Saharatik » Euskaraz

Informazioa, deialdiak eta elkartasuna

Inoiz baino euskaldun gehiago Sahara Marathonen

Otsailaren 22an egin da kanpamenduetan Sahara Marathon lasterketa, urtero legez, aurtengoa 10. edizioa izanik. Aurten euskal korrikalariak biltzeko deialdi berezia egin da eta, horren ondorioz, aurten 80 euskal maratoilarik hartu dute parte kanpamenduetan egin den lasterketan, guztira 600 lasterkarien artean talderik handiena osatuz.  2010/02/25 - 02:41:09

Elkartasun astea abian / Semana de solidaridad

Saharaui herriarekiko elkartasun astea iragan larunbatean hasi zen, VI. elkartasun karabanaren abialdiarekin, eta aste osoan ekitaldiak izango ditugu hiru hiriburutan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen hainbat ekitaldi izango dira, 1976ko otsailaren 27an aldarrikatutako Saharaui Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) XXXIV. urteurrenaren inguruan. Hainbat lekutan errepikatuko dira, besteak beste, Aminatu Haidarren abokatu Ines Mirandaren hitzaldiak eta Aziza Brahim [...]  2010/02/25 - 02:41:09

1 de diciembre, concentración solidaria con Aminetu

Estatu espainiarrak Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruan duen iritziari buruz zalantzarik zuen norbait bazegoen, azken hamabostaldi honetan ebatzi ahal izan ditu. Espainiako Gobernua Marokoren aliatua dugu. Nazio artean ezaguna den Giza Eskubideen aldeko aktibista saharar baten bizitzarekin; koldarkeriaz, mespretxuz eta jendarteko iritzia engainatuz jolasteko gai da. Aktibista hau bere herrira eskubide guztiekin itzultzea eskatzen duen gizartearen [...]  2009/12/01 - 08:48:11

Aziza Brahim kontzertuan Bilbon azaroaren 27an

Azaroaren 27an, ostirala, Aziza Brahim kantari saharauiaren kontzertua izango dugu, Oreka TX euskaldunekin, Bilboko Kafe Antzokian. Zentsura At! leloarekin egunotan ospatuko den Zentsuraren Aurkako IV. jaialdiaren baitan izango da emanaldia. Jaialdi honen barruan beste artista batzuk ere izango dira, Gilberto Gil brasildarra eta Rachid Taha argeliarra kasu. Jaialdiaren helburua zentsura mota guztiak salatu eta hauei kontra egitea [...]  2009/11/22 - 09:34:06

Saharari buruzko jardunaldiak Armintzan

Mendebaldeko Saharari buruzko jardunaldiak izango dira asteburuan Armintzan, bertako kultur etxean, Lemoizko Basordaportu kultur elkarteak antolatuta. Larunbatean, urriak 23, eguerditik aurrera argazki erakusketarekin batera, bertako tradiziozko tresnak eta jantziak ikusi ahal izango dira. 17:30ean Sahara no se vende filmaren proiekzioa izango da eta, ondoren, Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko hitzaldia, bertako ordezkari baten eskutik. Igandean, berriz, karabanarako [...]  2009/10/23 - 12:29:03

Obamarekin AEBen babesa galdu du Marokoren jarrerak

Barack Obamak boterea eskuratzeak AEBen nazioarteko politikan gauzak aldatu dituela jakina da, baina Saharako kontuetan aditu Carlos Ruiz Miguelen arabera Mendebaldeko Saharako auzian ere jarrera berria du gobernu berriak. Bush-en babesa zuen Marokoko gobernuak erreferenduma eta independentziaren aukera ukatzean baina Obamak orain Polisario frontearen jarrera hobesten du, World Tribune egunkariak argitaratutako informazioaren arabera. Iazko urrian aurreratu [...]  2009/07/15 - 21:12:03

Ali Salem Tamek Bilbon

Datorren asteartean, abenduak 2, Giza-eskubideen aurkako indarkeriak Sahara okupatuan goiburuko hitzaldia emango du Ali Salem Tamek aktibista saharaui ezagunak Bilboko alde zaharreko Burtsa etxean. 19:30ean izango da Euskadiko SEADen lagunen elkarteak antolatutako hitzaldia eta bertan Marokok okupaturiko Mendebaldeko Saharako zatian okupazio indarrek darabilten errepresioaz jardungo du hainbat aldiz atxiloketak, torturak eta gartzela baldintza txarrak ezagututako [...]  2008/12/01 - 10:27:04

Oporrak Bakean jaia Donostian igandean

Datorren igandean, uztailak 13, haur saharauien harrera jaia ospatuko da Donostiako Intxaurrondo auzoan egun osoz. Besteak beste, gaztelu puzgarriak, tailerrak, jolasak, te dastaketa, hennaz eginiko tatuaiak eta Zaki magoaren emanaldia izango ditugu 11:00ak eta 19:00ak bitartean. Ekitaldi politikoa eta herri bazkaria ere izango dira Intxaurrondo zaharreko parkean eta frontoian (bazkarirako aldez aurretik izena eman eta 10 [...]  2008/07/07 - 02:46:06

Mohamed Ray Fronte Polisarioak Europarako duen ordezkaria: «Herri sahararrak gauza handiak lortu ditu borroka subiranistan»

Bruselan du egoitza Fronte Polisarioak Europarako duen ordezkaritzak, Mohamed Ray buru duela. Berria. Zer-nolako balantzea egiten duzue zuen 35 urteko borroka armatu eta politikoaz? Herri sahararrak gauza handiak lortu ditu bere borroka subiranistan: gai izan zen bere herrialdearen zati bat auzoko bi estaturen, Marokoren eta Mauritaniaren, eskuetatik askatzeko. Halaber, Maroko behartu zuen autodeterminazio erreferenduma egitea onartzera, nahiz [...]  2008/05/23 - 01:09:04

Polisarioaren borrokak 35 urte

Independentista sahararrek beren aberriarekin duten konpromisoa berretsiko dute gaurko ekitaldietan Juanma Sarasola. BERRIA. Marokok okupatu gabeko lurraldean dagoen Tifariti hirian 35. urteurreneko jaia ospatuko du gaur Fronte Polisarioak, Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundeak. Nazioarteko ordezkaritza zabala espero da ekitaldietan, hala nola Afrika, Europa, Asia eta Hego Amerikako eta gobernuz kanpoko erakundeetako 300 bat gonbidatu. Erakusketa eta musika [...]  2008/05/22 - 01:08:07