Hamaika Ikusteko

Teknologia, euskara, informatika eta beste hamaika kontu...

Aio Hamaika, kaixo teknopata!

Ikasturtea amaierarekin batera, 1999az geroztik martxan dagoen blog honi ere amaiera emateko garaia iritsi da. Baina ez pentsa hain erraz desagertuko naizenik: dagoeneko martxan dago honen oinordekoa izango dena. Denbora batetik hona, blog hau eraberritzeko behar gero eta larriagoa zegoela ikusi dut, hainbat arrazoi tarteko:Puntu tk domeinuen plubizitate gero eta intrusiboagoa: hasieran nahi izanez gero ezaba zitekeen bannerra zena, publizitate mordo intrusibo samarra bihurtu da denborarekin, eta ez zait batere gustatzen hori kontrolatu ezinik ibiltzea.iBlog bera, hau idazteko erabiltzen dudan tresna. Aspaldi dabil ez atera, ez aurrera: azkenengo hileotan badirudi askoz ere 'bipuntuzeroagoa' den bertsio bat ateratzeko lanean dihardutela egileek (horren beta batekin egin ditut azken asteotako aldaketak), baina emaitza ez da oso ona. Gainera, hasierako arazoak mantentzen ditu (programa instalatuta dagoen ordengailutik baino ezin da idatzi, adibidez)..Mac: Appleren ostatatze zerbitzu *garestiak* ere jarraitzen du ez aurrera eta ez atzera, eta honezkero nazkatuta nago Appleren beraren edo berak onartutako produktuekin baino ezin erabil daitekeen zerbitzuarekin. Urtean kostatzen denarekin bete hamaika leku daude zerbitzu askoz zabal eta malguagoa hartzeko. Aspaldi kendu zitzaizkidan gogoak Jobsen multinazionalari inolako mesederik egiteko.Izena: hamaika.com edo hamaika.net hartzea pentsatu nuen hasieran, baina biak ere hartuta daude jadanik... eta uste dut aurrera begira hobe dela nahasketarik sortzen ez duen beste izenen bat hartzea.Sarean.com: Jabi Zabalaren blogean irakurri nuen aspaldi DreamHost zerbitzu emaileari buruzko testutxo bat. Oso pozik omen dao bera zerbitzuarekin, eta gainera merke eta eraginkorra da. Deskontutxo bat ere lor zitekeen bere partez erregistratuz gero... eta tira, halaxe egin dut! (Neuk ere publizitate apur bat egin beharko diet, ea deskonturik lortzen dudan hurrengo ordainketa tokatzen denean!)  2007/07/23 - 22:35:03

Txikitan bezala

Denbora batetik hona ezin ikusia hartu diet auzoko katuei. Inguruetako obrak hasi zirenean etxe gabe utzi zituzten sagu eta arratoi guztiak jan zitzaten ekarri omen zituzten... baina gaua iristen denean, isilka eta inork ez ikusteko bereak eta bi egiten, auzoko atso guzti-guztiak jaisten dira kalera, eguneko sobrak plastikozko erretilu batean, eta izkina guztietan uzten diete jana.  2007/07/10 - 00:22:11

Obratan gaude!

Nahiko agerikoa da, baina badaezpada ere, ohartarazi beharra dago: obratan gaude! Barkatu eragozpenak eta, batez ere, erabili kaskoa! Hau idatzeko erabiltzen dudan iBlog aplikazioaren bertsio berria ateratzekotan dabilela aprobetxatuz, blog osoari goitik beherako errepasoa ematea erabaki dut.Berez ingelesez datorren txantiloia euskaratzen eta neure gustura moldatzen nabil egunotan, eta bukatzen dudan bitartean baliteke arazoren bat sortzea blogean nabigatzean. Gauza handirik ez duzue galduko hala gertatzen bada baina tira, barkamena eskatzen dizuet aldez aurretik!  2007/07/05 - 01:43:11

Aldaketa

Ezkerreko kartel hori ikusi nuen aurrekoan herrian sortzen ari diren auzo berrietako batean, eta, gehiegi pentsatu gabe, hauteskundeetako iragarkiren bat izango zela pentsatu nuen. Horrelakoetan erabiltzen den lelo zentzugabe eta huts horietko bat ematen du ezta? Ba ez, albiste hobeak zekartzan kartelak. Herrian komertxio berri bat dago eta jabeak, nonbait, errotulazioan euskara (ere) erabiltzea erabaki du. Denda automatiko horietako bat da, goxokiak, fruitu lehorrak, sandwichak, kondoiak eta halako litxarreriak saltzen ditu 'vending' makina handi horietakoak erabiliz. Negozio borobila izango da, zalantzarik gabe, kokapena ezin hobea du eta. Jabeak egin dituen euskaraketak, hala ere, ez dira hain borobilak izan: suposatzen da 'denda' ez dela inoiz ixten, eta jakina, egoerarik latzenak ere aurreikusita eduki behar dira horrelakoetan...Hori dela eta, saltzeko makinen ondoan beste makinatxo bat jarri dute jabeek, billeteak sartuz gero, makinetan erosi ahal izateko ezinbestekoak diren txanponak ematen dituena. Trukea emateko makina horren kokapena argi eta garbi adierazi nahi izan dute auzokide berriek, eta horregatik jarri diote gainean "ALDAKETA" errotulu handi-handia... eta azpian "CAMBIO", jakina.  2007/05/21 - 22:33:12

Amama 2.0

Ordenagailuak, sareak, SMSak, eskuko telefonoak eta abar aipatzean, gazte jendeaz pentsatzen dugu berehala. Horiek gazteen(tzako) kontuak direla eta adin batetik gorakoek ezin dituztela ez ulertu, ez erabiltzen ikasi, ez eta disfrutatu ere... Oker gabiltza, baina. EEBBetako internet erabiltzaileen zati handi-handi bat erretiratuek osatzen dute (nonbait irakurrit daukat hori, baina ezin iturria aurkitu, sorry!). Eta hemen ere, teknofobiak teknofobia, joera hori nagusitzen joango da denborarekin, seguru nago. Zenbat eta erretiratu alfabetatu gehiago egon, orduan eta gehiago hurbilduko dira sarera eta jadanik hain berriak ez diren teknologietara.Horren adibide polita aurkitu dut gaur bertan Elgoibarko BARREN aldizkarian. Akordatzen naiz izeneko atal bat dute, herriko edadetuenei eskaintzen dietena aspaldiko kontuak-eta kontatzeko. Baina azkenengo zenbakian, 614.ean , Itziar Ajuria izeneko andreak txoko hori aprobetxatu du iraganari baino orainari begiratzeko, eta kontatzeko nola erabiltzen dituen berak teknologia berri ditxosozkoak: herriko webgunea bera, Diario Vasco, Deia, jokuak, posta elektronikoa... Ez dirudi 83 urteko andreak inolako arazorik duenik sarean gora eta behera ibiltzeko. Hori bai, segapotorik ez dauka: Eskuko telefonua, en kanbio, ez daukat: etxata gustatzen, eta gaiñera ez dot bihar. lehen danok moldatzen giñan hori gabe, eta oiñ eziñ; ohitzen zara, eta gero hari lotuta bizi bihar. Euskalteleko marketin arduradunek arraotzat izango dute andra hau, seguru!  2007/05/21 - 21:21:08

Asko naturaren desberdinaren jokaeren sinfín baten gidari hasiera

Zer gertatzen da Alderdi Popularraren euskararen ezagutza, begirunea eta miresmena OpenTrad itzultzaile automatikoarekin elkartzen direnean?  2007/04/26 - 23:51:07

Sony Ericsson telefonoak, katalanez

Generalitateko Gobernazio eta Administrazio Publikoko sailburuak, Joan Puigcercósek (argazkian), eta Sony-Ericsson multinazionalaren Espainiako zuzendariak, Raul Ortizek, hizarmen bat sinatu berri dute. Hitzartutakoaren arabera, multinazionalak Katalunian saltzen dituen segapotoek katalana izango dute aukeratzeko hizkuntzen artean.  2007/03/27 - 21:21:02

"Ez dakit Jainkoak zer sistema eragile darabilen, guk behintzat linux erabiltzen dugu"

Halaxe omen dio Judith Zoebelein ahizpak, Vatikanoko webgunearen arduraduna denak, egin berri dioten elkarrizketa batean.  2007/02/26 - 22:27:40

24 zerbitzu doan

Horixe iragartzen du, hitzez hitz, gaur postontzian agertu den iragarki horietako batek. Hortzetako klinika baten iragarkia da eta egia esan, Espainia osoan diharduen frankizia kate baten publizitatea izanda, harritu egin nau euskara ere agertzea, eta nahiko txukun agertu, gainera...  2007/02/16 - 22:28:03

Windows Vista: zure esanetara (gutxi gorabehera)

Microsoften sistema eragileak dakartzan berrikuntzen artean, ahots errekonozimenduaren bidezko funtzionamendua dago: Vistak erabiltzaileak mikrofono baten bidez ematen dizkion ahozko aginduak ulertu eta betetzeko gauza omen da. Word ere erabil bide liteke ahozko errekonozimendua erabiliz, idatziak tekleatu beharrean diktatu ahal izateko...  2007/02/01 - 01:35:02

Nabigatu euskaraz