Egoibarra.com: Egoibarra Albisteak

2012ko otsaila: Aratosteak, Kezka eta La Lachera eta beste hainbat ekitaldi

Kezka dantza taldearen eskutik, Italiatik etorriak, Alessandria probintziako Rocca Grimalda herri txikiko La Lachera dantzariak izango ditugu aurten gonbidatu berezi otsailaren 4an. Ostantzean, otsaila ate-joka dugu eta Udalak Kulturgida argitaratu du, ekitaldi guztiekin.  2012/02/01 - 17:13:04

Armeria Eskolak 100 urte; hasiera.

Eibarko Armeria Eskolak 100 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, 1912ko uztailaren 1eko udal osoko bilkura eta hasierako harria ipini zeneko eguna dakartzagu gogora, eraikinaren historia hurrengorako utzita.  2012/01/25 - 13:26:02

Gerrako Eibarko umeak: deia.

Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordeak, gerratean herritik ebakuatu zituzten Eibarko umeen zerrenda bat egin nahi du. Horretarako, herritarren laguntza eskatzen du.  2012/01/18 - 21:33:08

Eibar: Periko Iriondok ateratako argazkiak

Periko Iriondo kaxaginak argazkilaritza du afizio. Eibarren ateratako hainbat argazki jarri ditugu sarean, gehienak Urko-Akondia-Kalamua aldekoak, baina baita herriko beste leku batzuetakoak ere.  2012/01/16 - 16:14:01

Eibarrek 27.625 biztanle ditu, joan zen urtean baino 102 gehiago.

Eibarrek 27.625 biztanle ditu, 14.215 emakume eta 13.410 gizonezko. Atzerritarrak 1.778 dira, toki askotakoak. Datuok 2012ko urtarrilaren 9an ateratakoak dira, Udal Idazkaritza saileko Estatistika Atalak emandakoak.  2012/01/11 - 17:41:05

Toribio Echevarria Sariak; XXII. Edizioa: Oinarriak eta epeak.

Aurtengo ediziora aurkezteko epea 2012ko otsailaren 7an amaituko da. Toribio Echevarria Sariak 1990. urtean hasi ziren antolatzen; aurtengoarekin XXII. urtea beteko dute.  2012/01/09 - 18:08:07

Eibar aldizkaria kalean: 2011ko abendua

Eibar aldizkariaren azken alea kalean dugu herriko kontuei buruzko artikulu ezin interesgarriagoekin eta idazle ezin hobeagoekin.  2012/01/03 - 12:27:01

2012ko erakusketa guztiak Portalean

Portaleko Erakusketa Aretoak hilero hartuko du erakusketaren bat 2012. urtean. Azpimarratzekoak dira Roberto López Etxeberria herriko diseinatzailearen inguruan egingo dena, Indalecio Prietori buruzkoa eta Armeria Eskolarena.  2012/01/03 - 12:27:01

Roberto Etxeberria arropa diseinatzaile eibartarraren erakusketa Portalean.

Diseinuaren alorrean denbora gutxian sari asko jaso dituen Roberto López Etxeberria diseinatzaile eibartarrak Portalean egingo du erakusketa 2012ko urtarrilaren 13tik otsailaren 5era bitartean.  2012/01/02 - 12:40:02

Txomin Badiola, Peio Irazu, Juan Aizpitarte eta Asier Mendizabal eskultoreen pieza batzuk Eibarko Alfaartek egin ditu

Euskal eskultore ezagun askoak etorri dira Eibarrera euren piezak egitera: Txomin Badiola, Peio Irazu, Juan Aizpitarte eta Asier Mendizabal.  2011/12/12 - 11:04:05

Nabigatu euskaraz