(titulua)

Blogariak.net

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko testuinguru batek, jende asko euskaraz egitera bultzatu zuen. Orain, blog eztanda hura amaitu da, baina era berean orain bloga duten edo bloga irekitzen duten pertsonek nahi dutelako egiten dute. Horren ondorioz pertsona hauek dira bere iritzia eta informazioak hobeto helarazteko gai diren pertsonak. Bere ahotsak agenda sozialean indar handia dauka eta sortu diren beste tresna berrien bidez ere gehiago hedatzen da. Blogekin batera Interneteko sare sozialek indar handia hartu dute. Ukitzen diren bi esparru izanik ere, bere ezberdintasunak dituzte. Blogosfera eztabaida banatu baten parte bada, Interneteko sare sozialak kontaktuak mantendu eta horiekin informazioa elkartrukatzeko tresnak dira. Bien artean Twitter bezalako sare sozialak ere sortu dira. Nolabait blogosferaren eztabaida banatua laburtu bat (eta beraz loturek garrantzi asko hartzen dutena) eta kontaktuen kudeaketa uztartzen diren. Kontaktu arin asko kudeatzeko tresna bat denez, informazioa azkar garraiatzeko aukera duten tresnak dira. Interesean oinarritutako sareak erraz sortzeko aukera ere ematen dute. Hausnarketa guzti honen ondorioz Blogariak.net sortu dugu. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera alegia. Blogariak.net sarean blogak dira nagusi, bakoitzak bere bloga izateko aukera izango du. Bere iritzia eta informazioak plazaratzeko aukera izango du. Sare barneko zein kanpoko pertsona eta blog ezberdinen artean, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerarekin batera. Blogen arteko eztabaidaz gain, tresna honek bata bestearekin sare barneko erabiltzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ematen du. Horretarako sarearen portadan adibidez, elkar ezagutzeko aukera asko dago. Horretaz gain, bata besteari erreferentziak egiteko aukera berriak ere sortu ditugu. Sarearen barnean @erabiltzailea sintaxia erabiliz, sare barneko erabiltzaile horri mezu bat idatziko zaio. Horrela blogak tresna nagusiak badira ere, mikromezuen antzeko komunikazio baten bidez ere sarea ekosistema komunikatibo bat bihurtzen da. Gainera izen eman dezaketen hainbat pertsonek ez dute zertan bloga sortu nahi izango. Blog batean idatzi nahi izango dute, erabiltzaile anitzeko blogak sortu daitezkeelako. Edo erabiltzailea bakarrik sortuta beharbada ekosistema informazional berri honen parte izan nahiko dute. Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare banatu informazionalaren ezaugarriak ditu. Iritzi, ezagutza eta informazioak zabaldu nahi dituzten pertsonek egin ahal izateko. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko ekosistema komunikatibo batean ere bilakatzen da. Bi indar hauek uztartuta “sare sozial blogala” sortu dugula esan dezakegu.  2015/03/05 - 16:09:01

Erabiltzaile berrien aukera desgaituta

OHARRA: Blogari.net-en erabiltzaile berriak erregistratzeko aukera desgaitu dugu.Orain Blogariak.net-en (blogari.net-en eboluzioa) erregistratzeko aukera izango duzue hainbat funtzionalitate berriz gozatzeko aukera edukiz (http://blogariak.net/honi-buruz/).Animatu!  2011/02/02 - 12:35:02

Zutagu ezagutza partekatzeko sare soziala

Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, ftxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria... Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte: bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak... Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz. Horretaz gain, nabarmenu nahi dugu tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu. Proiektua ilusio osoz hasten dugu, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.  2010/01/26 - 12:49:02

Orbaitzeta kultur elkartea

http://www.blogari.net/orbaitzeta Orbaitzetan burutzen diren kultur ekimenak bildu nahi dituen gune interesgarria.  2009/09/28 - 11:59:03

27zapata

http://www.blogari.net/27zapata Imanol Epelde Pagolaren blog poetikoa  2009/07/16 - 12:03:04

Maiatzak 7 - Informatikari Euskaldunen Bilkura ieb09

http://www.ueu.org/groups/informatika/courses/one?id=568 =group _id=26 Aurtengo ekitaldiaren izenburua IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar izango da. Teknologiaren kontzeptuak hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, eta, horien artean, batez ere azken urteotan izandako garapenagatik, telekomunikazioak paper garrantzitsua betetzen du gure gizartean. Izan ere, informazioaren eta komunikazioen teknologiak (IKT) edo baliabide telematikoak gaur egun bizi garen Ezagutzaren edo Informazioaren Gizartearen oinarri dira. Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazioa lortu, banatu eta prozesa dezake edonon, edonoiz. Internet ohikoa den gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu zaigu gure arteko komunikazioan, eta enpresetan baliabide estrategikoa da. Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi. Oraingoan ere, bilkuraren gai nagusitzat Internet hartu dugu. Batetik, arlo horretan izandako esperientzien berri ematea litzateke gure asmoa. Bestetik, ohi bezala, euskaraz garatutako softwarea aurkeztea ere nahi genuke. Bilkuran aukera ezin hobea izango dugu teknologia kontu horien inguruko egoeraz eta etorkizunaz eztabaidatzeko. Azken bi edizioetan bezala UEUko Informatika Saila eta Miramon Enpresa Digitala elkarlanean ari dira Bilkura honen antolak  2009/04/28 - 15:27:01

Alukiss

http://www.blogari.net/alukiss Fantasiak, hitz goxoak eta sentimenduak  2008/10/13 - 21:13:02

[2008-10-07] Wikiak eta elkarlanerako tresnak ikastaroa

http://www.enpresadigitala.net/euskera/formacion/formacion_inscripcion.jsp?id=1202 Wikiak eta elkarlanerako tresnak ikastaroaIzen eman >> Hasiera data: 2008/10/07 Amaiera data: 2008/10/09 Ordutegia: 09.30etatik 13.30etara Iraupena: 12 ordu Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala Deskripzioa: Wiki bat (hawaiiar hizkuntzako wiki wiki, «azkar») hainbat erabiltzaileek editatu ahal duten elkarlanerako web tokia da. Honek wiki-a taldean eginiko idazkeretarako tresna interesgarria bihurtzen du. Dokumentuan deszentralizatutako pertsona talde batek parte hartu ahal du, dokumentu honetako bertsio guztiak gordetzen dira, horrenbestez, informazioaren gestiorako, egutegi, dokumentu, bilera, akta eta abarrerako tresna egokia gertatzen da. Enpresa, elkarte ala talde batean modu parte hartzaile, deszentralizatuan ala taldean eginiko gestioa garrantzitsua da. Horretarako tresna mota honen ezarpen ala erabilerarekin lotutako ezagutzarekin kontatzea beharrezkoa da, gestio berritzaile eta egoki bat burutu nahi badugu. Wiki-ak hartzen ari diren garrantziaren adierazlea enpresetan wiki-ak ezartzeko ematen ari diren laguntzetan aurkitzen dugu, esaterako 'Hobeki digitala' programaren barnean Spri-k eskaintzen duen diru-laguntza. Nori zuzendua: Enpresa, elkarte ala pertsona multzo oro zein dokumentazioa ala bere gestio propioa modu parte hartzaile, berritzaile eta banatzailean gestionatzeko interesatuta baitago. Helburu orokorrak: Wiki-ak eta Talde-lanerako tresnak zer diren jakitea eta hauek gure inguruneari dagokionez egokitzen eta erabiltzen ikastea. Helburu operatiboak: - Wiki-ak eta gainerako talde-lanerako tresnak zer diren ikastea - Tresna hauek sortzen duten kultura parte hartzailea ezagutzea. - Hauen erabilera tekniko eta operatibo batzuk ezagutzea. - Tresna hauek bakoitzaren ingurunean dituzten balizko erabilerak adibideen bidez ezagutzera ematea. - Erabili ahal diren tresnak eta aplikazioak ezagutzea. Metodologia: Erabiliko den metodologiari dagokionez teoria praktikarekin aldizkatzen da. 1. Modulu bakoitzaren hasieran jorratuko diren gaien laburpena egingo da. 2. Jorratu beharreko gaiei buruzko azalpena emango da. 3. Beharrezkoa denean dagokion praktika burutuko da. 4. Amaitzeko eztabaida eta zalantzen ebazpena. Tokia: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia Egitaraua: 1.MODULUA · Wiki-ak eta talde-lanerako tresnak · Zer dira wiki-ak? · Zer dira talde-lanerako tresnak? · Tresna hauek eratzen dituen talde-lanaren ingurunea · Ezarpena · Arazoak · Aukerak · Nola burutu 2.MODULUA · Wiki-ekin lanean · Edizioaren prozesua · Gestioa · Mantentzea · Arazoak 3.MODULUA · Talde-lanerako tresnekin lanean · Edizioaren prozesua · Gestioa · Mantentzea · Arazoak  2008/10/02 - 10:57:05

Elurnet ikastaroa: Informazioa, edukiak sindikatzeari esker, parte hartuz kudeatzea

IKASTAROA: INFORMAZIOA, EDUKIAK SINDIKATZEARI ESKER, PARTE HATUZ KUDEATZEA (EUSKARAZ) IZEN EMAN >> Hasiera data: 2008/09/30 Amaiera data: 2008/10/02 Ordutegia: 15.00etatik 19.00etara Iraupena: 12 ordu Enpresa: Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L. Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala Deskribapena: Edukiak sindikatzearen erabilera blogen gorakada gertatu arte hedatu ez bada ere, gaur egun eremu horretatik irten da eta ia edozein lekutan sindikatzeko aukera aurki dezakegu. Horri esker informazio-iturri askotan eman dezakegu izena eta informazioa etengabe jaso dezakegu. Gero eta garrantzi handiagoa du informazioa era egokian kudeatzeak. Tresna horien bitartez, gure sektoreko albisteak ezagut ditzakegu, gure enpresari edo gure sozietateari edo taldeari buruz zer esaten den jakin dezakegu, alertak jaso ditzakegu, etab. Informazioa jasotzeko aukeraz gain, informazioa trukatzeko modua ere eskaintzen du (taldeen artean, modu publikoan edo pribatuan), parte-hartze deszentralizatu baten bidezko hartu-emanean. Gure edukiak geure ingurunetik kanpo hedatzeko aukera eskaintzen digute. Formatu estandarrari esker, gure edukiak milaka lekutara heda ditzakegu, oso ahalegin txikiarekin. Gaur egungo Interneten parte hartzen duten enpresa, sozietate eta taldeek entzun egin behar dute eta tresna berritzaileez hornitu behar dira, informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko. Nori zuzendua: Komunikazio-ardurak dituzten informazio-kudeatzaileei, programa-garatzaileei, marketin-arduradunei eta, orokorrean, Internet begien aurrean duen enpresa, sozietate edo talde orori. Helburu orokorrak: Tresna asko dira sindikatzeko aukera eskaintzen digutenak; horregatik, helburua da informazio-iturri horiek guztiak jasotzea, aukeratzea, era egokian definitzea, iragaztea, kudeatzea eta erabiltzen ikastea. Helburu operatiboak: - Edukiak sindikatzea zer den ikastea. - Edukiak sindikatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ezagutzea. - Feed-ak (edo kanalak) irakurtzeko tresna kontrolatzea. - Zerbitzu horien guztien informazioa kudeatzen, iragazten eta sailkatzen ikastea, Yahoo pipes bezalako erremintekin. - Edukiak sindikatzeak barne-komunikaziorako eskain ditzakeen aukerak ezagutzea. - Edukiak sindikatzeak izan ditzakeen erabilera zehatzak ezagutzea eta zein esparrutan baliagarri izan daitezkeen jakitea. Tokia: Miramoneko Teknologiko Elkartegia. Mikeletegi pasealekua 56 1. 20009 Donostia Egitaraua: 1. MODULUA · Zer da edukiak sindikatzea? · Sindikatzeak eskaintzen dituen aukerak. · Feed mota ezberdinak eta nola erabiltzen diren. · Feed formatu eta mota ezberdinak. · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera. · Hainbat bilatzaileren bidezko alertak. · Talde-lanerako hainbat tresnaren integrazioa. 2. MODULUA · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena). · Gure informazioa hainbat lekutan nola erakutsi. · Buletin elektronikoak sortzea. · Atari tematikoak sortzea. · Informazioa erakunde barnean trukatzea. · Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita. 3. MODULUA · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera (jarraipena). · Hainbat informazio-iturri iragaztea, nahasketa eta berrerabilpena, Yahoo pipes erabilita (jarraipena). · RSSren eta hainbat formaturen arteko bihurketa. · Podcast eta Vidcast. · Inportazioa eta esportazioa OPML formatua erabiliz. · Edukiak sindikatzearen etorkizuna. Bestea: Metodologia: Erabiliko den metodologian, teoria eta praktika tartekatu egingo dira. 1. Modulu bakoitzaren hasieran, jorratu beharreko gaien laburpena egingo da. 2. Jorratu beharreko gaiaren azalpena egingo da.3. Behar den unean, dagokion praktika egingo da.4. Amaitzeko, debatea eta zalantzak argitzea. Ikastaroa euskaraz izango da.  2008/09/26 - 11:05:37

Blogari zerbitzari berrian martxan

Aupa lagunak,Aldaketa guztiak egin ostean blogari martxan da zerbitzari berrian. Hemendik aurrera arazorik ez izatea espero dugu edozer gauza ikusten duzuela esan. Orain zuen txanda da, denak blogetara!  2008/09/10 - 09:27:19

Nabigatu euskaraz