Amaren batean
2008/01/24 - 05:38:26
2008/01/24 - 05:38:25
2008/01/24 - 05:38:24
2008/01/24 - 05:38:23
Ispilutxo, ispilutxo...
Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere ikasleen artean egin duen inkesta baten arabera, nesken %40k behar baino lodiago ikusten dute beren burua. Aldiz, haien Gorputz Masaren Indizea neurtuta, gehiegizko pisua %12k soilik dutela erakutsi du azterketa berak. Gizentasunera iristen direnak %1,1 baino ez dira. Oker dabiltzan horiei guztiei, non saldu diete halako ispilu gezurtia? 2008/01/24 - 05:38:22
2007/10/08 - 21:37:41
2007/08/28 - 20:43:39
Abuztuaren 6a (5. eguna). Qalqilyan igaro dugu goiza. Ramallatik ordu eta erdira dago, eta taxi handi batetan egin dugu bidaia. Bertako ospitala ikusi dugu lehenik, Health Work Committeeseko lagunen eskutik. Ondoren, Qalqilyan barrena ibili gara. Ez da gehitxo esatea Qalqilya espetxe handi bat dela. Nablus, Hebrom edo Jenin diren bezala. Herria harresi handi batez dago inguratuta; Israelek Zisjordaniako herriak zatitzeko eta bertako lur onenak bereganatzeko eraiki duen harresi ezagunaz ari naiz, noski. Herrira sartzeko, berriz, sarrera bakarra. Eta, noski, ezin bertatik igaro Israelek ezartzen dituen errepide kontrolak edo check-pointak igaro gabe. Qalqilyako jendearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Euren dendetara sartu, eurekin solastu... Denek antzeko istorioa kontatzen dute. Qalqilya zonalde aberatsa zen nekazaritzari dagokionez, eta inguruko herrietako jendea maiz joaten zen bertara, gauzak erostera. Egun, okupazioa eta harresia direla-eta, lur jota dago bertako ekonomia, eta apenas lortzen dute bizirik mantentzeko adina. Izan ere, milaka urtez nekazaritzarako lur aberatsak izan direnak lur pobreak dira egun. Zisjordanian bi herritarretik bat pobrezian bizi da; Gazan kopurua %80koa da. Bazkalostean Emakumeen Zentroko Koordinatzaileak hartu gaitu, Margaretek. Ezkerreko erakunde bat da, eta euren zeregin nagusia emakumeei teknologia berrian munduan trebatzen laguntzea da. Bileraren ostean, beste taxi bat hartu eta Mardara joan gara. Herri berezia da Marda. Batetik Nafarroako Arbizu herriarekin senidetuta dago. Gainera, Ariel koloniaren azpian dago. Ariel Zisjordaniako koloniarik handiena da, eta bertan 18.000 judutar sionista bizi dira, nazioarteko legedi oro urratuz. Orotara 400.000 dira Zisjordanian bizi diren kolonoak. Palestinarren lurrak lapurtzen dituzten 400.000 lagun. Jainkoak hala nahi omen duelako misio sakratu bat egiten ari diren 400.000 lagun. Palestinako herriaren genozidioaren konplize diren 400.000 lagun. Arratsaldeko azken orduak Marda ezagutzen igaro ditugu. Jakina da Palestina olibondoen lurra dela. Horregatik, olibondoak dauden tokiran laguntzeko eskatu diegu Mardan zain genituen lagunei. "A bai! Kolonoek tirokatzen gaituzten tokira!", erantzun digu batek. Ez da txantxa. Aski da Marda eta legez kanpoko Ariel kolonia banatzen dituen hesira hurbiltzea tirokatua izateko. Okupatzailea okupatuari tiroka. 2007/08/08 - 16:41:15
2007/08/06 - 16:34:03
2007/08/03 - 16:30:12
