begizta.net : argitzaletan :

begizta.net : argitzaletan : photoblog

Azkena....momentuz

Webgunea ixtera ez dira Legearen kaputxadunak etorri Bilboko gaztetxearekin egin moduan baina momentuz hauxe izango da paratuko dudan azken argazkia. Haize berriak behar eta Buenos Airesen topa daitezkela pentsatuta... haruntza joan behar. Eta hauxe konprobatu bitartean tapiatuta mantendu beharko inbentu hau. Baina betiere, atzera be okupatzeko prest. Berriz ikusi artean, kontent ta gaizto bizi. Zein - Hurrengora arte  2006/06/16 - 09:24:11

Belaguan hegaz

Gauean lo egin ezinak argazki batean sor ditzakeen ondorioak.  2006/06/15 - 09:17:04

Nekea

Eguzkitan aizkoraz enbor batzuk erdibanatu ondoren geratzen zaizun aurpegia. Eskerrak telebistako harrijasotzailerik ezagunena zuela aurrean itzala emoteko prest.  2006/06/14 - 09:10:04

Kontrasteak

Marxek zioen "gauzen" izatean bertan idei kontrajarriak aurkitu daitezkela. Arerioen unitatearen legea, oso oker ez banago. Naturaren izaeran bertan topa ditzakegu kontraesanak eta alde kontrajarri bi horien existentzian datza hain zuzen, Natura beraren bizitza. Eta berez, gurea.  2006/06/13 - 09:03:07

Churun Meru

Edo historia berridatzi dutenengatik guretzat ezagunagoa den Salto del Angel. Jimmy Angel hegazkinlari kanadiar militrontxoren abizenaren "omenez". Auyantepuy-tik(deabruaren mendia) erortzen den munduko urjauzirik luzeena (979m), Pemonen lurraldeetan barna kokatuta; Venezuelako Amazoniaren iparreko partean. Eta irudian dagoen ikuspegia da gure kanpamendutik ikusten zena goizean begia irekitzerakoan.  2006/06/12 - 08:57:06

Pasarela

Guggemhein gainetik pasatzen diren bideetako bat  2006/06/11 - 08:51:16

Light my fire

Come on baby and light my fire The Doors - Light my fire  2006/06/09 - 08:37:03

Bakarrizketa

A: Ba al dakizu zer gorroto dudan? B: Zer? A: Gauzak errepikatzea B: Zer? A: *irudia  2006/06/08 - 08:31:05

Domekako beste plan bat

 2006/06/07 - 08:24:02

Domekako plan bat

 2006/06/06 - 08:17:04

Nabigatu euskaraz