53R61-ren bloga

Gnu/Linux, Teknologia, LAN Partyak, Bideojokoak, Zinea, Entretenimendu elektronikoa ....

Bideojokoak gomendatzen martxoa 2010

Bioshock 2, Sea of dreams (PS3, Xbox 360, PC) Aurreko ataletako gertakariak baino 10 urte geroago kokatzen da Bioshock 2 hau, zeinetan jokalariak lehenengo Big Daddy-aren rola hartuko duen. Protagonista berri hau bizkorragoa eta azkarragoa da, plasmido izeneko botereak erabil ditzake. Bigarren bertsio honek, aurrekoaren esperientzia eskaintzeaz gain, online bidezko multijokalari aukera ere badakar. Peggle (Multiplataforma) Prest, apuntatu [...]  2010/03/10 - 19:51:05

Bideojokoak gomendatzen otsaila 2010

Bayonetta (PS3, Xbox 360) Bayonneta Hideki Kamiya bideojoko garatzaile ezagunaren akziozko azken sorkuntza da, protagonistatzat berezko estilodun heroi sexya duena, bideojokoen hurrengo emakumezko ikono bihurtu daitekeena. Borroka epiko honetan Bayonnettak hainbat izakiri egin beharko dio aurre, aingeru zein deabru. %100ean benetako akzioa, inolako zentsurarik gabe. The legend of Zelda: Spirit Tracks (NDS) Link heroia abentura berri eta harrigarri [...]  2010/02/05 - 13:26:04

Bideojokoak gomendatzen: Urtarrila 2010

Erregeek agian bideojokoren bat ekarri dizute, eta hauetako bat baldin bada, zorieonekoa zu ;-) Uncharted 2 (PS3) Nathan Drake, altxor bilatzailea akzioz beteriko abentura berri eta ikusgarri batekin dator. Playstation 3rako esklusiboki egin den joko honetan berriro ere altxorren lapurren atzetik ibiliko da. Hau dela eta, Himalayarantz doan expedizio batean murgilduko da, Shanbala-ko haran mitikoan. [...]  2010/01/06 - 10:12:19

Domekako Bertso BECtekada

Duela lau urte bezala BECen momentu gogoangarriak bizi genituen Bertsolari Txapelketa Nagusi honetan. 15000 bertsozale bildu ginen egun osoan 8 artisten bertsoak entzun eta gozatzeko. Momentu hunkigarriak, dibertigarriak eta historikoak bizi ziren, Maialen Lujanbiok eraman zuen Euskal Herriko Txapela, nahiz eta beste 7 bertsolartiek ere merezi zuten. Zorionak guztiei beraz. Larrabetzu.org-tik hiru lagun joan ginen, bapateko [...]  2009/12/15 - 13:37:06

Bideojokoak gomendatzen: Abendua 2009

Hona hemen asteburu-zubi honetan gozatzeko hiru titulu zoragarri: Brütal Legend (Xbox 360, PS3) WPvideo 1.10 Tim Schafer eta Double Fine Productions-ek akzioz beteriko abentura bat dakarkigute, Rock-metala inoiz iruditu dugun bezala sentiaraziko gaituena. Barrearaziko gatuen istorio batekin eta Heavy Metal musika nahaztuz, tximaluze eta gitarreroen gozamena izango da. Musika estilo hau gogokoa baduzu, titulu gomendagarria da zuretzat. Call [...]  2009/12/06 - 11:42:03

Lau urte Gmail euskaraz erabili gabe

Berri pozgarria izan da gaur goizean jaso dudana, twitter bidez jakin dugu azkenik Gmail euskaraz erabili daitekela. Atoan joan naiz nire Gmail kontura, hizkuntza espainoletik euskarara aldatzera. Ia 4 urte pasatu dira euskal komunitateko bolondresak, gmail euskaratu genuenetik elkarlanean, hau da bere garaian idatzi nuen blogeko sarreraren esteka. http://www.larrabetzu.org/sergio/?p=19 Denbora honetan gmail euskaratuta izan arren beste [...]  2009/05/25 - 17:27:03

Bideojokoak Gomendatzen: Urtarrila 2009

Super Street Fighter II Turbo HD Remix (PS3, XBOX360) Gaur egun berriro bueltan dator bideojokoen historiaren klasiko handi bat. Kaleko arte matzial borrokalari onenak PS3 eta XBox360 kontsoletara urbiltzen dira, borroka estiloko jokorik onenarekin. Grafikoak eta soinua eraberritu dituzte, jokatzeko modu berriak gehituz. Bideojokoak maite dituenarentzako ezinbesteko titulu baten aurrean gaude. PS3 eta Xbox 360ko denda [...]  2009/01/05 - 23:54:05

BECetik Bizkaiko Bertsolari txapelketan

Gaurkoan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren jarraipena egiten ari gara interneten BEC bertatik, prentsa gunetik. Larrabetzu.org gunean eta twitter-en ikusi ahal dozue. Audioa ere laister zintzilikatuko dugu.  2008/12/20 - 21:44:01

Bideojokoak gomendatzen: Abendua 2008

Guitar Hero World Tour (PS3, PS2, Xbox 360, Wii) Guitar hero sagak ere eboluzionatzen ikasi du, berrikuntza ugari eskainiz. Rock talde bat osatzeko aukera izango dugu instrumentu berriekin. Mikrofonoaz gain aririk gabeko gitarra eta bateria dakartza. 85 abestirekin jokatu dezakegu, baita gu geuk konposatu ditzakegun abestiekin ere. 8 lagun konektatu daitezke online, internet bitartez jokatzeko. Guitar [...]  2008/12/14 - 20:55:04

Bideojokoak gomendatzen: Azaroa 2008

Azaroarekin batera Gaztezulo aldizkaria ateratzen da, baita ere nik egindako kolaborazioa. Hor doaz 3 titulu, egun euritsuak dibertigarriagoak izan daitezen. Duken Nukem 3D (Xbox live) Duela 12 urte PC batean jokatu ahal zen klasikoa, berpizturik dator Xbox Live jokoak deskargatzeko plataformarako. Lehen pertsonan tirokatzeko klasikoetako bat da hau. Bakarka edo multijokalari moduan jokatu daiteke interneten bitartez, [...]  2008/11/03 - 21:21:04