WordPress-Eu

Euskal WordPress zaleen txokoa

WordPress 2.5 itzultzeko deia

Kaixo WordPresszaleok: Laster batean kaleratzear da WordPress-en 2.5 bertsioa eta horren lekuko ditugu dagoeneko argia ikusi duten bi RC bertsioak. Zehatz-mehatz ez dakigun arren noiz irtengo den bertsio berria, hura atera aurretik nahi genuke itzulpena osatu eta probatu. Lan dezente dago egiteko ordea eta gure denbora mugatua denez, WordPress 2.5 itzultzen laguntzeko deia luzatu nahi genizueke. Nola lagundu? Modu [...]  2008/03/27 - 03:19:44

Zabildu, edukiak konpartitzeko plugina

Lehengo egunean kasialitatez aurkitu eta oso ideia ona iruditu zitzaidan Alex Kingen ‘Share This’ gehigarria. Blogeko sarrerak ikur bakar batetik zenbait lastermarka sozialetara bidaltzeko edo postaz agintzeko aukera ematen du, blogean oso-oso leku txikia hartuz. Beraz, kodea hartu, moldatu eta Zabildu sortu dut, Share This horren euskal lokalizazioa. Probatu eta, badakizue, osatzeko ideiarik baldin baduzue  2008/02/04 - 18:18:37

Nola txerta daiteke izenburuan irudi estekaduna?

Jakin nahi nuke nola ipini daitezkeen bi irudi (estekadunak) gure eskolako blogeko burualdean. Bloga helbide honetan dago (http://www.soraluzebhi.org). WP-Andreas09 gaia edo itxura darabilgu. Kontua da blog nagusi honetan beste bi blog ditugula txertatuta,( bakoitzak bere lotura du Gure beste bi blogak atalpean), baina ez daude oso bistan. Nabarmendu nahi genituzke burualdean bi irudi edo ikono edo [...]  2007/11/22 - 17:58:28

WordPress 2.3 argitaratua euskaraz

Aurreikusita zegoen bezala, atzo hilak 24 (AEBetan, beraz kasik gaur) kaleratu zen WordPressen bertsio berria, 2.3a zehazki. Bertsio honek nobedade dezente dakartza eta aipagarrienen artean honakoak nabarmen ditzakegu: Etiketen erabilera. Gezurra badirudi ere orain arte pluginen bitartez soilik erabil zitezkeen etiketak. Orain, berezko etiketatze-sistema berriaren bitartez WordPressen muinean bertan inplementatu dira etiketak. Etiketetekin batera, gainera, atalak [...]  2007/09/25 - 22:50:06

Euskaltegiblogarien Blog &Beers

Datorren ekainaren 22an blogari eta blogzale askok hitzordua daukate Bilbon. Batzar informal honetan euskaltegien eta euskararen irakaskuntzaren inguruan dabiltzanak elkartu nahi dute. Izena emateko wiki orri bat prestatu dute.  2007/06/08 - 05:02:03

Wordpress-eko editorearen aukera ezkutuak

Aingeru Digitalari esker, Wordpress-ek bere bigarren bertsiotik dakarren editoreak aukera aurreratu batzuk dituela jakin dut. Saiatu naiz weblog honen Wordpress 2.0.4 bertsioak dakarren editorearekin (TinyMCE 2.0RC4), baina ez dut lortu ezkutuko aukera horiek ikusterik. Besteok bai? Zein bertsiorekin egiten duzue lan?  2007/03/22 - 08:11:06

WordPress 2.1.1 bertsioak segurtasun zuloa dauka

Azken hiru asteetan zure Wordpress-a instalatu edo eguneratu baduzu, kontuz, segurtasun arazo larri bat izan dezake eta. Wordpress-eko kideek azaltzen dutenez, norbaitek beraien zerbitzarian sartzea lortu du eta inor konturatu gabe, Wordpress-eko bi fitxategi aldatzea lortu du, segurtasun zulo handi bat irekiz. Beraz, Wordpress-eko bertsio zehatz hori badaukazu (2.1.1), arazoa ezagutu eta ordu gutxira argitaratu duten [...]  2007/03/05 - 15:52:02

Euskal Etxeko Bloga

Wordpressekin eratutako Euskal Etxeko Blogaren esteka erraturik dago, orain bartzelonako euskal etxeko bloga http://blog.euskaletxeak.org helbidean dago. Eskerrak Killbush.net-eri probak egiteko eskini zigun serbitzariarengatik.  2007/02/13 - 15:17:07

Wordpress 2.1 Ella

Ella ezizenarekin (jazz abeslariaren omenez), wordpress-en bertsio berria atera dute. Hilabete arraro xamarra izan da blog software ospetsuarena. Segurtasun arazoak zirela eta eguneraketa batzuk egin behar izan dituzte 2.0.6 eta 2.0.7 bertsioetan eta azkenean 2.1 kaleratu dute. Arazoen bukaera ala aurpegi garbiketa? Dena den 2.0.5 bertsioan geratu bazara eguneratzea komeni zaizu. Albiste hau anestesiak argitaratu du [...]  2007/01/24 - 13:12:23

wordpress eleanitza, polyglot

Kaixo Lagunok! Berriki, gure enpresan, blog eleanitz bat sortzeko enkargua jaso nuen. Norbaitentzat lagungarria izango delakoan, nire esperientzia kontatuko dizuet.  2007/01/13 - 13:01:03