Librezale.org - Foroa

Gairik berrienak Librezale.org - Foroa-(e)n.

Estilo bat euskaraz Zotero-rentzat

Chicago Manual Style (author-date) izeneko estiloa moldatu dut euskaraz zitak egin ahal izateko. www.Zotero.org/styles/ web orrian dago eskura, " Chicaco Manual Style (author-date, Basque) " deituraz. Espero dut norbaitentzat baliagarria izatea Programazioaz gutxi dakidanez, arazoak izan ditzake. Zuzenketak ongietorriak izango dira.  2012/01/06 - 11:59:05

Arazoak abiarazle bat egiteko menu nagusian

Oxford hiztegia (oald8) instalatu berri dut. Instalatzeko komandoa sudo-rekin egin behar izan dut zeren, bestela, instalatzaileak ezin zituen letra fonteak instalatu. Instalazioa burutu ondoren fitxategi exekutagarria, alegia oxford hiztegia abiarazten duena, " oald8 " deitzen da; sh motakoa. Menu nagusian abiarazle bat egin nahi dudanez hiztegia irekitzeko, baimena aldatu diet programaren karpetan dauden fitxategi guztiei, eta baita karpetari berari ere. Lehenengoz modu grafikoan eta gero chmod 777 komandoarekin. Hala ere, ezin dut " oald8 " fitxategia exekutatu " sudo " erabili gabe: " sh oald8 " erabiliz gero ez du errorerik ematen baina ez du programa irekitzen ere: " sudo sh oald8 " erabili behar dut. Baina komando hori ezin dut jarri abiarazlean. Laguntzerik bai? Espero dut ondo azaldu izana. Arazoa konplikatua da Mila esker!  2012/01/05 - 00:50:03

ezin

iruditzen zait wordpressen moaldatzeko adituagoa izan behar dela ni baino, ez baitakit nondik hasi ere  2011/12/17 - 20:51:09

Debian web orria euskaraz

Kaixo, Begiratzen ibili naiz eta badago talde bat tartean librezale debianeko paketeak euskaratzen dabilena. Baina web orriari dagokionez inor ez dabil... Posible izango al litzateke hau egitea. Batenbat animatzen bada, esan! http://www.debian.org/devel/website/translating - > Informazio gehiago  2011/12/14 - 19:04:03

fluxbb edo phpbb foro bat montatzeko laguntza

Gabon adiskideok. Nekazari aditu eta hasiberrientzako foro bat montatu behar dut. phpbb eta fluxbb aholkatu dizkidate. Baina nondik hasi ere ez dakit. Biak euskaratuta daude -librezaleko jendeari eskerrak- eta instalatzeko gidatxo bat beharko nuke. Hemen inor laguntzeko prest? mila esker. Laguntzen duenari barazki otzara eder bat oparituko diot, zinez.  2011/12/13 - 23:33:02

Txip kuantikoak atarian dira

Transistoreetan oinarritutako prozesagailuaren oinordekoa heltzear egon liteke. Bristoleko unibertsitatean prozesagailu kuantiko fotoniko bat eraiki dute , programablea, benetan kuantikoa den lehena eta aurrekoak baino askoz txikiagoa. Teknologia honek gaur egungo ikerkuntza zientifikoak behar duen konputazio gaitasuna berma lezake, gaur egun zientifikoek sortutako informazio ugari aztertzeke geratzen da ez baitago munduan konputazio gaitasunik.  2011/12/12 - 13:01:04

PC birusa dela eta, ospitaleak pazienteei uko

Georgiako (EEBB) ospitale batek bere Windows ordenagailuetan birusa aurkitu zuen, garbiketan hainbat egun daramate eta papera eta boligrafoarekin lan egitera bueltatu behar izan du bitartean, ondorioz larriak ez ziren pazienteei uko egin eta anbulantziei buelta emateko esaten ibili da . Ez al da larritzekoa menpekotasun hau?  2011/12/11 - 13:49:04

Chromium Euskaraz Debian Wheezyn?

Aupa, Chromium instalatu dut Debian Wheezyn eta ingelesez agertzen zait. Euskara itzulpena launchpadetik deskargatzen saiatu naiz baina baimena ukatu dit: https://translations.launchpad.net/chromium-browser/translations/+lang/eu Ideiarik?  2011/12/06 - 15:38:15

Gmail berria gaizki dabil Firefoxekin?

Aupa, IceWeasel (Firefox) 8.0 erabiltzen nabil, eta azken boladan Gmail berria gaizki dabilkit. Etiketa batetik bestera pasatzean edukiak ez dira agertzen. Saioa amaitu eta berriro hasi behar dut lanean jarraitzeko. Chromiumekin ordea ez dut arazorik. Beste inork nabaritu al du hau? Eta bide batez, Gmail-i alternatibarik? (Googlek gero eta gehiago izutzen nau, Txipik orain dela urte asko abisatzen zuen, baina erosoa zenez...)  2011/12/06 - 15:38:15

Google Chromek Mozilla Firefox gainditu du

Statcounter gunearen arabera Google Chromek Mozilla Firefoxek baino erabiltzaile gehiago ditu jada mundu mailan. Nabigatzaileen panorama erabat aldatu du Google Chromek eta urteetan etengabe gora egiten zuen Mozilla Firefoxek azken boladan erabiltzaileak galdu ditu. Ikusteko dago egoera 3 nabigatzaile nagusiekin egonkortuko den ala Google Chrome Internet Explorer berria bihurtuko den. Momentuz badirudi Europar Batasunaren begietara Microsoft berria Google dela, eta honi jartzen dizkio monopolio salaketak orain. Bide batez, Chromeren bertsio librea den Chromium Euskaraz egon badago.  2011/12/05 - 16:19:02

Nabigatu euskaraz