Uztarria.com: Blogak
Azpeitiko blog komunitatea
Mikel Aranbururen osatzea, "miraria"
Jose Atxalandabasok egin dio ebakuntza Iñigo Diaz Zerio Realeko futbolariari —bernezurra eta peronea hautsi ditu—, eta Mikel Aranburu taldekideak izan zuen lesioa ekarri du gogora: "Azkeneko urteetan eduki ditugun lesiorik larrienak Aranbururena eta Zeriorena izan dira. Oso-oso lesio garrantzitsuak. Mikelen kasuan miraria bezalakoa izan da berriz ere kirol maila honetan egoteko gaitasuna izatea", esan du Atxalandabasok . Duela hiru urteko abenduan hartu zuen min Aranburuk, Racing-Reala partidan. Aurrealdeko lotailu guruzatuak puskatu zituen, eta erdialdeko kondiloa eta alboko lotailua ere bai. 2008/11/19 - 17:41:08
Muki-zapiko mukiak
Iparraldekook, Mendebaldekook, herrialde “garatuetakook”, bizia “erraza” dugunok ez dugu askotan munduaren beste aldean, gure mugetatik haratago, nola bizi diren jakiteko betarik hartzen. Fatih Akin zinemagilealen filme hau ikusteko beta hartzen baduzu, beta hartu gabe ere “besteen” arazoek zer pentsatua emango dizute. Benetakoak diruditen pertsonak, benetan beren papera ongi egiten duten aktoreak, benetako begiradak... Eta benetako historia. Historia tristea, baina zoritxarrez errealitatetik pentsatu baino askoz ere gertuago dagoena. Eta gutxitan izan ohi den bezala, emakumeek bizi eta kontatua (tarteka bada ere). Mundua muki-zapi bat dela dio esaera batek, eta filme honetako pertsonaiak ere mukizapian bueltaka dabiltzan muki hutsak dira. Askotan, askorentzat, tamalez, muki bat baino balio gutxiago duten gizakiak, gainera. Istorio ezberdinak kontatzen dira filmean, baina elkarren artean ederki jostea lortu du Fatih Akinek. Mendebalde eta Ekialdea, dirua eta maitasuna dena azaltzen du zuzendariak. Baina batik bat heriotza. Heriotzak du gakoa filmean. Bitxikeria : Fatih Akinek elkarrizketa batean hiru film bakarrik egingo zituela esan zuen; maitasunari buruzkoa, heriotzari buruzkoa eta ongiari eta gaizkiari buruzkoa. Maitasunari buruzkoa Contra la pared izan zen, heriotzari buruzkoa Al otro lado da eta ongiari eta gaizkiari buruzkoa falta zaio. Hala ere, tartean beste filme bat tartekatu zitzaion Cruzando el Puente: los sonidos de Estambul . Zorteko gara, hiru beharrean lau film ikusteko zortea izango baitugu agian... 2008/11/18 - 20:33:29
Familia berri bati
2008/11/18 - 14:31:29
Asteburuko kirol emaitzak
2008/11/17 - 14:23:08
Bertsoen enbata
Jada abian degu bertsoen enbata, ostiralero gauez tabernetan lata. Hemen ez da krisirik ta ez zaigu falta, bertso politak eta parranda aparta, animatu zaitezte krisiak laga ta. 2008/11/17 - 11:21:08
Selekzioa, Euskal Herrikoa
Euskal Herria izenarekin jokatuko dute, ala ez dute jokatuko. Euskal Herriko 165 futbolarik eta futbolari ohik sinatutako idatzia plazaratu dute, Euskadi izenarekin berriro jokatzeko prest ez daudela azalduz. Sinatzaileen artean daude Mikel Aranburu eta Mikel Labaka Realeko jokalari azpeitiarrak eta Bixente Oiarzabal Eibarko jokalari ohi urrestildarra. Euskadiko (EAEko) Futbol Federazioak, ohi duenez, gabon ingururako euskal selekzioaren lagunarteko partida antolatu du aurten ere. Abenduaren 23rako iragarri dute, Iranen kontra, Bilbon, San Mamesen. Iaz lehen aldiz selekzioarentzat ofizialki erabili zuten Euskal Herria izendapena alde batera utzi eta Euskadi izendapenera itzultzea erabaki dute, ordea, federaziokoek. Aurreko urteetan selekzioarekin jokatu izan duten futbolari asko ez daude erabakiarekin ados eta, Euskal Herria izena erabili ezean, partida ez dutela jokatuko esan dute Hona hemen futbol jokalarien adierazpena 2008/11/13 - 19:51:02
Egokiena zer ote?
Hasi ginenetik beti duda berdina izan dugu taldean. Behin ere ez dugu jakin ea egun eta ordu egokian botatzen ditugun filmeak. Guk errazena egin genuen, ohiturari jarraitu eta egun berdinean, ordu berdinean zine emaldia eskaintzen segitu. Baina tarteka jendeak esan digu ostirala ez dela egun egokiena. Agian ostegunean baina ez dakigu ostegunean edo beste egunen batean jarrita jende gehiago joango ote litzatekeen. Uztarriak ematen digun aukera hau aprobetzatuz, irakurle, zure iritzia jakin nahi dugu. Zinera joaten direnei: ostiralean gustura joaten al zara zineara? Edo nahiago zenuke beste egunen batean izatea eskaintza hori? Zinera joaten ez direnei: Beste egunen batean izanez gero, joango al zinateke zinera? Benga, eman zuen iritzia, guk benetan eskertuko dizuegu eta! 2008/11/12 - 19:42:07
Uztarriaren aldeko bertso saioa, 'Hitzetik Hortzera' saioan
Azpeitiko Gaztetxean Uztarria aldizkariak antolatu zuen jaialdiko bertsoaldiak ikusteko aukera izango da ETBko Hitzetik Hortzera saioan. Urriaren 31ean egin zen bertso saioa eta Sustrai Colina, Jon Maia, Eneritz Artetxe, Silbia Etxaniz, Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro aritu ziren kantuan. Azpeitiko bertso saioaz gain, Iruñeko Bertsoaroan bildutako bertsoak eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketan gertatutakoa ikusi ahal izango da. Hitzetik Hortzera ostegunetan 21:30ean ETB-3n eta igandetan 14:30ean ETB-1n ematen dute. 2008/11/12 - 13:40:09
Azpeitiarrak Real Unionen
2008/11/12 - 13:40:09
Gardentasuna finantzetan
2008/11/12 - 10:39:06
