Gerediaga Elkartea. Albisteak

Durangaldearen alde lanean

2010eko ekintzen txostena argitaratuta

Gerediaga Elkarteak urtero lez, aurreko urteko ekintza eta proiektuen berri ematen duen txostena argitaratu du.  2011/04/12 - 17:21:03

Zilar Asteak Durangoko 80ko hamarkada hartuko du gogoan

Durangoko Plateruenak urtean behin antolatzen duen aste tematikoan, 80ko hamarkadan Durangoko herri eta kultur bizitza izango da gai nagusia aurten. Durangoko beste hainbat elkarte eta talderekin batera, Gerediaga Elkarteak ere ekitaldiok aurrera ataratzeko laguntzaile izan da.  2011/04/07 - 12:38:05

Durangoko Bonbardaketaren 74. urteurrena aurkeztu dugu

Martxoaren 30ean eta 31n, Durangoko Bonbardaketaren 74. urteurreneko ekitaldiak egingo dira. Azken urteetan lez, Gerediaga Elkartearekin batera Berbaro Elkartea, Kriskitin Dantza Taldea eta Durangoko Udala gabiltza ekitaldien antolaketan.  2011/03/24 - 16:03:02

Martxoaren 27an elkarteko batzar nagusia egingo dugu

Ohikoa den moduan, Gerediaga ermitan egingo du Gerediaga Elkarteak batzar nagusia. Batzarrerako lehen deialdia goizeko 11:30ean izango da eta bigarrena 12:00etan.  2011/03/22 - 16:33:01

Julian Azkarate "Txanbolin" txistularia hil da

Julian Azkarate Etxenagusia "Txanbolin" otsailaren 22an zendu da 89 urtegaz. AbadiƱoko txistulariak iaz Durangaldeko Eztapatadantzari Egunean omenaldia jaso zuen.  2011/02/23 - 17:19:01

400 ikaslek ezagutuko dute Merioaren Ibilbidea

Asteon hasi dituzte Durangaldeko ikastetxeek Merioaren ibilbidera bisitak. Guztira, 10-12 urte arteko 400 neska-mutikok bisitatuko dute ibilbidea eta Durangaldeak historian izan duen antolaketa sozio-politikoa ezagutuko dute. Modu horretan aurrez irakurri duten Merioaren ipuineko pasarte asko gertutik bizi ahal izango dituzte.  2011/01/26 - 12:17:02

Merinalde Egunean 600 urteko efemeridea antzeztuko da

Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna ospatuko du astelehenean, abenduaren 27an. Ekitaldia Gerediaga baselizan izango da arratsaldeko 7etan. Efemeride bat gogoratuko da aurtengo ekitaldian: 600 urte ditu Durangaldeko Batzar Nagusiak aipatzen dituen Elkarteko dokumentategiko agiri zaharrenak.  2010/12/24 - 14:33:04

Durangoko Azokaren aurkezpena azaroaren 18an egingo dugu

Ostegunean, azaroaren 18an, 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egingo du Gerediaga Elkarteak prentsaurrekoan.  2010/11/13 - 13:02:02

700 pertsonak parte hartu dute Durangaldean antolatu diren Ondarearen Europako Jardunaldietan

Erantzun oso ona izan du aurten Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu den egitarauak: erakusketa bat, 23 bisita, musika emanaldi bi eta berbaldi bat. Guztira 700 pertsonak parte hartu dute ekitaldietan. Batzuek, gainera, ekitaldi bat baino gehiagotan parte hartu du  2010/11/10 - 13:47:03

2011ko egutegia prest

Urtero elkarteko artxiboko argazkiekin edota utzitako argazki zaharrekin Gerediaga Elkarteak argitaratzen duen egutegia dagoeneko salgai dago Durangaldeko ohiko liburudendetan. Durangoko Azokan ere salgai izango da Gerediaga Elkarteak izango duen stand berezian. Prezioa, 5 euro.  2010/10/28 - 11:18:03

Nabigatu euskaraz