteko aukera daukagu, baina hau egin ahal izateko derrigorrez nabigatzailea erabili behar dugu eta irratiaren orrialdetik abiatu behar gera, adibidez Euskadi Irratiko helbidea hau da: http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/ Aukera hori ondo dago, eta ondo entzutzen da, baina horrek ez du nere beharra hasetzen. Ordutegi arazoak direla eta, gustokak diren saio batzuk ezin izaten ditut zuzenean entzun, eta grabatu nahi nituzke beste momentu batean entzun ahal izateko. Gaur egun hori erraz egin daiteke, tresnak baditugu. Nahi izan ezkero grabazioa programatu dezakegu ordenagailu batek guk nahi ditugun programak automatikoki grabatu eta mp3 formatuan gordetzeko. Gero mp3 horrek gure gustoko tramankuloan sartu, eta nahi degunean entzun ahal izateko. EITBn kasuan hori ezin dezakegu egin, web nabigatzailea erabiltzea derrigortzen digulako , eta horrela ezin dugu grabatu. Kontua da hori lehen martxan izan zutela. Orain dela hiru urte Garik azaltzen zuen nik egin nahi dudan hau nola egin zitekeen , eta adibidean Euskadi Irratiko adibidea jartzen zuen, nik egin nahi dudana hain zuzen ere. Kontua da EITBk gauzak aldatu dituela eta gaur egun Internet bidez irratia entzuteko ematen duen aukera bakarra nabigatzailea dela, eta ez du aukerarik ematen beste programa bat erabiliz publikatzen duen audio-stream horri heltzea. Ondorioz, ezin dugu saioa grabatu. Honek zeharo harritzen nau: Web bidez irratia entzuteko aukera ematen badute, zergatik ezkutatzen dute stream-aren helbidea ? Seguru aukerak ditugula hori hackeatzeko, baina ez da hori kontua, kontua da hau EITBk berak publikatu eta erraztu egin behar lukeela, ez dezue hori uste ?  2010/12/16 - 11:08:07

Nabigatu euskaraz