Atauri

Jose Felix Diaz de Tuestaren fotobloga

Emaukearen Eguna 2010

Emakumearen Eguna (ofizialki, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna) martxoaren 8an ospatzen da. Gizonezkoen eskubide berberak emakumezkoei airtortzea eskatzen da egun horretan. Izan ere, Historian zehar emakumezkoek behin eta berriro eskatu dute gizonezkoen parekoak izatea, gizartean, legearen aurrean eta lanean gizonezkoen parekoak izatea, alegia. Wikipediak jasotakoaren arabera, 1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta emakumeen eskubideen aldeko eguna aldarrikatzea onartu zen. Hala ere, gehienok ezagutzen dugu martxoaren 8a 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako, soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztela-eta protesta egin ari zirela poliziak jaurtikitako suzko bonbek eragindako sutean. Oraindik ere emakumezkoen eskubideak ez dira gizonezkoen parekoak, ez herri guztietan ez gizarteko alderdi guztietan ere. Hala ere emakumezkoek gertuago dute berdintasuna, zor zaien berdintasun sozial eta laborala. Hemen duzu argazki sorta bat, garai eta adin ezberdinetako emakumeak protagonista duena.  2010/03/07 - 23:30:03

Garizumako haizea Arrasaten

Hemen duzu Ruper Ordorika ren azken diskoaren aurkezpeneko argazki bilduma.  2010/02/09 - 01:21:18

Santa Ageda bezpera Arrasaten

Hemen duzu Santa Ageda bezperan Arrasateko koruei ateratako argazki sorta.  2010/02/08 - 01:38:02

Elurra Oņati aldean

Urte hasierarekin batera, denboraleak gogor astindu gure bailara. Elurra gogotik egin du eta izotza ere bota du. Badira urte batzuk horrelako elurterik egiten ez zuela. Argazkiak ateratzeko aukera ona izan da eta aprobetxatu egin behar! Hemen duzu egunotan Oņati aldean ateratako argazki sorta txiki bat.  2010/01/12 - 09:25:10

Xabier Lete Elgetan

Xabier Lete Elgetan izan da aste buruan, bere poemak irakurtzen. < i > Egunsentiaren esku izoztuak < /i > liburua aurkeztu zuen eta bertatik aukeratutako hainbat poema irakurri. Tarteka Joxan Goikoetxeak soinuarekin lagundu zion. Joxe Angel Irigaraik egin zuen ekitaldiaren aurkezpena. Hunkigarria izan zen emanaldia, emozioz betetakoa. Xabier Letek bizi esperientzatik idazten du, eskarmentutik. Joxe Angel Iririgaray bere lagunak esan zuen bezala, Letek minetik idazten du, baina oreka eta lasaitasun handiarekin. Mina, bakardadea, maitasuna, oroitzapena eta lasaitasuna nabari ziren Leteren hitzetan. Hemen duzu Elgetako Espaloian Xabier Lete ren poema emanaldian ateratako argazki bilduma.  2009/12/02 - 15:21:02

Otsagiko dantzariak eta Iruņeko gaiteroak, Arrasateko gaiteroen 30. urteurrenean

Aurten 30 urte bete dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Hasieratik hona lagun asko ibili bada ere, egun bost dira gehienbat ibiltzen direnak: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iņaki Barrena. Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruņean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin. Herriko jai guztietan ibili dira urteotan Arrasateko gaiteroak . Arrasatetik kanpo ere bai herriz herri, jairik jai. Duela urte batzuk Italian izan ziren, bi aldiz, Ortonovo herrian. Aurtengo azaroaren 28an ekitaldi bat antolatu zuten Erdiko kaletik lana aurkezteko. Taldeak 30 urteotan egindako ibilera irudi bidez jasotzen du lan horrek bai eta propio grabatutako hainbat doinu ere. Ekitaldian Iruņeko gaiteroak eta Otsagiko danntzariak izan zituzten lagun. Hemen dituzu Otsagiko dantzariak , Iruņeko gaiteroekin batera, Arrasateko gaiteroen 30. urteurreneko omenaldia dela eta, kalez kale egindako emanaldian.  2009/11/30 - 04:05:01

Behorrak

Hemen duzu aurtengo udaberrian behor talde bati ateratako argazki bilduma.  2009/10/24 - 03:06:02

Jolasten

Sui du izena. Ane alabaren txakurra da. Oso alaia eta jostalaria da, geldi egon ezina. Harria botaz gero, ziztu bizian ekarriko dizu bueltan, baina sekula ez dizu emango. Begiratzen dizu "ezetz kendu" esan nahiko balu moduan. Esan ere egiten duela esango nuke nik, baina begiekin. Lehengo batean basoan ibili ginen Ane, Sui eta hirurok. Sui betiko moduan, jostalari. Anek makilatxo bat erakutsi eta Sui salto egin eta egin ibili zen, nekatu gabe. Jolasten ateratako argazki bildumatxo bat duzu hemen .  2009/10/11 - 12:48:02

Maritxu, oraina eta etorkizuna

Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazki bilduma.  2009/10/03 - 03:21:06

Erretratoak zuri-beltzean

Bost urte inguru dira betiko argazki kamara analogikoa oparitu eta digitalera pasatu nintzela. Aldaketa gogorra izan da, baina piskana-piskanaka teknika digitalean trebatzen ari naiz. Bost urteotan koloretako argazkiak landu ditut paiasaietan zein erretratuetan. Zuri-beltza ia alde batera utzita eduki dut. Aspaldion, ordea, erretratu batzuk zuri-beltzera pasatu ditut. Hemen duzu zuri-beltzezko erretratu sorta txiki bat.  2009/07/24 - 01:05:02