Bidasoa Media
- Astekari Digitala
Hendaiako hauteskundeak
Mahai-Ingurua: Ecenarro, Salaberry eta Elizalde irratian argitu dute igandekoa Martxoaren 9ko hauteskundeen emaitzek ezustekoa eman zuten Hendaian. Jean Battitte Salaberry-k (Bateginik Aintzina) bozen %45,09a erdietsi zituen. Eta Kotte Ecenarro sozialista (Ezker Anitza) bigarren itzulian ditu itxaropen guztiak jarritak. Izan ere, Iker Elizalde abertzaleak (Biharko Hendaia) eginiko negoziazio eskaintzari uko egin zion Ecenarro-k (%43,74a), martxoaren 11ean. Behin [...] 2008/03/12 - 17:23:32
Hendaiako udal-hauteskundeak
Etxebizitza politika: Hendaiako hauteskundeen giltzarri Hondarribia eta Irungo higiezinen burbuila bultzaturik, bizitoki baten erdiestea bilakatu da hendaiarren arazo nagusienetakoa. Izan ere, migrazio inmobiliarioa errealitate bat da eta prezioen emendatzea neurgabea da Hendaian. Hortaz, udal-hauteskundeen karietara, etxegintza politika bilaka daiteke hautagaien giltzarria. Hendaiako Herriko Etxerako bozetak gainean ditugu, eta hauteskunde kanpaina dela medio, hautagai bakoitzak bere herri-programa jakinarazteko [...] 2008/02/29 - 21:43:40
Hondarribiko aiton-amonak martxan
Jubilatuen egoitzak dinamika eraginkorra duela eta, Kasino Zaharrera errazago hel daitezen sarbideen hobekuntza lanak egiteko 12.000 euro bideratu ditu Udalak. Helduek lanean eta gazteenek ikasketetan burubelarri lanean diharduten bitartean, adin-nagusiek merezitako deskantsua dute erretreta hartzen duten ez geroztik. Baina 65 urteen muga zeharkatzeak ez du esanahi ezer egiterik ez izatea. Hondarribiko adin-nagusiek, adibidez, Kasino Zaharra [...] 2008/02/18 - 17:11:04
ABLA jardunaldiek 1.500 bisitari profesional bildu ditu
Komunikazioaren, marketinaren, diseinu eta beren euskarrien bigarren edizioan, FICOBA erakustazokak espainiar Estatuko sektoreko hitzordu nagusienen artean kokatu da. Otsailaren 6tik 8ra bitartean, ABLA 2008 egin baita Gipuzkoako Erakustazokan. Eta jardunladi bereziak izanik, bigarren edizio hau arrakastatsua izan dela diote arduradunek. Espainiar Estatu osoan hitzordu ezagun eta sendotu bakarra baita sektore honetan oinarritua eta profesionalei bideratutakoa. [...] 2008/02/18 - 17:11:03
ANVrekin harreman pertsonalak minimoetara eramango ditu udal-gobernuak
Irungo udal-gobernuak EAE-ANVko hiru ordezkariei argi utzi nahi izan die, ilegalizazioaren ondotik erabaki judizialarekin bat egiten duela eta gobernu-kideek ordezkari independentistekin harreman pertsonalak ere minimoetara eramango dituztela. Peio Gaskon, Irungo zinegotzi independentista Baltasar Garzon, Audientzia Nazionaleko epaileak, otsailaren 8an EAE-ANV eta EHAK alderdiak legez kanpo uzteko agindua eman zenetik, gertaera ugari eman dira egun gutxietan Irungo [...] 2008/02/15 - 19:48:18
ACE elkarteak, Aireportu Ekintza Koordinatzailearekiko harremanak eten ditu
Hendaiako ACE elkarte ekologistak, jendarteari begirako beren independentziaren legitimidades bermatzeko, (AEK) Aireportu Ekintza Koordinatzailearekiko harreman guztiak eten dituela jakinarazi zuen otsailaren 12an. Talde ekologistak argitu nahi izan duenez, AEK elkarteak udal-hauteskundeen karietara hartuko dituen konpromezu politikoekin ez du inolako loturarik. Izan ere, Battitte Salaberry independientea buru duen Bateginik Aitzina delako plataformarekin bat egin du aireportuaren [...] 2008/02/15 - 19:48:17
Merkagune egitasmoa martxan jartzeko lehen urratsa
Udalak herriko merkataritza indarberritzeko aurreikusia duen egitasmoa martxan dago. Merkataritza eta Turismo Departamenduak Merkagune delako herriko merkataritzaren diagnosia osatzeko helburua du 2008 honetan. Horretarako, 48.000 euro bideratuko ditu Udalak aurten. Maite Pelaez arloko zinegotziaren esanetan, ahulezia eta indarguneak behin zehaztuko direnean, akzio plana osatuko da . Horretarako, Udalak esleipena arautuko duen baldintza-orria onartu du berrikitan. Eta [...] 2008/02/15 - 19:48:16
Biharko Hendaia eta Bateginik Aintzina gaztetxe baten alde
Hendaiako udal-hauteskundeak gainean ditugu. Joan den astean Biharko Hendaia eta Bateginik Aintzina herri-plataformek beren zerrendak aurkeztu zituzten. Biharko Hendaiaren kasuan, 29 urteko Iker Elizalde abertzalea da hautagaia. Eta Battitte Salaberry independienteak bere burua auzapezgai aurkeztu du, independienteek, ekologistek eta abertzale sentsibilizatuek osatutako zerrendaburu gisa. Gaztetxearen aldeko asmoak. Battitte Salaberry eta Iker Elizalde Baina martxoaren 9ko hauteskundeak [...] 2008/02/15 - 19:48:15
Neguko Oporraldietarako aisialdi alternatibak Hendaian
Otsailaren 22tik martxoaren 10era, bitartean Neguko Oporrak gozatu ahalko dituzte Ipar Euskal Herriko ikasleek. Eta bitartean, gurasoek lanean jarraitu beharra dutelarik, Hendaiako Herriko Etxeak haur eta gazteei zuzendutako jarduera eskaintza zabala antolatu du urtero egin legez. Hendaiako Herriko Etxeak, elkarteen eta Departamenduko Kirol eta Gazteria Zuzendaritzaren kooperazioari esker antolatutako doako kirol-jarduerak guraso askoren lagungarri izango [...] 2008/02/15 - 19:48:13
Aireportua: 94 dezibelio hendaiarren belarrietan
Hondarribiko hegaldien arrabotsek, OMS erakundeak gomendatzen duen muga bikoizten duela iragarri du Hendaiako Herriko Etxeak. Kaneta Portua, Hiri-Barneko auzoa eta Sokoburuko bizilagunak omen dira kaltetuenak. Hendaiako Herriko Etxea aireportuaren jarduera hendaiarrentzat kaltegarria dela behin baino gehiagotan salatu du. Baina hitzetatik ekintzetara igarotzeko ahaleginetan aritu dira, udazken honetan, udaleko zerbitzu teknikoak. Hendaiako Zerbitzu Teknikoetarako [...] 2008/02/15 - 19:48:12
